Euskal Herria

Belateren lizitazioa eta esleipena «legezkoa» izan dela defenditu du Txibitek

Belateren lizitazioa eta esleipena «legezkoa» izan dela defenditu du Txibitek

Duela bi urte eta erdi Nafarroako Gobernuko Lurrralde Kohesioko kontseilari izendatu zutenetik, Oscar Txibitek 137 agerraldi egin ditu Belateko tunelei buruz. Gaur goizean egin du 138.a ikerketa batzordean. Hasi aurretik, azpimarratu nahi izan du Belateko tunelaren lizitazioa eta adjudikazioa «legezkoak» izan zirela. «Hala ondorioztatu zuen Kontuen Ganberako aholkularitza juridikoak azterketa zorrotza egin ondotik». Gaineratu duenez, prozesuan...

Yala Nafarroak manifestazioa antolatu du otsailaren 21ean Iruñean, Palestinaz ez ahazteko

Yala Nafarroak manifestazioa antolatu du otsailaren 21ean Iruñean, Palestinaz ez ahazteko

Israelek genozidioa egiten jarraitzen du Palestinaren kontra, sarritan komunikabideetan agertzen ez bada ere. Herritarrak Palestinaren egoeraz ez ahaztea nahi du Yala Nafarroak, eta manifestazioa antolatu du otsailaren 21ean, Iruñean. 17:00etan abiatuko da Antoniutti parketik. Manifestazioaren bitartez, Israelen inpunitatea eta hura babesten dutenen konplizitatea gaitzetsi nahi dituzte. «Beste behin» kalera ateratzeko eskatu diete herritarrei. Gaurko aurkezpenean...

Aita bat ikertzen ari dira, ustez haren semearen eskolako autobus gidariari eraso egiteagatik, Beran

Aita bat ikertzen ari dira, ustez haren semearen eskolako autobus gidariari eraso egiteagatik, Beran

Haur batek lo hartu zuen eskolatik etxera eramaten zuen autobusean, Beran (Nafarroa), iragan ostiralean. Mutila ez zen jaitsi zegokion geralekuan, eta autobusaren barruan jarraitu zuen garraio enpresaraino. Autobuseko gidariak salatu duenez, haurraren aitak ostiral gauean eraso egin zion enpresan bertan. Espainiako Guardia Zibila aita ikertzen ari da. Autobus gidariak erasoaren berri eman zion Guardia Zibilari,...

Artaxoan eta Mendigorrian hamar haize errota egiteko proiektuari 800 alegazio jarri dizkiote

Artaxoan eta Mendigorrian hamar haize errota egiteko proiektuari 800 alegazio jarri dizkiote

Iazko abenduaren 30ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Enigma Green Power eta Savanna Power Solar enpresek Artaxoa eta Mendigorria udalerrietan hamar haize errotez osatutako parke eoliko bat egiteko asmoa zuela, eta jendaurrean jarri zituzten proiektuak, alegazioak aurkezteko. Bada, Gure Haizea elkarteak gaur Nafarroako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan 800 alegazio baino gehiago aurkeztu ditu, nahiz...

Jose Antonio Entrecanales ez da bertaratu ikerketa batzordea, bigarren aldiz

Jose Antonio Entrecanales ez da bertaratu ikerketa batzordea, bigarren aldiz

«Marmotaren eguna». Labur, halaxe esan diete kazetariei Accionak Nafarroako Parlamentura bidalitako bi zuzendariek. Alta, euren buruzagi nagusia, Jose Antonio Entrecanales, ez da bertaratu. Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak gaurko bigarren aldiz deitu zuen Jose Antonio Entrecanales Accionako presidentea. Legearen arabera, derrigorrezkoa bada ere, urtarrilaren 20an gertatu bezala, azkenean ez da joan. Bere ordez Accionako bi zuzendari...

Ikerketa berriro ere abiatzeko eskatu du Iruñeko espetxean ziegako kidea hil zuen presoaren defentsak

Ikerketa berriro ere abiatzeko eskatu du Iruñeko espetxean ziegako kidea hil zuen presoaren defentsak

Ikerketa berriro ere abian jartzeko eskatu du iazko urrian Iruñeko espetxean ziegako kidea itotzea egotzi zioten emakume presoaren defentsak. Abokatuak gaur goizean adierazi duenez, pasa den urrian egindako epaiketan ez ziren bermatu akusatuaren eskubideak, argudiatuta epaileak ez zituela aintzat hartu defentsak aurkeztutako hiru gertakari. Nafarroako Probintzia Auzitegiak hemezortzi urteko espetxe zigorra eta zortzi urteko zaintzapeko askatasuna...

Cristina Ibarrolak hautagaitza aurkeztu du UPNko zerrendaburu izateko foru hauteskundeetan

Cristina Ibarrolak hautagaitza aurkeztu du UPNko zerrendaburu izateko foru hauteskundeetan

Cristina Ibarrolak Nafarroako Gobernuko lehendakari izan nahi du, eta ez Iruñeko alkate. UPNko presidenteak bere hautagaitza aurkeztu du alderdiaren zerrendaburu izateko hurrengo foru hauteskundetan. Diario de Navarra egunkariak aurreratu du albistea eta hala baieztatu dute alderdiko iturriek. Mugimendua esanguratsua da. 2024ko apirilean, UPNk Kongresua egin zuen garaian, Ibarrolak zioen bere asmoa zela Iruñeko Udala berriz berreskuratu eta alkatea...

Bi etxegaberi errolda agiria ukatzeko erabakia baliogabetu du Nafarroako Administrazio Auzitegiak, Iruñeko Udalak ez zuelako garaiz erantzun

Bi etxegaberi errolda agiria ukatzeko erabakia baliogabetu du Nafarroako Administrazio Auzitegiak, Iruñeko Udalak ez zuelako garaiz erantzun

SOS Arrazakeria, Paris 365, MIG Migratzaileen Informazio Gunea, Iruñeko Errolda Batzordea eta Elkarri Laguntza elkarteek agerraldi bateratua egin dute gaur. Salatu dute Iruñeko Udalak atzeratu eta oztopatu egiten duela etxegabe migratzaileak hirian erroldatzeko prozedura. Zehazki, maiatzaren 30etik urtarrilaren 26ra bitartean erregistratutako 562 eskaeren kasuan, erantzuteko epea hiru hilabetetik seira luzatu zuen udalak. Gizarte eragileek jakinarazi dute,...

Iruñean bi lagun atxilotu dituzte Vito Quilesen aurkako protesten harira

Iruñean bi lagun atxilotu dituzte Vito Quilesen aurkako protesten harira

Urriaren 30ean ehunka lagun mobilizatu ziren Vito Quiles eskuin muturreko faxistaren aurka Iruñean, Nafarroako Unibertsitatean zein Iturrama auzoan. Gedar kazetaren arabera, gaur goizean bi lagun atxilotu dituzte egun hartan Quilesi aurre egiteagatik. Ez dira auzi honetako atxilotu bakarrak: azaroaren 21ean ere beste lau lagun atxilotu zituzten arrazoi beragatik. Ordu hartan, goizean atxilotu, eta, epailearen aurrean deklaratu ostean,...

Emakume bat hil da Bardean, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan

Emakume bat hil da Bardean, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan

32 urteko emakume bat hil da bart gauean Nafarroan auto istripuz, haren autoak eta kamioi batek elkar jo ostean. Iruñea eta Tutera arteko N-121 errepideko 66. kilometroan gertatu da ezbeharra, Bardeako eremuan. Haraino joan dira Tuterako, Azkoiengo eta Tafallako suhiltzaileak eta anbulantzia bat. Andrea hondakinen artean harrapatuta zegoen, eta handik ateratzea lortu dute. Nafarroako Ospitale Unibertsitariora...