Oriok irabazi du Euskotren liga aurten, hirugarrenez. Sasoi ederra egiten ari dira arraunlariak, eta are gogoangarriago bihurtzea dute asteburuan: Kontxako Bandera da jokoan. Uxue Urra gogotsu dago, "amets betean".
Elkarrizketak
“Gustu adina kolore daude, eta ardoekin berdin gertatzen da”
Ardogileak jo eta su dira lanean asteotan, ailegatu baita mahatsa biltzeko garaia. Raul Lezaun enologoak ohartarazi duenez, euri faltak zuzenean eraginen du ardoan. Ez da izanen hain "freskoa"; bai kalitate onekoa.
“Txikitatik erraten digute norekin egon gaitezkeen”
Iruñeko Harrotuk harremanei, tratu txarrei eta etikari buruzko tailer bat egin berri du. Mikel Abaurrea sexu hezitzaileak zuzendu du; gai hori ikertu du, eta garbi erran du harremanei buruz ikasitako gauza anitz "deseraiki" behar direla.
“Sistemak ez digu onartzen agentziarako gaitasuna”
Itxi Guerrak Larriongo Landa Eremuko Emakumeen* Topaketan parte hartu du asteburuan. Haurrentzako tailer bat egin du, desgaitasunaz eta bertzez jolasen bidez aritzeko.
“Zilegitasuna badugu aurrera segitzeko gure borrokarekin”
Nafarroako haur eskoletako kideek mobilizazio molde berriak adosteko baliatu nahi dute uda, bi hilabeteko greba bertan behera utzi eta gero. Lanean segitzeko prest direla erran du Eider Gardek.
“Legeak leiho batzuk irekitzen ditu, baina ate nagusiak itxi”
Ezkabako gotorlekua memoria gune bihurtzea adostu dute EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak. Amaia Kowaschek aitortu du albistea ona dela, baina argitu du "galdera asko" daudela airean.
“Sexu erasoetan, biktimak bere buruari egotzi ohi dio errua”
Festetako sexu erasoen kontrako aurtengo kanpaina aurkeztu du berriki Nafarroako Berdintasun Institutuak, 'Berridatz ditzagun jaiak' lelopean. Erasoen gaineko aurreiritziak hautsi beharra nabarmendu du Isturizek.
“Emakume erbesteratuak dira: ez hemengoak, ez hangoak”
Helena Bengoetxearen dokumental berriak 36ko gerratik ihesi erbestera joan ziren lau andreren bizitzak ditu ardatz; 'Matrioskas: niñas de la guerra' izena du. Iruñean eman zuten iragan astean.
“Inoiz iritsiko da euskal unibertsitate fisikoa, ziur”
UEU Udako Euskal Unibertsitateak 50 urte bete ditu. Ospatzeko ez ezik, atzera begiratzeko ere baliatu dute urteurrena kideek. Edurne Kochek dioenez, anitz erein dute; "jaso ere, asko".
“Ariketa polita da beste gorputz eta buru batzuetan murgiltzea”
Goraki esan ezinezko diren horietan arreta jarri, eta fikziozko hamar narrazioz osaturiko lan bat ondu du Izaskun Etxeberria Zufiaurrek, Pamiela argitaletxearekin: 'Esaten ez den guztian'. Altsasun aurkeztuko du gaur.