Euskal Herria

Biharko manifestazioetara deitzeko GKSko bi ekintzaile Iruñeko Erorien Monumentuan kateatu dira

Biharko manifestazioetara deitzeko GKSko bi ekintzaile Iruñeko Erorien Monumentuan kateatu dira

Urtarrilaren 31n Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazioa deitua du Erorien Monumentua eraistea aldarrikatzeko, besteak beste. Deialdi horri begira, gaur goizean eraikin horretan kateatu dira GKS-ko bi ekintzaile. Ohar bidez jakitera eman dutenez, ekintza horren bidez «faxismoaren aurka» egin dute, gogora ekarri baitute «Euskal Herrian milaka langile hil zituzten faxistak omentzeko monumentua» dela. Biharko manifestazioan eraikina bota dezatela aldarrikatuko...

Euskal Herria Batera-k Lizarran ospatuko du Aberri Eguna, martxoaren 28an

Euskal Herria Batera-k Lizarran ospatuko du Aberri Eguna, martxoaren 28an

Euskal Herria Batera herri ekinbideak Aberri Eguna ospatuko du martxoaren 28an, Lizarran (Nafarroa). Ohar bat kaleratu du zehaztasunak emateko, eta bertan esplikatu duenez, aurtengo ekitaldiaren helburua Aberri Egunaren instituzionalizazioan «jauzi baten beharra» partekatzea da. Hain justu, gogoeta prozesu baten barnean dira Euskal Herria Batera-ko kideak, eta hausarneketa aldi horri Lizarran emanen diote bukaera, solastatutako gai denak...

Nafarroako Ahal Dugu-k eztabaida hasiko du hauteskundeetan zer egin erabakitzeko

Nafarroako Ahal Dugu-k eztabaida hasiko du hauteskundeetan zer egin erabakitzeko

Nafarroako Ahal Dugu-k hurrengo egunetan eztabaida prozesua hasiko du. Datorren urteko foru hauteskundeetan bateratuta aurkeztea aztertuko du militanteekin, Nafarroako hainbat udalerritan. Alderdiaren arabera, eztabaida irekia izango da eta militanteei zein boto-emaileei bertan parte hartzera dei egin die. Zehazki galdera hau zuzenduko die: «Zer bide hartu nahi dugu hurrengo udal eta foru hauteskundeetan?» Lehen bilera bihar egingo...

Alokairuen prezioak %8,6 merkatu dira Nafarroan tentsio handiko eremuak izendatu zituztenetik

Alokairuen prezioak %8,6 merkatu dira Nafarroan tentsio handiko eremuak izendatu zituztenetik

Alokairuen batez besteko prezioek behera egin dute Nafarroan. Horra Begoña Alfaro lehendakariordeak emaniko lehen lerroburua. Iazko maiatzaren 18an, tentsio handiko eremu izendatu zituzten Nafarroako 21 udalerri, eta, zerrenda horri lotuta, uztailaren 30ean indarrean sartu zen alokairuen prezioei jarritako muga. Ordutik eta urtea amaitu arte, batez besteko prezioak %8,6 egin zuen behera: 849,3 eurokoa zen urteko hirugarren hiruhilekoan, eta 775,9koa,...

San Kristobal gotorlekua memoria demokratikorako leku izendatu dute

San Kristobal gotorlekua memoria demokratikorako leku izendatu dute

Hitzarmen bat sinatu dute gaur Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Angel Victor Torres Espainiako Memoria Demokratiko eta Lurralde Politikako ministroak. Hala ebatzi dute: hemendik aitzinera San Kristobal gotorlekua memoria demokratikorako leku izanen da. Ezkaba mendiaren gainean dago, eta Alfontso XII.a da haren benetako izena. Izena ez ezik, erabilera ere bertzelakoa du egun, Francok, Molak eta...

Auzitegi Gorenak atzera bota du Voxek Txibiteren aurka aurkeztutako kereila bat

Auzitegi Gorenak atzera bota du Voxek Txibiteren aurka aurkeztutako kereila bat

Vox eskuin muturreko alderdiak arkari politikoen aurka erabiltzen ditu auzitegiak. Kereila bat jarri dute Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariaren aurka, baina Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du oraingoan.  Gorenak prentsa oharrean jakinarazi duenez, eskuin muturreko alderdiak hainbat delitu egitea leporatzen zion Txibiteri. Servinabar eta Acciona enpresek lortutako kontratu publikoak erabili dituzte oinarri gisa kereila aurkezteko....

Nafarroan atzera bota dituzte zortzi haize errota proiektu, ingurumen inpaktuagatik

Nafarroan atzera bota dituzte zortzi haize errota proiektu, ingurumen inpaktuagatik

Enigma Green Power eta Savanna Power Solar enpresek egiteko asmoa zuten parke eolikoa atzera bota du Nafarroako Gobernuko Ingurumen zuzendari nagusiak, haize errotek ingurumenean izango duten inpaktua dela eta. Gaur argitaratu dute ezezko hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta zehaztu dute ebazpen horri ezingo zaiola helegiterik jarri. Zortzi errota jarri nahi zituzten enpresek Goñin eta Etxaurin,...

Azaroaren 26an Iruñean auto batek harrapatutako oinezkoa hil egin da

Azaroaren 26an Iruñean auto batek harrapatutako oinezkoa hil egin da

Azaroaren 26an Iruñeko Iturrama auzoan auto batek gurpildun aulkian zihoan oinezko bat harrapatu zuen. Egun hartan Iruñeko Udaltzaingoak zabaldutako oharraren arabera, behar ez zen tokitik igarotzen ari zen oinezkoa, San Juan Bosco kalean, 17:50 aldera. Orain, Noticias de Navarra egunkariak ezagutzera eman berri du hil egin zela oinezkoa. Urtarrilaren 11an hil zen Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, istripuaren ondorioz izandako...

Jaso ikastolaren eraikin zaharra eraitsiz gero, han bizi diren etxegabeei laguntza emateko «prestatzen» ari da Iruñeko Udala

Jaso ikastolaren eraikin zaharra eraitsiz gero, han bizi diren etxegabeei laguntza emateko «prestatzen» ari da Iruñeko Udala

Iruñeko Udalak ez daki noiz eraitsiko duten Jaso ikastolaren eraikin zaharra, baina hasia da prestatzen, unea iristen denerako. Hori esan du Ekintza Sozialeko zinegotzi Txema Mauleonek, gaur, kazetarien galderei erantzunez: «Ebazpen judizial baten zain gaude oraindik [eraikin abandonatua botatzeko], baina prestatzen hasiak gara, etorkizunean eraikina hustu beharko balitz, ahalik eta pertsona gehienei gizarte laguntza emateko, eskura...

Nafarroako Auzitegiak berriz abiatu du 14 urteko neska baten ustezko salerosketari lotutako ikerketa

Nafarroako Auzitegiak berriz abiatu du 14 urteko neska baten ustezko salerosketari lotutako ikerketa

Iragan azaroan, 14 urteko neska baten gurasoak atxilotu zituen Poliziak Nafarroan. Leporatu zien alaba Lleidako (Katalunia) beste familia bati saltzea eta haien 21 urteko semearekin ezkontzera behartzea. Orduko hartan, Tuterako 1. Instrukzio Epaitegiak (Nafarroa) erabaki zuen kasua behin-behinean artxibatzea, adingabeak esan zuelako «bere borondatez» joan zela Lleidara mutilarekin eta haren gurasoekin. Orain, Nafarroako Auzitegiko Lehen Sekzioak erabaki...