Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Atzo gauean egin zuten asanblea, eta osoki berritu zuten Artezkaritza Batzordea. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok. Ez da pertsona ezezaguna Nafarroan, Osasuna futbol taldeko jokalari ohia baita. Haren izendapena «bizitza profesionalean eta pertsonalean» balio kooperatiboei begira izan duen konpromisoarekin lotu...
