Euskal Herria

Cristina Ibarrolak hautagaitza aurkeztu du UPNko zerrendaburu izateko foru hauteskundeetan

Cristina Ibarrolak hautagaitza aurkeztu du UPNko zerrendaburu izateko foru hauteskundeetan

Cristina Ibarrolak Nafarroako Gobernuko lehendakari izan nahi du, eta ez Iruñeko alkate. UPNko presidenteak bere hautagaitza aurkeztu du alderdiaren zerrendaburu izateko hurrengo foru hauteskundetan. Diario de Navarra egunkariak aurreratu du albistea eta hala baieztatu dute alderdiko iturriek. Mugimendua esanguratsua da. 2024ko apirilean, UPNk Kongresua egin zuen garaian, Ibarrolak zioen bere asmoa zela Iruñeko Udala berriz berreskuratu eta alkatea...

Bi etxegaberi errolda agiria ukatzeko erabakia baliogabetu du Nafarroako Administrazio Auzitegiak, Iruñeko Udalak ez zuelako garaiz erantzun

Bi etxegaberi errolda agiria ukatzeko erabakia baliogabetu du Nafarroako Administrazio Auzitegiak, Iruñeko Udalak ez zuelako garaiz erantzun

SOS Arrazakeria, Paris 365, MIG Migratzaileen Informazio Gunea, Iruñeko Errolda Batzordea eta Elkarri Laguntza elkarteek agerraldi bateratua egin dute gaur. Salatu dute Iruñeko Udalak atzeratu eta oztopatu egiten duela etxegabe migratzaileak hirian erroldatzeko prozedura. Zehazki, maiatzaren 30etik urtarrilaren 26ra bitartean erregistratutako 562 eskaeren kasuan, erantzuteko epea hiru hilabetetik seira luzatu zuen udalak. Gizarte eragileek jakinarazi dute,...

Iruñean bi lagun atxilotu dituzte Vito Quilesen aurkako protesten harira

Iruñean bi lagun atxilotu dituzte Vito Quilesen aurkako protesten harira

Urriaren 30ean ehunka lagun mobilizatu ziren Vito Quiles eskuin muturreko faxistaren aurka Iruñean, Nafarroako Unibertsitatean zein Iturrama auzoan. Gedar kazetaren arabera, gaur goizean bi lagun atxilotu dituzte egun hartan Quilesi aurre egiteagatik. Ez dira auzi honetako atxilotu bakarrak: azaroaren 21ean ere beste lau lagun atxilotu zituzten arrazoi beragatik. Ordu hartan, goizean atxilotu, eta, epailearen aurrean deklaratu ostean,...

Emakume bat hil da Bardean, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan

Emakume bat hil da Bardean, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan

32 urteko emakume bat hil da bart gauean Nafarroan auto istripuz, haren autoak eta kamioi batek elkar jo ostean. Iruñea eta Tutera arteko N-121 errepideko 66. kilometroan gertatu da ezbeharra, Bardeako eremuan. Haraino joan dira Tuterako, Azkoiengo eta Tafallako suhiltzaileak eta anbulantzia bat. Andrea hondakinen artean harrapatuta zegoen, eta handik ateratzea lortu dute. Nafarroako Ospitale Unibertsitariora...

Iruñeko Udalak bertze bultzada bat eman dio Donapea auzo berria garatzeko proiektuari

Iruñeko Udalak bertze bultzada bat eman dio Donapea auzo berria garatzeko proiektuari

Bertze urrats bat: Iruñeko Udaleko osoko bilkurak aho batez onartu du hiriko udal plana aldatzea, Donapea auzo berria garatu, eta hiriburuko hegoaldean 5.000 etxebizitza eraiki ahal izateko. Soka luzeko proiektua da Donapeakoa, UPNk hasi baitzuen, duela hainbat urte; 2009an onartu zuten Donapeari buruzko udalerriz gaindiko eragina duen plana, baina epaileek bertan behera utzi zuten, bi...

Alfredo Jaime Iruñeko alkate izandakoa hil da

Alfredo Jaime Iruñeko alkate izandakoa hil da

Alfredo Jaime Irujo Iruñeko alkate ohia hil da, 83 urterekin. Lehen udal hauteskunde osteko udalean sartu zen UCDko zinegotzi moduan. UCD alderdia desegin ostean, eskuineko beste alderdi nagusira egin zuen jauzi: UPNra. 1991ean zerrendaburu aurkeztu eta agintaldi hartan hartu zuen aginte makila. Alkate gisa lehen ezkontza zibila gidatu zuen, 1995ean. Gainera, urte horietan erabaki ziren hiriaren...

Herri Lanen zuzendari ohia: «Beste modu batean egin izan bagenu, Belate ez zen aurrera aterako»

Herri Lanen zuzendari ohia: «Beste modu batean egin izan bagenu, Belate ez zen aurrera aterako»

Belateko tunelaren adjudikazio prozesua oso korapilatsua izan zen 2023an. Sei hilabete iraun zituen, kontratazio mahaiko kideen artean eztabaida handiak izan ziren, eta azkenean pilota Pedro Lopez Bera orduko Nafarroako Gobernuko Herri Lanen zuzendari nagusiaren gain geratu zen. Hark aurrera jotzea erabaki zuen, eta kontratu publikoa sinatu zuen Acciona, Oses eta Servinabarrek osatutako enpresa elkarte irabazlearen alde....

A-15 autopista doakoa izango da automobilentzat, 2029tik aurrera

A-15 autopista doakoa izango da automobilentzat, 2029tik aurrera

Nafarroa erdialdeko eta Erriberako herritarren aspaldiko aldarrikapen bat hiru urte eta erdi barru beteko da. AP-15a doakoa izango da automobilentzat 2029 erdialdetik aurrera. Hala baieztatu du Javier Remirez Nafarroako Gobernuko eledunak gaur eguerdian, kontseilu osteko agerraldian. Tutera eta Irurtzun arteko autopista Audenasa enpresak kudeatzen du gaur egun eta 2029ko ekainean amaitzen zaio kontzesioa. Remirezen arabera,...

Administrazioak ez du salaketarik jaso «homosexualitatea sendatzeko terapiak» eskaintzen dituen zentroari lotuta

Administrazioak ez du salaketarik jaso «homosexualitatea sendatzeko terapiak» eskaintzen dituen zentroari lotuta

Ziritzako (Nafarroa) Vida Nueva zentroan «homosexualitatea sendatzeko terapiak» eskaintzen dituztela salatu zuen atzo Newtral hedabideak. Administrazioak, baina, ez du horri lotutako salaketarik jaso, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak gaur erran duenez. Halere, gisako zerbaiten berri izaten badute esku hartuko dutela azpimarratu du. Newtral hedabideak argitaratutako erreportajean, Vida Nueva zentroan izandako bortz emakumeren testigantzak bildu dituzte. Exorzismoak, tratu...

Bernardo Zirizak ukatu egin du Belateko tunelaren kontratazio mahaiaren kontrola duela

Bernardo Zirizak ukatu egin du Belateko tunelaren kontratazio mahaiaren kontrola duela

Teknikariak eta enpresaburuak igaro ondotik, arduradun politikoen txanda iritsi da Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean. Bernardo Ziriza Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko kontseilari ohiak azpimarratu du berak ez zuela kontratazio mahaia kontrolatzen: «Jesus Polo, kontratazio mahaiko burua, ez zen nire konfiantzazko gizona, ezta gainerako zazpi kideak ere. Ez dut inoiz haien autonomia zalantzan jarri. Libreki bozkatu eta erabaki...