Bizigiro

Azkena, emozioz beterikoa

Azkena, emozioz beterikoa

Entzierroa hasteko ordu erdi baino gehiagoren faltan, Pamplonesa musika bandak azken eguneko dianen ibilbidea amaitu du Burgoen plazan. Gaupasa egin dutenak eta goiz esnatu direnak elkartu dira bertan, eta Tafallako Pilindrosen jota dantzatuz agurtu dituzte mozorrotuta dauden musikariak. Txaloka amaitu dute guztiek.  Santiago plazako hesietan jendea elkartzen ari dira, bertatik azken entzierroa ikusteko. Lasterkariak euren...

«Itzela da zerorrek eginiko pankarta bat kalean dantzan ikustea»

«Itzela da zerorrek eginiko pankarta bat kalean dantzan ikustea»

Sanferminak barrutik bizi ditu Cesar Oroz ilustratzaile ezagunak (Iruñea, 1968). Irrintzi peñako kidea da 14 urte zituenetik, eta festan bizi izandakoek isla handia dute, hala Diario de Navarra egunkarian argitaratzen dituen biñetetan nola peñentzat diseinatzen dituen pankartetan. Irrintzi peñak 75 urte bete ditu. Berezia izan al da aurtengo pankarta diseinatzea? Bizpahiru urte neramatzan pankarta lehiaketara...

Non egon, diferentea da doinua

Non egon, diferentea da doinua

  1 Herri Sanferminak Herri Sanferminak guneko giroa. IDOIA ZABALETA / FOKU Iruñeko erdigunean geratzeko hamar urtez borrokatu behar izan duen txokoa. Iruñeko O-ko Andre Maria plazan dagoen Herri Sanferminen gunean aurreko eguneko aztarnak daude oraindik: hutsik dauden edalontziek apaintzen dute zorua. Mikel Ansorenak banan-banan jaso ditu horietako batzuk, baita urezko altxorra gorde ere: izotza. Aurten...

Miurak beti miura

Miurak beti miura

Mende erdi baino gehiago urtero Iruñera etortzen, entzierroaren hitzorduari iskin egin gabe. Miura ganadutegiko zezenen entzierroetan emozioa izan ohi da nagusi eta zezenek aurrera jo ohi dute, eraso egiteko imintziorik egin gabe. Historian salbuespenak egoten dira, noski, baina aurtengo lasterketan ospe horri ohore egin diote.  Aurrekoak bezala, lasterketa bizia izan da. Hasieratik joaldunari egin diote toki...

Mihurak beti mihura

Mihurak beti mihura

Mende erdi baino gehiago urtero Iruñera etortzen, entzierroaren hitzorduari izkin egin gabe. Mihura ganadutegiko zezenen entzierroetan emozioa izan ohi da nagusi eta zezenek aurrera jo ohi dute, eraso egiteko imintziorik egin gabe. Historian salbuespenak egoten dira, noski, baina aurtengo lasterketan ospe horri ohore egin diote.  Aurrekoak bezala, lasterketa bizia izan da. Hasiera batean, zezenetako bat...

Ehun urteko literatur festa

Ehun urteko literatur festa

«Hasia zen fiesta egiaz. Gauez eta egunez jarraitu zuen, zazpi egunez. Dantzak jarraitu zuen, edariak jarraitu zuen, zaratak jarraitu zuen. Fiesta batean bakarrik gerta zitezkeen han gertatzen ziren gauzak. Azkenean irreala bihurtzen zen dena, eta ematen zuen ezerk ezin zuela ondoriorik izan. Lekuz kanpoko gauza zirudien fiestak zirauen bitartean ondorioetan pentsatzeak». Halaxe deskribatzen ditu sanferminak...

«Ez dugu soilik herriko jendearentzat jotzen; guretzat ere jotzen dugu»

«Ez dugu soilik herriko jendearentzat jotzen; guretzat ere jotzen dugu»

3indarock elektrotxarangak hogei urte bete ditu gaur. Iruñerriko Gazte Peñarekin batera sortu zen, sanferminetako zezenketen aurkako egitasmo batetik. Zezenketak egitean, txaranga guztiek zezen plazan jotzen zuten, eta Iruñeko kaleak musika barik geratzen ziren. Denbora tarte horretan kaleak alaitze aldera sortu zen 3indarock. Uztailaren 7ko zezenketen aurkako kalejira antolatzen hasi zirenean, bertan parte hartzen hasi ziren.  ...

«Modernitatearen ateak zabaldu zituen ‘Fiesta’ liburuak»

«Modernitatearen ateak zabaldu zituen ‘Fiesta’ liburuak»

Duela bost urte Fiesta, eguzkia jaikitzen da eleberria argitaratu zuen Erein-Igelak. Ernest Hemingwayren narrazio zinematografiko, eliptiko eta sinplea ederki ekarri zuen euskarara Koro Navarrok (Donostia, 1955), eta Itzulpengintzako Euskadi saria jaso zuen 2022an. Estimu berezia dio horregatik.  Hemingwayren lehen eleberria izan zen Fiesta. Haren eleberri erreferenteetako bat da. Zerk eman zizun atentzioa? Andu Lertxundik egin zidan hitzaurrea, labur-laburra....

Jende pilaketak eta adarkatu bat, aurtengo entzierrorik luzeenean

Jende pilaketak eta adarkatu bat, aurtengo entzierrorik luzeenean

Aurtengo sanferminetako entzierroen artean luzeena izan da: bi minutu eta 35 segundo. Baita arriskutsuenetako bat ere. Jose Escolar ganadutegiko zezenak bizkor atera dira San Domingoko ukuiluetatik, baina ibilbideko zenbait gunetan pilatutako jendetzak mantsotu egin du lasterketa, eta horrek arrisku handiko uneak eragin ditu. Zezen saldoak anaituta egin du lasterketaren lehen zatia. Ziztu bizian igo dute San Domingoko...

«Mugarria izan zen Gazteluko plaza okupatzea eta sexu indarkeriaren aurkako erreferente bihurtzea»

«Mugarria izan zen Gazteluko plaza okupatzea eta sexu indarkeriaren aurkako erreferente bihurtzea»

Sexu indarkeriaren aurkako kanpaina festaren erdigunean jarria du Iruñeko Udalak. Vanesa Egiluz Gonzalez (Iruñea, 1980) eta Miren Oderiz Insausti (Iruñea, 1977) Berdintasun teknikariak galtzak bete lan dabiltza egunotan, goizero-goizero erasoei buruzko datuak biltzen eta zabaltzen, eta Gazteluko plazako arreta gunea kudeatzen. Sanferminen erdiak igarota, ze balorazio egiten duzue sexu indarkeria kasuei dagokienez? MIREN ODERIZ: Aurreko...