Euskal Herria

UGT billabesetako ituna sinatzeko prest dago, bakarrik bada ere

UGT billabesetako ituna sinatzeko prest dago, bakarrik bada ere

Billabesetako UGTko langileek onartu egin dute Iruñerriko Mankomunitateak egindako proposamena, eta lan ituna sinatzeko prest daude TCC Moventis enpresarekin —hark kudeatzen du zerbitzua—. UGTk du ordezkaritza handiena Iruñerriko autobus garraio publikoaren enpresa batzordean, baina ez du gehiengo osorik. Hala ere, bakarrik bada ere, ituna sinatzeko prest dago. UGT sindikatuak afiliatuen batzarrak egin zituen atzo, eta langile...

Mikel Zabalzaren omenezko autobusa igandera arte egongo da Iruñean

Mikel Zabalzaren omenezko autobusa igandera arte egongo da Iruñean

Hurrengo geltokia: Iruñea. Mikel Zabalzaren omenezko autobus ibiltaria Nafarroako hiriburura ailegatu da, eta haren ateak irekirik egongo dira egunero igandera bitarte, 12:00etatik 20:00etara bitarte. Non duzue autobus gidaria? kartela paraturik dago alde batean, eta geltokien berri ematen duen panelak argi du haren helmuga nagusia memoria dela: Mikel Zabalza gogoan, 40 urte.  Denboran atzera egin, eta oroitzeko tresna izan...

«Matematikako irakasleak ez die abisatzen gurasoei noiz landuko dituen deribatuak, ezta? Bada, sexu heziketarekin ere halaxe»

«Matematikako irakasleak ez die abisatzen gurasoei noiz landuko dituen deribatuak, ezta? Bada, sexu heziketarekin ere halaxe»

Genero desorekak, eskola jazarpena, edertasun kanonak, sexualitatea, sexu erasoak… Nafarroako ikasgeletan «kultura berdinzalea» eta indarkeria sexisten aurkako kontzientzia ezartzeko xedez, Skolae hezkidetza proiektua martxan jarri zuen Nafarroako Gobernuak 2017-2018ko ikasturtean. Ordutik, lehen hezkuntzako ikastetxe guztietara eta bigarren hezkuntzako askotara hedatu da egitasmoa. Lorpenak eta erronkak aletu dituzte Skolaeren egungo arduradunek: Hezkuntza Departamentuko Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko buru...

Billabesen maiztasuna handitzea proposatu du Iruñerriko Mankomunitateak, «lan baldintzak hobetzeko»

Billabesen maiztasuna handitzea proposatu du Iruñerriko Mankomunitateak, «lan baldintzak hobetzeko»

Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari David Campionek bilera egin du gaur goizean billabesetako langileen ordezkariekin. Mankomunitateak ohar batean adierazi duenez, «lan gatazka desblokeatzen laguntzeko neurri sorta» aurkeztu du Campionek bilera horretan: zehazki, autobusen bidaia denborak hobetzeko «eta, horrenbestez, lantaldearen lan baldintzak hobetzeko» neurriak dira mahai gainean jarri dituztenak. Langileen atsedenaldiak bermatzeko zailtasun handiena duten lineetan eragin nahi dute...

Gobernuko bazkideek eta EH Bilduk erantzukizun politikoak hartzeko eskatu diote PSNri

Gobernuko bazkideek eta EH Bilduk erantzukizun politikoak hartzeko eskatu diote PSNri

Belateko tunelen obrak, azkenik, pitzadura handi bat sortu du Nafarroako Gobernu barruan. Kontu Hartzaile Nagusiak ondorioztatu du herri lan horretan izandako zortzi milioi euroko gainkostuetatik 6,2 milioi ez daudela behar bezala arrazoituta. Ondorio nagusi horren larritasuna ikusirik, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak kontuak eskatu dizkiote PSNri, eta, EH BIldurekin batera, erantzukizun politikoak hartzea galdegin diote. Sozialisten azalpenek...

Furgoneta batek etxe bat jo du Berriogoitin, eta zortzi bidaiariak zauritu dira

Furgoneta batek etxe bat jo du Berriogoitin, eta zortzi bidaiariak zauritu dira

Furgoneta batek etxebizitza bat jo du Berriogoitin (Nafarroa), eta ibilgailuaren barruan zihoazen zortzi lagunak zauritu dira, SOS Nafarroak jakinarazi duenez. Gaur 14:18an izan da ezbeharra, NA-4100 errepidearen 1,6 kilometroan, Berriogoitin. Furgoneta batek kontrola galdu du herriaren sarrerako biribilgune batean, eta, kolpearen ondorioz, ibilgailuaren barruan zihoazen zortzi lagunak —gidaria eta beste zazpi lagun— zauritu dira. Bularrean traumatismoak...

365 bazkide gehiago behar ditu Paris 365ek, «beharra dutenei jatekoa ematen segitzeko»

365 bazkide gehiago behar ditu Paris 365ek, «beharra dutenei jatekoa ematen segitzeko»

365 bazkide gehiago, urteko 365 egunetan oinarrizko beharrak asetzen segitzeko. Iruñeko Paris 365 jantoki solidarioak bazkidetza kanpaina abiatuko du abenduaren 10ean. Argi dute helburua: bazkide sarea zabaltzea eta ekarpenak handitzea, «beharra duten guztiei jan-edan eta jantzi duinak bermatzen segitzeko». Gaur eman dituzte kanpainari buruzko azalpenak Gizakia Herritar fundazioko lehendakari Josean Villanuevak, Paris 365eko koordinatzaile Myrian Gomez...

Sute batek etxebizitzak hustera behartu du Iruñeko Arrotxapea auzoan

Sute batek etxebizitzak hustera behartu du Iruñeko Arrotxapea auzoan

Atzo arratsaldean Iruñeko Arrotxapea auzoan piztutako sute batek bazar bat suntsitu du, eta suteak eragindako keak inguruko etxebizitzak hustera behartu. Arrotxapeko etorbide nagusian, Marcelo Zelaieta kaleko 100.ean, izan zen sutea eta suhiltzaileak gau osoa eman dute hura itzali asmoz. Inguruko lau etxebizitza hustu zituzten, eta suak eragindako ke toxikoa arnastu ostean bi lagun intoxikatu dira. ...

Eta zatiketa gauzatu zen

Eta zatiketa gauzatu zen

Francisco Francoren heriotzak etorkizun hobeago baten itxaropena piztu bazuen ere, biharamun luzeak erakutsi zuen askatasun haizeak errealitate egitea askoz ere zailagoa zela. Izan ere, diktadorea ohatzean hil zen, eta dena lotuta eta ongi lotuta utzi zuen. Diktaduraren barruko eragileek zein haren laguntzaileek estatu aparatu errepresibo oso bat zuten atzetik, eta kolore politiko orotariko indar antifrankistek, berriz,...

Zabalzaren senideek eta lankide ohiek ekitaldi bat egin dute Intxaurrondoko kuartelaren aurrean, oroimena aldarrikatzeko

Zabalzaren senideek eta lankide ohiek ekitaldi bat egin dute Intxaurrondoko kuartelaren aurrean, oroimena aldarrikatzeko

Gaur berrogei urte dira Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu zuela. Handik hemeretzi egunera agertu zen, Bidasoa ibaian, hilik. Ordutik berrogei urtera, argitzeko dago nor izan zen erantzulea. Mikel Zabalza 40 urte gogoan egitasmoaren barruan, lore eskaintza bat egin dute Altza, Aezkoa eta Bortzirietako herri ekinaldiek, DBus-eko lankide ohiek, Euskal Herriko Torturatuen Sareak eta Egiari Zor fundazioak antolatuta,...