Belateko tunelaren ipar hegalaren kanpoaldean lokatz beltz busti batek hartzen du txoko oro. Ertzetan, arbel zatiak ikus daitezke, eta, sakabanatuago, beste arroka batzuk; hala nola, kuarzita. 200 langilek 24 orduz egiten dute lan hiru txandatan, eta jai egun berezietan baizik ez dira gelditzen. Beharrezko zerbitzu guztiak eskura dituzte. Tunel barruan zulatzea segurtasunez egiteko eta ondoren egitura finkatzeko burdinazko estalkiak han muntatzen...
Euskal Herria
Lanbide Heziketa euskaraz egiteko «aukera errealak» galdegin dizkiote Nafarroako Gobernuari
Nafarroan, euskarazko eskaintza oso murritza da Lanbide Heziketako eta goi mailako ikasketetan. Hori dela eta, Euskalgintzaren Kontseiluak «neurri eraginkorrak» galdegin dizkio Nafarroako Gobernuari «euskaraz ikasteko aukera errealak» berma daitezen, hala Lanbide Heziketan nola unibertsitatean. Kontseiluak ohar bidez adierazi du Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu zuela iaz Lanbide Heziketan eskaintza handitzeko, «besteak beste, euskaraz eskaini daitezkeen prestakuntza zikloen eta...
EH Bilduk osasunaren foru lege proiektuaren tramitazioa ahalbidetuko du Nafarroan
Nafarroako Gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordioaren bidez, desblokeatu egin dute osasunaren foru lege proiektuaren tramitazioa. Osasunbidearen eta NOPLOI Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuaren izaera juridikoa aldatzea eta biak batuta sozietate publiko bakarra sortzea zen PSNko Maria Txibite buru duen exekutiboaren asmoa; eta horrek ezinegona eragin zuen sindikatuengan, «etorkizuneko langile publikoen estatusa ere...
Hainbat eragilek salatu dute «errepresioa» jasan dutela etxegabetze bat gelditzen saiatzeagatik
Etxegabetze bat gelditzen saiatzeagatik «errepresioa» jasan dutela salatu dute Berriozarko PAH Hipotekak Kalteturikoen Plataformak, Haritu Etxebizitza Sindikatuak eta Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, atzo zabaldutako ohar bateratu baten bidez. Hor zehaztu dutenez, denera 12.400 euroko isunak jaso dituzte eta hiru lagun auzipetu, iazko urriaren 9an Burlatan (Nafarroa) izandako etxegabetze baten aurka egindako elkarretaratze baten harira. Halere, hiru...
Estellerriko sekta ultrakatoliko bateko haurrak eskolatu gabe daudela salatu dute
Estellerrian (Nafarroa) eskolatu gabeko dozenaka adingabe daudela salatu du Herri Antifaxistak plataformak, eta auziari jaramonik ez egitea leporatu dio Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailari. Hain justu, plataformak sail horren eraikinaren aurrean egin du gaur elkarretaratzea, eta kasuaren inguruan egindako ikerketaren berri eman du: haien arabera, eskolatu gabeko adingabe horiek Estellerrian zabaltzen ari den sekta ultrakatoliko batekin...
Accionako presidentea ikertzeko eskaera egin du fiskaltzak Nafarroako ikerketa batzordera ez joateagatik
Jose Manuel Entrecanales Accionako presidentearen aurka eginbide judizialak egiteko eskatu dio fiskaltzak instrukzio epaitegiari. Funtsean, deliturik egon ote den ikertzea galdegin dio. Diario de Navarra egunkariak aurreratu du albistea. Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak bi aldiz deitu zuen deklaratzera Entrecanales, urtarrilaren 20an zein otsailaren 9an. Bi aldietan Entrecanales ez zen bertaratu eta bere ordez Accionak beste bi zuzendari...
UPNk lege proposamen bat aurkeztu du Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra ezabatzeko
Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra Nafarroako agenda politikoaren erdigunean kokatu nahi du UPNk: Konstituzioaren erreforma proposamen bat baliatu du hura indargabetzeko eskaera Espainiako Kongresura eramateko, Nafarroako Parlamentuan adierazpen instituzional bat bultzatu nahi izan du —lortu ez badu ere—, eta gaur jakinarazi du lege proposamen bat aurkeztu duela norabide berean. Erregionalistek auziaren inguruko posizio bat hartzera...
Anasse Fajerdin gazte migratzailea kanporatzeko arrisku handia dagoela salatu dute
«Iruñean ez dago ICEren beharrik, Atzerritarren Legea indarrean baitago». Negu Gorriak elkarteak salatu du deportazioak ez direla soilik Donald Trumpen AEBetan gertatzen, baizik eta Euskal Herrian ere «errealitate etengabea eta isildua» direla. Zehazki, Anasse Fajerdin gazte migratzailea atxilo hartu zuten atzo Iruñeko Chinchilla polizia etxean, eta salatu dute «deportatua izateko berehalako arriskuan» dagoela. Anasse Fajerdinek lau urte daramatza...
Palestinako Lurraren Eguna olibondo baten bueltan gogoratuko dute Iruñean
Palestinako Lurraren Eguna gogoratzeko, hainbat jarduera egingo ditu igandean Yala Nafarroa plataformak, iaz Iruñeko Alde Zaharreko Piparrika baratze komunitarioan landatutako olibondoaren inguruan. Besteak beste, poema palestinarren irakurketa, musika, aurreskua, dantza tradizional palestinarrak eta mokadua izango dira, 12:00etatik aurrera. Bi egun lehenago, ostiralean, «Palestinaren aldeko lorategi bat» inauguratuko du Udalak, Mendillorri auzoan, Yala Nafarroaren ekimenez. Ekitaldi...
Martxelo Otamendik uste du «garai egokia» dela tortura kasuen egia judiziala ezagutzeko
Giza Eskubideen Europako Auzitegian, gainerako 46 epaileen aurrean Martxelo Otamendiren tortura kasuaren nondik norakoak aurkeztu zituen txostengilea izan zen Josep Casadevall. Garai hartan, Estrasburgoko auzitegiko lehendakariordea zen. Gaur arratsean, Iruñean, elkarren ondoan eseri dira biak, eta Otamendik aitortu dio epaiaren berri izan aurretik loak hartu ezinik iragan zituela aurreko hilabeteak, urduri. «Beldur nintzen aurreko urteetan egindako lan...









