Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria mintzatu ondoren, Nafarroako Parlamentuko taldeen txanda heldu da erkidegoaren egoerari buruzko eztabaidaren osoko bilkuran, eta, espero zen moduan, UPN oso oldarkor aritu da Txibiteren aurka. Javier Esparza eledunak presidentearen dimisioa galdegin du, eta hauteskundeetara deitzeko eskatu. Nafarroa ekonomikoki eta sozialki «amildegiaren alboan» dagoela adierazi du Esparzak, eta ziurtatu UPN dela «hondamendirik» ez izateko bide bakarra....
Euskal Herria
Errigora, euskara(z) elikatzeko
Korrikak Errigoraren lana goratuko du; hain zuzen, euskararen aldeko egitasmo horixe izango da omendua. [articles:2149832] Baina zer da Errigora? Proiektuak lau ardatz nagusi ditu: euskara, elikadura burujabetza, Nafarroa hegoaldea eta auzolana. Eta lau ardatz horiek uztartuta, Euskarari puzka kanpaina egin ohi dute udazkenero, 2013tik. Hain zuzen, hiru saski jartzen dituzte herritar ororen eskura, Nafarroa hegoaldeko...
Txibitek, oposizioari: «Galdu esperantza oro, ez duzue gobernu hau eroraraziko»
«Hau gobernu zintzoa da, eta ez dago ustelkeria zantzu bakar bat ere. Kontrakoa esatea gezurra esatea da». Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak bere hitzaldiaren bukaera aldera soilik egin dio aipamena Koldo auziari, eta Nafarroako Gobernuaren gardentasuna aldarrikatzeaz gain, UPNri mezu zuzena bidaltzeko: «[Ustelkeria dagoela diozuenean] ez duzue soilik gobernu hau susmopean jartzen, administrazioa bera jartzen...
Nafarroako fiskaltzak helegitea jarriko dio adingabe baten salerosketarekin lotuta artxibatutako auziari
Tuterako epaile batek 14 urteko neska baten salerosketarekin lotutako auzia artxibatzeko erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko du Nafarroako fiskaltzak. Izan ere, Tuterako familia bati leporatu zioten alaba Kataluniako familia bati saldu izana, haien 21 urteko semearekin ezkontzera behartzeko. Tuterako epaile batek auzia behin-behinean artxibatzea erabaki zuen, argudiatuta neskak deklaratu zuela borondatez zegoela familia horrekin. Auzia artxibatzearen...
Hamar urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati Iruñean 13 urteko neska bat bortxatzeagatik
Nafarroako Probintzia Auzitegiko Lehen Sekzioak hamar urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri dio 2022ko urrian Iruñean 13 urteko neska bat bortxatu zuen gizon bati. Espetxe zigorraz gain, hamar urtez erasotzaileak ezingo du biktimarengana gerturatu 300 metrora baino gutxiagora, ezta harekin komunikatu ere. Gainera, espetxealdia bete ostean, beste hamar urtez zaintzapeko askatasunean egon beharko duela erabaki...
«Hedabideen eta eskuineko alderdien kriminalizazio kanpaina» salatu du Mugimendu Sozialistak
Azken asteetan, zenbait talde antifaxistak aurre egin diete Espainiako Falangearen eta Vito Quiles aktibista faxistaren ekitaldiei, eta «jopuntuan egon dira», Mugimendu Sozialistak Iruñean egindako agerraldi batean azaldu duenez. «Antifaxismoa aktiboki bultzatu dutenen aurka izandako kriminalizazioa» salatu dute Iruñeko Gaztelu plazan egindako agerraldian. Kanpaina horien atzean «hainbat komunikabide eta eskuineko nahiz ultraeskuineko alderdiak» daudela uste dute....
Guztira 625 adingabe daude Nafarroako babes sistemaren zaintzapean
Adingabe migranteak eskuin muturraren jomugan daude, eta gorroto mezuak ugaritzen ari dira sare sozialetan. «Kezkagarria zaigu ikustea gizartean ugarituz doazela adingabe hauen inguruko ikuspegi partziala eta urrundua». Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilaria jabetzen da gizarteak ez duela ezagutzen beharrak dituzten adingabeak babesteko sistema, baina egun 625 daude haren aterkiaren pean. Horietatik 126 bakarrik daude. Gainera,...
Belateko adjudikazioan presio politikorik ez zela egon ondorioztatu dute PSNk, EH Bilduk eta Zurekin Nafarroak
Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordea aurrera doa, eta azken lau asteetan bertatik iragan dira Belateko tunelaren kontratazio mahaiko zortzi kideak. Haien azalpenak entzun ostean, PSNk, EH Bilduk eta Zurekin Nafarroak ondorio argi bat dute: tunelak bikoizteko lanak adjudikatzeko orduan, kontratazioa mahaiak ez zuen presio politikorik izan. Kide guztiek hala egiaztatu dute euren agerraldietan. Astelehenero bezala, Nafarroako...
Erorien Monumentua botatzea galdegin dute elkarte memorialistek Iruñeko kaleetan
«Udala, entzun, Caídos pin-pan-pun!». Hori izan da gaur iluntzean Iruñeko Alde Zaharrean eta zabalgunean gehien entzun den leloa. Manifestaziorako deia egina zuten hainbat elkarte memorialistak, Erorien Monumentu frankista eraitsi dezatela eskatzeko, eta horixe eskatu dute hiriburuko kaleetan. Ez dute ezer jakin nahi eraikina adieraberritzeaz, eraberritzeaz edo testuinguru historikoa emateaz. Bota egin nahi dute. Birrindu. «Adituen...
Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu Nafarroan adingabe bat salerostea leporatuta
Guardia Zibilak 14 urteko neska baten gurasoak atxilotu ditu Nafarroan, beren alaba beste familia bati saltzea eta haien semearekin ezkontzera behartzea leporatuta. Polizia operazioaren barruan, Mossos d’Esquadrek beste bi gizon eta emakume bat atzeman dituzte Lleidan (Herrialde Katalanak), adingabearen erosketan parte hartzeagatik. Guztiei ezkontza behartuaren helburu duen gizakien salerosketa delitua egotzi diete. Poliziaren ikerketaren arabera, gertakariak urtarrilean...









