Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak erdira murriztu du Zizur Nagusiko institutuko irakasle bati ezarritako espetxe zigorra. Joan den apirilean Nafarroako Probintzia Auzitegiak 180 urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion gizonezkoari 42 emakume —horietatik 31 adingabe— ezkutuan grabatzeagatik, baina orain 90 urte, lau hilabete eta hamabost egunera jaitsi du zigorra. Hala ere, gehienez zazpi urte eta...
Euskal Herria
Larrialdiak kudeatzeko Txibitek Madrilekin adostutako sistema gogor kritikatu du Geroa Baik
Geroa Baik kritikatu egin du atzoko Espainiako Gobernuaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko akordioa. Nahiz eta Nafarroak beste 400 foruzain izateko aukera izango duen, Geroa Baik kaleratutako prentsa oharrean ez dio erreferentziarik egin erabaki horri; aldiz, irmo gaitzetsi du bi gobernuek adostutako beste kontu nagusia: larrialdi zerbitzuak kudeatzeko sistema berria. [articles:2161890] Koalizioak argudiatzen du de facto eskumenetan «amore...
Nafarroak beste 400 foruzain izango ditu, Espainiako Gobernuarekin hala adostuta
Nafarroako Gobernuko eta Espainiako Barne Ministerioko ordezkariek bilera egin dute gaur arratsaldean, eta adostu dute gehienezko foruzain kopurua handitzea, 1.600era iritsi arte. Egungo langa, 2009an ezarritakoa, 1.200 poliziakoa da; beraz, igoera %33koa litzateke. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak eman du erabakiaren berri, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroarekin bildu ostean. Bi gobernuen arteko Segurtasun Batzordea bildu...
Arrotxapeako Muskerra gune okupatua husten ari da Iruñeko Udaltzaingoa
Iragan den otsailean, El Hadji gune autogestionatuak, Iruñeko Arrotxapea auzoko beste eragile batzuekin batera, Marcelo Zelaieta kaleko 74. zenbakiko lokal hutsa okupatu zuen. Muskerra izenarekin bataiatu zuten gunea, eta «herri gimnasio» erabilera eman zioten, kirola egiteko «toki segurua» sortzea eta «auzo boterea» saretzea helburu. Alta, El Hadjik berak sare sozialetan salatu duenez, Iruñeko Udaltzaingoak Muskerra...
Espetxean jarraituko du Iruñean bost sexu eraso egiteaz akusatutako gizonak
Iruñeko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren ataleko epaileak berretsi egin du espetxean jarraituko duela ekainaren 27tik uztailaren 9ra Iruñean bost sexu eraso egiteaz akusatutako gizonak. Hilaren 11n ezarri zioten behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta bermerik gabea. Hiru ebazpen judizialetan, magistratuak nabarmendu du auzipetuak sexu askatasunaren aurka egindako erasoak «oso larriak eta bortitzak» izan zirela. Gainera, epaileak azaldu du...
Nafarroako Elikagai Bankuko erabiltzaileen osasun egoera «larria» da, ikerketa batek erakutsi duenez
Pobreziak hozkailua husteaz gain, osasuna ere kaltetzen du. Hori da Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Nafarroako Elikagaien Bankuarekin (NEB) batera egin duen ikerketaren ondorio nagusia. Adierazi dute horrek agerian uzten duela elikagai bankuetako erabiltzaileen osasunaren eta populazio osoarenaren artean «osasun arrakala handia» dagoela. Nafarroako Elikagaien Bankuko 350 erabiltzaile elkarrizketatu dituzte ikerketa egiteko; horietatik %70 emakumeak izan ziren...
Bost urteko kartzela zigorra ezarri diote Iruñeko gizon bati, emazteari sexu erasoak egiteagatik
Nafarroako Auzitegiak bost urte eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Iruñeko gizon bati, emazteari tratu txarrak ematea, sexu erasoak egitea eta mehatxu egitea leporatuta. 38 urte ditu gizonak. Gaur eman dute ebazpenaren berri, eta, horren arabera, egotzitako delitu guztietan aplikatu dituzte aringarriak, «erreparazioagatik» eta akusatuaren «egoera psikologikoarengatik»; jakinarazi dutenez, «nahasmendu bipolarra» dauka. Horrez gain,...
UPNk «ardura politikoak» eskatu dizkio Txibiteri Auzitegi Nazionalak Belate ikertuko duelako
Eskuineko oposizioak tenperatura poltikoa igo nahi du eta, bide batez, Nafarroako Gobernuko bazkideen zalantzak xaxatu. Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki du ustezko irregulartasunen auzian Belateko tunelei buruzko lanen adjudikazioa ere ikertzea. Albiste horren atzean benetako zigor epai bat balego bezala erreakzionatu du UPNk. Atzo Cristina Ibarrola alderdiko presidenteak dimisioa eskatu zuen eta gaur goizean Javier Esparza UPNren parlamentuko bozeramaileak...
Hamabi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati bere pisukidea bortxatzeagatik
Nafarroako Auzitegi Nagusiak hamabi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati, 2024ko maiatzean, Tuteran, pisukidea bortxatu izana egotzita. Sententzian zehaztu dutenez, bi deliturengatik kondenatu dute: bederatzi urte bortxaketagatik, eta hiru urte eta sei hilabete bertze sexu eraso batzuengatik. 47 urte dauzka gizonak, eta hemezortzi urtez ezinen du emakumearengana hurbildu. Gainera, auzitegiak onartu...
Auzitegi Nazionalak Belateko tunelen esleipena ikertuko du ‘Cerdan auzian’
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenok aintzat hartu du Guardia Zibileko UCO unitateak Belateko tuneletako obren esleipenaren harira egindako txostena, eta Koldo auzitik banandutako piezan txertatu du. Nafarroako Gobernuak, 62,8 milioiren truke esleitu zion obra hura Accionak, Osesek eta Servinabarrek osatutako aldi baterako enpresa elkarteari; azken hura PSOEko Antolakuntza idazkari Santos Cerdanekin lotzen dute. Bigarren...









