Euskal Herria

Behin-behinean artxibatu dute Iruñeko Karpa Unibertsitarioko festan egindako sexu erasoaren salaketa

Behin-behinean artxibatu dute Iruñeko Karpa Unibertsitarioko festan egindako sexu erasoaren salaketa

Sona handiko gertakaria izan zen urriaren 23an Iruñean egindako Karpa Unibertsitarioko festan gertatutakoa. Media Luna parkean lagun talde batek emakume bat konortea erdi galduta aurkitu zuen. Poliziari deitu zioten, eta erietxera eraman ostean, emazteak salatu zuen bortxatu egin zutela. Lau egunen ostean, Iruñeko udaltzainek lau gizon atxilotu zituzten, bortxaketa eta lapurreta leporatuta. Iruñeko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren arloko epaileak atxilotutako...

Iruñea eta Altsasu arteko AHTaren proiektuaren kontrako herri alegazio bat ondu du Sustrai Erakuntzak

Iruñea eta Altsasu arteko AHTaren proiektuaren kontrako herri alegazio bat ondu du Sustrai Erakuntzak

Sustrai Erakuntza Fundazioa ez dago ados Iruñerria eta Altsasu lotuko dituen AHTaren proiektuarekin. Uste du azpiegitura horrek izango dituen inpaktuak «oso kezkagarriak» direla, eta horregatik herri alegazio bat prestatu du, herritarrek aurkeztu dezaten publiko egin duena. «Alegazio eredu erraza» dela zehaztu dute, eta AHTaren proiektuarekin «sentsibilizatuta» dagoen orori dei egin dio alegazioa aurkezteko, izan pertsona,...

Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi du Aroztegiko aktibistak ez direla talde kriminaleko kideak

Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi du Aroztegiko aktibistak ez direla talde kriminaleko kideak

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ez du aintzat hartu Aroztegiko proiektuaren enpresa sustatzaileen helegitea, eta berretsi du iazko irailean emandako epaia: Aroztegiko proiektuaren aurkako aktibistak ez dira talde kriminaleko kide. Erran.eus tokiko hedabideak eman du erabaki judizialaren berri. Izan ere, irailean epaitegi horrek berak plazaratutako epaiak zigortu zituen zazpi auzipetutakoak «obrak geldiarazteagatik eta indarkeria delituagatik», baina...

11 urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, beste bat tiroz hiltzen saiatzeagatik Zizur Nagusian

11 urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, beste bat tiroz hiltzen saiatzeagatik Zizur Nagusian

Nafarroako Auzitegiko Lehen Atalak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio 52 urteko gizon bati, 2024ko martxoaren 20an beste gizon bati bost aldiz tiro egiteagatik. Tiro horietako baten eraginez biktima paraplegiko geratu zen: %75eko desgaitasuna du. Hiru milioi euroko kalte ordaina eman beharko dio.  Auzitegiak gizon bat hiltzen saiatzeagatik zigortu du. Aringarri bat aplikatu dio: anomalia psikikoa....

Eragile sozialek salatu dute 150etik gora lagunek kale gorrian lo egin behar izan dutela Iruñean, hotzaldi betean

Eragile sozialek salatu dute 150etik gora lagunek kale gorrian lo egin behar izan dutela Iruñean, hotzaldi betean

Hotzaldi betean, termometroak 0 gradutik beherako tenperaturak seinalatzen dituen orduetan, zenbaitek ez dute non hartu aterpe. Kalean lo egitera behartuta daude, baita muturreko hotza izanda ere. Iruñean, udalak handitu egin ditu etxegabeentzako baliabideak, baina, zenbait gizarte eragileren arabera, ez da nahikoa: salatu dute Iruñean 150 eta 200 artean egiten dutela lo kalean negu gorrian. Iruñeko Udalak...

Nafarroako osasun publikoko medikuek ere greba egingo dute bihar eta etzi

Nafarroako osasun publikoko medikuek ere greba egingo dute bihar eta etzi

Nafarroako Sendagileen Sindikatuak (SMN) bat egin du Espainiako medikuen sindikatuek deitutako grebarekin: lanuzteak egingo dituzte bihar, asteazkena, eta etzi. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (SME) ere bat egin du deialdi horrekin. Hortaz, Hego Euskal Herri osoko osasun publikoko medikuak daude grebara deituta. Espainiako Osasun Ministerioa eta osasun sektoreko langileen ordezkariak sektore horretarako esparru estatutua negoziatzen ari dira,...

Noaingo leherketek kalte egindako hamabi familia etxetik kanpo daude oraindik

Noaingo leherketek kalte egindako hamabi familia etxetik kanpo daude oraindik

Urtea bete da Noainen (Nafarroa) bi gas leherketa izan zirenetik, baina hamabi etxetako bizilagunak etxetik kanpo daude oraindik. Urtebete geroago, ikerketak ez du zehaztu zerk eragin zituen leherketak. Ez hori bakarrik: «Nafarroako Gobernuaren laguntzak jasotzea falta da», zehaztu dio Luis Maia herriko alkateak EFE agentziari. Ondorioz, familia horien egoera ez da samurra. Batzuek hilabete batzuk gehiago...

Gizon bat atxilotu dute Tuteran bere 94 urteko amonari eraso egitea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Tuteran bere 94 urteko amonari eraso egitea egotzita

32 urteko gizonezko bat atzitu zuten atzo Tuteran (Nafarroa), bere amonari eta bi udaltzaini eraso egitea egotzita. Tuterako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 20:00ak aldera jaso zuten herritar baten deia, laguntza eske. Bizilagun horrek azaldu zuenez, ondoko etxebizitza batean kolpeak eta laguntza eskaerak entzun zituen. Udaltzainak etxebizitzara bertaratu ziren; atea ireki, eta barruan zegoen 62 urteko emakume...

Altsasuko Gazte Asanblada: «Arazoa ez dira kontzertuak; gure herrian gaztetxe bat izatea, hori da benetan zapuztu nahi dutena»

Altsasuko Gazte Asanblada: «Arazoa ez dira kontzertuak; gure herrian gaztetxe bat izatea, hori da benetan zapuztu nahi dutena»

Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak zigor prozedura abiatu du Altsasuko Udalaren kontra, herriko gaztetxean 2024eko martxotik 2025eko irailera bitartean eginiko zazpi kontzertu direla eta. Guardia Zibilak beste horrenbeste salaketa aurkeztu ditu musika emanaldi horien kontura, eta gobernuak bide eman die salaketei. Horiek horrela, 42.000 euroko isuna galdegin diote udalari, 6.000 euro kontzertu bakoitzeko. Izan ere, Altsasuko gaztetxea...

Euskaltegietan ikasten ari diren helduen kopurua %32 igo da urtebetean Nafarroan

Euskaltegietan ikasten ari diren helduen kopurua %32 igo da urtebetean Nafarroan

Nafarroako euskaltegiek —publikoek eta gizarte ekimenekoek— 5.443 ikasle dituzte ikasturte honetan, duela urtebete baino %32 gehiago. Nabarmentzekoa da A1 mailak, hau da, oinarrizkoak izan duen gorakada, iaz baino %54 ikasle gehiago matrikulatu baitira. Nafarroako Gobernuak eman ditu matrikulazioaren behin betiko datuak. Euskara arloko sailak azpimarratu du gobernuak helduen euskalduntzearen aldeko apustuari eusten diola, «hiztunen berreskurapenaren lerroetako bat...