Aranzadiko agustindarren komentu zaharra hustu eta han bizi ziren migratzaileak kanporatu egin ditu Iruñeko Udalak. Udaltzaingoa 06:30ean hasi da eraikin abandonatua husten, udalak ingurumarietan egin nahi dituen berrurbanizatze lanei ekin ahal izateko, eta bertan bizi ziren dozenaka pertsonak beste aterpe eta behin-behineko bizitoki batzuetara eramateko lanean dira orain. Iruñeko Udalak emaniko datuen arabera, 75 pertsona bizi ziren komentuan...
Euskal Herria
Frankismoak errepresaliatutako LGTBI komunitatea eta Xabier de Frutos omendu dituzte Iruñean
Iruñeko Gaztelugibeleko harresiak memoria gune berezia dira, han fusilatzen baitzituzten frankistek eurek atxilotutako preso errepublikanoak, garai hartako makina bat iruindarren begirada pean. Belar eta harrizko ingurune horretan, 2006tik urtero omenaldia antolatu ohi du Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak. Aurtengoan, diktadurak errepresaliatutako LGTBI komunitatea eta Xabier de Frutos Euskal Milizia Antifaxisten kapitain izan zena omendu dituzte. Ehunka...
«Noaingo familien egoera prekarioa eta eutsiezina izaten hasi da»
Haietako askok leherketek suntsitutako etxeen hipotekak ordaintzen jarraitzen dute; beste etxe batzuen errentak ordaindu behar dituzte; suntsitutako etxeak berreraikitzen ari dira; eta ezin dute kalte ordainik jaso, oraindik ez delako argitu zerk eragin zituen leherketak. Iazko urtarrilaren 13ko leherketek kaltetutako Noaingo (Nafarroa) bizilagunen egoera da. Ezin dute leherketen aurretik zuten bizimodura bueltatu. Behin-behineko egoera luze batean daude. Luis...
Arroizko biogas plantaren tramitazioan «akats ugari» antzeman ditu Sustrai Erakuntza fundazioak
Nafarroako Gobernuak iazko azaroan eman zuen Arroizko biogas planta eraikitzeko baimena, eta gora jotzeko errekurtsoa jarri diote horri 4.252 pertsonak eta elkartek dagoeneko, Stop Biogas plataformaren ekimenez. Sustrai Erakuntza fundazioak beste horrenbeste egitea erabaki du, biometanizazio proiektuaren aurka egiteko «arrazoi ugari» daudela uste baitu. Horien artean, «ingurumen inpaktu negatiboak» eta «administrazio izapideei buruzko zalantzak» aipatu...
Salatu dute Iruñeko Udalak erroldatze soziala ukatzen diela migratzaile etxegabeei, «administrazio auzitegiaren sententziari ez ikusi eginez»
Abdelwahab Booktxi tunisiarra da. Iazko urriaren 27an Europara heldu zen, pobreziatik ihesi: Malagan izan zen lehenbizi (Espainia), eta Euskal Herrira mugitu zen gero. Azken hilabeteetan, Iruñean bizi izan da, Aranzadiko komentu abandonatuan, beste hainbat etxegaberekin batera. Iritsi berritan, errolda agiria eskatu zuen, baina ukatu egin zioten. Gaur berriro eskatu du: «Ez dakit emanen didaten ala ez. Zain...
Nafarroako Auzitegiak hamahiru urte eta erdiko zigorra ezarri dio gizon bati, adingabe bat bortxatzeagatik
Nafarroako Auzitegi Nagusiak hamahiru urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio gizonezko bati, 2023ko uztailaren 8an Iruñean 15 urteko neska bat bortxatzeagatik. Kartzela zigorra betetzeaz gain, gizonak urruntze agindu bat bete beharko du hamasei urtez, eta ezingo da emakumearengandik 500 metro baino gutxiagora egon, ezta harekin komunikatu ere. Gainera, behin kartzela zigorra bete eta gero,...
Nitazenoen kontsumoari lotutako heriotza baten berri eman dute Nafarroan
Lehen aldiz, nitazenoen kontsumoari lotutako heriotza bat erregistratu dute Euskal Herrian. Kasua 2024koa da, baina osasun arduradunek orain egiaztatu dute heriotzaren jatorria. Zehazki, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Larrialdi Zerbitzuko Toxikologia Klinikoko taldeak aztertu du kasua, Nitazenos: una amenaza cada vez más próxima txostenean (Nitazenoak: gero eta hurbilago dagoen mehatxu bat), eta El País egunkariak eman du horren...
Alegazioak jarri dizkiote Iruñea eta Altsasu arteko AHTari
Urtarrilean Sustrai Erakuntza fundazioak iragarri zuen herri alegazio bat ondu zuela Iruñea eta Altsasu (Nafarroa) arteko abiadura handiko trenaren proiektuaren kontra, eta esan zuen txosten teknikoago eta landuagoak prestatzen ere ari zela. Bada, fundazioko kideek gaur jakinarazi dute jada aurkeztu dituztela txosten horiek; adierazi dute albiste ona dela azken hilabetean proiektuaren kontra dagoen aurkakotasuna, eta horretan...
Gizon bat hil da Allinen, bere autoa errepidetik aterata
62 urteko gizon bat hil zen atzo Allinen (Nafarroa), bere ibilgailua errepidetik atera ostean sufritutako kolpearen ondorioz. Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek 22:34 aldera jaso zuten abisua, eta bertara joan ziren Lizarrako suhiltzaileak, inguruko mediku talde bat, anbulantzia medikalizatu bat eta Guardia Zibilaren patruila batzuk, baina gizona bertan hil zen. NA-718 errepidean izan zen istripua, 7,5. kilometroan,...
Osasunaren lege proiektua uztail aurretik parlamentuan aurkeztea espero du Nafarroako Gobernuak
EH Bildurekin osasunaren foru legearen proiektuaren tramitazioa desblokeatzeko akordioa lortu ostean, parlamentuan «ekaina amaitu aurretik» aurkeztu ahal izango litzatekeela uste du Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak. «Hala ere, ez dago erabat gure esku», Fernando Dominguez exekutiboko Osasun kontseilariak ohartarazi duenez, beste hamaika izapide gainditu beharko baititu bozketara eraman aurretik. Nafarroako Parlamentuan foru legeak «babes nahikoa» izango...









