Urte berezi bat hasi da Duguna Iruñeko udal dantza taldeko kideentzat: 75 urte bete zituen taldeak joan den astean, azaroaren 29an; ospatu zuten, eta ospatzen segitu nahi dute datozen hilabeteotan. Duguna-k —izen hori, berez, Iruñeko udal dantzariek 1951n sortutako ikuskizun baten izena da; dantzariek jasotako herritar batzuen lekukotasunen arabera, sona handia lortu zuen ikuskizun horrek,...
Asteko Gaiak
«Amama: sari hau zuretzat da»
Lasai eta irribarretsu agertu da saioak iraun bitartean; saria eskuetan hartu bezain laster, baina, hunkituta dagoela sumatzen zaio aurpegian, eta egin dioten aitortza eskertzeko hitza hartu duenean, ahotsaren bidez egin dio ihes barruko emozioak: «Amamak 100 urte egin ditu, baina gaixo dugu. Hari bidali nahi diot besarkada handi bat; amamaren magalean jaio ginen, baserrian, su...
Euren borrokak zabaltzeko
Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorrera deitu du azaroaren 30erako. Thycna Nafarroako Etxeko eta Zaintzako Langileen elkarteak bat egin du deialdiarekin. Kideek garbi dute ezin izanen dutela greba egin, baina prozesu osoan "eragile aktiboak" izan direla nabarmendu dute.
Aitona-amonen lezioak
Iñako Redinek bere familiaren gerra ondoko memoria jaso du: Secundino Redin haren aitona margolaria zen, eta errotuluak egiten zituen. 1937an, anaiak salatu zuen, eta hiru urtez egon zen preso. Atxilotua izan baino lehen, Iruñeko Arte Eskolan ezkutatu zen. Orain, zentro horrek hartu du Secundino Redinen dendako kartela.
Osatzeko bidean laguntzeko
'Lagun nazazu' programari buruzko jardunaldi bat egin dute Iruñean. 2021etik abian da Nafarroan, eta helburu du sufrimendu psikosozialeko esperientziak izan dituztenak trebatzea, elkarri laguntzeko agente izan daitezen. Profesionalizatzeko beharra aldarrikatu dute.
Beldurraren topografia
Marta Romanek eta Begoña Pernasek 'Gauez ibiltzeko eskubidea' izenburuko ikerketa egin dute, Iruñeko Udalak eskatuta. Nabarmendu dute oraindik joera dagoela gauez ibiltzen diren emakumeak sexualitatearekin lotzeko.
Eskola bat baino askoz gehiago
Baliteke oraingoa izatea Zigako eskolako azken ikasturtea: zentroko kideek azaldu dute litekeena dela zentroak atea ixtea ekainean, ikasle kopuru nahikoa lortzen ez badu. Nafarroako Gobernuak atzera egin du asteon, ordea, eta eskola ixteko asmorik ez duela erran du Felix Taberna lehendakariordeak.
Haur eskolen akordioa bete dezala eskatu diote Hezkuntzari
Nafarroako 0-3 Plataformak epeak zehazteko exijitu du, ziklo horren egoera "duintzeko". Europako ratioa halako bi da herrialdekoa
Plana bai, baina dirurik ez
Adavan amiantoaren biktimak laguntzeko Nafarroako elkarteak Nafarroako Gobernuari eskatu dio ekin diezaiola, eta martxan jar dezala amiantoa ezabatzeko herrialdeko plan zuzentzailea. 2019an onartu zuten, baina ez dute garatu.
Maria Asun Fernandez (Ananar): “Amiantoak inguratuta bizi gara”
Amiantoaren inguruko kongresua eginen du Ananar elkarteak azaroan, Iruñean; Maria Asun Fernandezek sortu zuen elkartea, senarra amiantoaren ondorioz zendu eta gero.