Euskal Herria

Suziria jaurtitzea bakarrik falta da

Suziria jaurtitzea bakarrik falta da

Ia dena prest da. Suziria eta kameren argi gorria piztea bakarrik falta da. Bihartik aurrera, BERRIAk luze eta zabal emango du festen berri, eta egunero elkarrizketak zein gai propioak landuko ditu. Txupinazoari dagokionez ere, bideoak eta albisteak igoko ditu, Iruñean egon ezin dutenek ere ikusteko aukera izan dezaten. Hori da, azken finean, euskal komunikabideen helburua. Euskalerria...

Ilusioa airean, prestakuntza kalean

Ilusioa airean, prestakuntza kalean

Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan ibiltzea zaila izan ohi da sanferminetan, baina aurreko egunetan oinez joatea ere ez da batere erraza izaten. Kamioiak daude edonon, banatzaileak alde batetik bestera doaz lepo gainean zama hartuta, eta jendearen artean urduritasuna nabari da. Denak zerbaiten zain daudela igartzen da. Kalean, oraingoz, kolore askotarikoak nagusitzen dira, baina, erlojuaren atzerako kontua...

Komunikabideen ardura, fokupean

Komunikabideen ardura, fokupean

Irakurri serie honetako artikulu guztiak Sexu eraso bat gertatu berritan, biktimaren kontakizuna zalantzan jartzea; erasotzailea ezaguna edo aberatsa bada, hari eragindako kaltearen inguruan ardaztea albistea—«bizitza hondatu zaio»—; erasotzailea pobrea edo arrazializatua bada, berriz, haren gizatasuna ukatzea eta munstro baten erara aurkeztea —besteak beste, jatorri etnikoa azpimarratuz—; kontrastatutako informaziorik ezean, zurrumurruetara edo bizilagunen iritzietara jotzea; alarmismoa eta sentsazionalismoa...

Sanferminetan indarkeria matxistaren kontra kalera ateratzera deitu du Itaiak

Sanferminetan indarkeria matxistaren kontra kalera ateratzera deitu du Itaiak

Kaleak hartu. Horixe da Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak eskatu berri duena, Iruñeko sanferminetara begira. Mobilizazioa egin dute gaur hiriburuan bertan, eta eraso matxistei «kolektiboki erantzuteko beharra» aldarrikatu. «Jaietan kaleak hartzeko garaia da», erran dute.  Gaur egungo jokalekua «oso larria» dela salatu dute, «ikusi besterik ez dago zenbat hilketa eta hilketa saiakera egin dituzten aurten Euskal...

Salhaketak eta SOS Arrazakeriak poliziaren «gehiegikeria» arrazistei aurre egiteko gida egin dute

Salhaketak eta SOS Arrazakeriak poliziaren «gehiegikeria» arrazistei aurre egiteko gida egin dute

Poliziaren gehiegizko esku hartzeak, migratzaileei egindako identifikazioak edo horien gaineko kontrol handiagoak. Salhaketa Nafarroa eta SOS Arrazakeria kolektiboek adierazi dutenez, azken urteetan gora egin dute gisako egoerek Iruñean. Sanferminak ate joka diren honetan, kolektibo horiek informazio gida bat egin dute jaietan jarrera arrazisten eta abusuzkoen inguruko aholkuak emateko eta horiek prebenitzeko. Kolektiboek adierazi dutenez, jokabide hori Poliziak izan ohi du...

Zurekin markari eutsiko diote Nafarroako Ezker Batuak eta Batzarrek, eta Ahal Dugu-rekin negoziatzen ari dira

Zurekin markari eutsiko diote Nafarroako Ezker Batuak eta Batzarrek, eta Ahal Dugu-rekin negoziatzen ari dira

Nafarroako Ezker Batuak, Batzarrek eta zenbait eragile independentek oinarrizko akordio bat egin dute 2027ko udal eta foru hauteskundeetan Zurekin Nafarroa koalizioa errepikatzeko. Mahai gainean da, baina, orain arteko galdera bera, ea Ahal Dugu-ko kideak ere zerrenda berean egongo ote diren. Gaur akordioa sinatu duten taldeek atea zabalik utzi dute beste eragile batzuk ere koaliziora batzeko,...

Arroizko biogas plantaren kontrako helegitea jarri du Sustrai Erakuntzak

Arroizko biogas plantaren kontrako helegitea jarri du Sustrai Erakuntzak

Nafarroako Ingurumen zuzendariak AGR Biogas enpresari emandako ingurumen baimen bateratuaren kontrako helegitea jarri du Sustrai Erakuntzak. Arroitzen (Nafarroa) biogas planta bat egiteko proiektuari eman zion baimena Nafarroako administrazioak, eta Sustrai Erakuntzak esan du «biometanizazio planten kontrolik gabeko hedapenari aurre egiteko xedea» duela helegiteak. Izan ere, behin-behinean debekatuta dago egun Nafarroan biometanizazio plantak baimentzea, baina fundazioak...

Lizarraldean kobrea bilatzeari «legez kanpo» ekin diotela salatu dute ekologistek

Lizarraldean kobrea bilatzeari «legez kanpo» ekin diotela salatu dute ekologistek

Urte hasieran Nafarroako Gobernuak baimena eman zion Iberian Copper enpresari kobre bilaketak egiteko Lizarraldean eta Zangozan, eta Sorladan (Nafarroa) hasiak dira jada lan horiek egiten, «udalaren baimenarekin». Bada, Ekologistak Martxan taldeak eta Lurgorri meatzaritzaren kontrako Lizarraldeko plataformak salatu dute baimenean xedatutakoak urratuz hasi dituela enpresak ikerketa horiek. [articles:2157698] Izan ere, azaldu dutenez, Nafarroako Gobernuaren Meatzaritza Zerbitzuak...

Bost urte eta erdiko espetxe zigor eskaria iazko txupinazoko istiluengatik

Bost urte eta erdiko espetxe zigor eskaria iazko txupinazoko istiluengatik

Iaz Iruñeko sanferminetan Poliziaren «errepresio zuzena» jasan zutela salatu dute Mugimendu Sozialistak, Haritu elkarlaguntza sareak, Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak eta Indar Gorrik. «Aspaldi gertatzen ez zen egoera bat» izan zela uste dute, eta jakinarazi dute gertakari horiek isunak, kolpatuak, atxilotuak eta auzipetuak ekarri zituztela. Uztailaren 6an Espainiako Poliziarekin izandako istiluen ondorioz auzipetuetako lagun bati bost...

Nagore Laffageren auzia, 2016ko olde feministaren pizgarri

Nagore Laffageren auzia, 2016ko olde feministaren pizgarri

Irakurri serie honetako artikulu guztiak   Sanferminen osteko agerraldi instituzionala, 2008ko uztailaren 15ean. Gaixoa ni abestiaren oihartzunak amatatu eta ordu gutxira, kazetarien aurrean azaldu da Iruñeko alkate Yolanda Barcina (UPN), festen balorazioa egiteko. Beste urte batzuetan baino ikusmin are handiagoa piztu du alkatearen prentsaurrekoak: uztailaren 7an, Nagore Laffage gazte irundarra bortizki hil zuen Jose Diego Yllanes...