Urtero bezala, Astelehen Lilak elkarteak Nagore Laffageren omenezko ekitaldia egin du Iruñeko Geltoki gunean. Aurten, bereziki, bi data izan dituzte gogoan: alde batetik, hemezortzi urte joan dira Diego Yllanes mediku iruindarrak Laffage hil zuenetik; eta bestetik, hamarkada bat igaro da 2016ko talde bortxaketaz geroztik. Han izan dira, Astelehen Lilak elkarteko buru Tere Saez eta baita...
Euskal Herria
Nafarroako Gobernua Aroztegiko proiektuaren sustatzaileei 18 milioi euro ordaintzera zigortu dute
Joan den urteko irailean eman zuen Iruñeko Zigor arloko 3. epaitegiak Aroztegiko zazpien epaia: kartzelarik ez, baina guztiek isunak ordaindu beharko dituzte. Proiektuaren sustatzaileek erabakiaren aurkako helegitea jarri zuten, baina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ez zuen aintzat hartu helegitea. Eta gaur iritsi da hirugarren erabakia: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salak ebatzi du Nafarroako Gobernuak 18 milioi euroko kalte ordaina...
‘Bidean bat gara’, aurtengo Nafarroa Oinez-en bideoklipa
Vianan marraztutako mapa/ Ebrotik dator garizko algara/ harrizko bide/ labanda usainezko egusenti. Vianako Erentzun eta Zizurko San Fermin ikastolek elkarrekin antolatutako Nafarroa Oinez festak baditu abestia eta bideoklipa: Bidean bat gara. Montalbo taldea arduratu da doinuak ontzeaz, eta letrak, berriz, Hasier Larretxea idazle nafarrarenak dira. AZK komunikazio agentziak ekoitzi du bideoklipa, eta gaur aurkeztu dute Iruñean, Nafarroako Ikastolen...
Etxegabe bat hilda agertu da Tuterako aparkaleku batean, ustez kamioi batek harrapatuta
Etxegabe baten gorpua aurkitu dute gaur goizaldean Tuterako (Nafarroa) aparkaleku publiko batean. 6:30ak aldera topatu dute hildakoa, eta Foruzaingoa heriotzaren inguruabarrak ikertzen ari da, baina oraindik informazio gutxi dago gertatutakoaren inguruan. Hildakoa adin ertaineko gizona da, baina foruzainek ez dute oraindik haren nortasuna identifikatu. Heriotzaren inguruko hipotesirik baztertzen ez bada ere, foruzainek uste dute litekeena...
Ezkabarteko sutea kontrolpean dela adierazi du Inma Juriok
Ostegunean Ezkabarten (Nafarroa) piztu zen sutea «kontrolpean» dela adierazi du gaur Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak, Inma Juriok. Azaldu duenez, oraindik badaude «puntu bero batzuk», eta, beraz, freskatze eta behaketa lanetan jarraituko dute, sua ez dadin berriro piztu. Suhiltzaileen Zerbitzuko buru Iñaki Eliasek baieztatu duenez, hiru gunetan kea ateratzen da oraindik, baina berretsi du lanean ari direla kontrolpean hartzeko. Iragarri du arratsaldean...
Zabor bilketako kamioi batek hainbat lagun harrapatu ditu Iruñeko Alde Zaharrean
Ezbehar larria gertatu da gaur arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean, Nabarreria kalean: lanean zebilen zabor bilketarako kamioi batek hainbat lagun harrapatu ditu Los Burgos tabernaren parean. Erakundeak ikertzen ari dira ibilgailuaren balaztatze sistema zergatik ez den aktibatu. Udaltzaingoak eta Foruzaingoak ezbeharra gertatu den ingurua hustu eta hesitu dute, eta hainbat anbulantzia bertaratu dira biktimak artatzeko. Garabi...
«Bollera izatea heteroarauari aurre egiteko modu bat da, eta euskal hiztuna izatea, hizkuntza hegemoniko bati aurre egitekoa»
Empar Pineda sariaren VI. aldiko sariak banatu berri ditu EHUk, gradu eta master amaierako lanetan LGTBI ikuspegia barneratzen duten lanak sustatzeko asmoz. Hiru sarietako bat Amaia Elkano del Riok irabazi du (Iruñea, 2002), lan honengatik: Euskarak bollera izateko bestelako modu bat eskaini dit: Nafar hegoaldeko bollera gazte euskaldunen hizkuntza-praktikak, sozializazioak eta sexilioak. Iruñea jaioterri eta urte luzeko...
Sanferminetan «arduraz» jokatzeko eta sexu erasoak gaitzesteko deia egin du Iruñeko Peñen Federazioak
Argi esan dute: «Irmoki gaitzesten dugu aurtengo sanferminetan gertatu daitekeen ezein sexu eraso». Iruñeko Peñen Federazioak elkarretaratzea egin du gaur goizean, 10:30ean, Iruñeko Zezen Plazaren aurrean, eta sanferminetan «arduraz» jokatzeko eta sexu erasoak gaitzesteko deia egin du. «Festek pozerako, askatasunerako eta elkarbizitzarako espazio seguruak izan behar dute; eta askatasuna soilik da posible pertsona guztiek beldurrik,...
Ezkabarteko sutea itzaltzeko lanetan dihardute, hirugarren egunez
Hirugarren egunez jarraian, Ezkabarteko (Nafarroa) suteak itzaltzeko lanetan dihardute. Ostegun arratsaldean piztu zen aurreneko sutea Ezkaba mendiaren magalean, 17:45 aldera, eta zabaldu eta handitu egin da azken orduetan. Hain justu, sutea erabat itzaltzeko «zenbait egun» beharko zirela ohartarazi zuen atzo Nafarroako Gobernuko presidente Maria Txibitek, eta gaur eremu horretako herritarrei eskatu die ez dezatela beharrezkoa ez...
Ezkabarteko suteak «zenbait egun» iraungo duela esan du Txibitek
Ezkabarteko suteak tamaina handia hartu du. Honez gero 400 hektarea erre direla baieztatu du Nafarroako Gobernuko presidente Maria Txibitek, eta «zenbait egun» beharko dira erabat itzaltzeko. «Suteak kontrolatu gabe jarraitzen du. Hainbat su gunek pizturik jarraitzen dute eta hurrengo orduak zailak izango dira», onartu du. Parlamentuan Foru Hobekuntzaren lantaldean zuen agerraldia amaitu eta berehala bertaratu da ingurura...









