Euskal Herria

Auzolanaren eta kafe bero baten geriza

Auzolanaren eta kafe bero baten geriza

«Bidea ez zen samurra izan. Zu oinez zoaz, eta zure alboan heriotza doa oinez. Bidelagun duzu une oro». Issa berberea da, eta Marokon jaio zen. 23 urte ditu, baina hitz egiteko duen manerari erreparatuta, helduagoa dirudi. Asko irakatsi dio kaleak. Badaki zer den goizero jatekoa bilatu behar izatea, zer sasian ibiltzea, poliziengandik edo mafiengandik ihesi,...

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, hainbat migratzaileri errolda agiriarekin iruzur egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, hainbat migratzaileri errolda agiriarekin iruzur egiteagatik

Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Tuteran (Nafarroa), 30 bat etorkini iruzur egiteagatik. Bostehun euro kobratu zizkion haietako bakoitzari, eta denak etxebizitza berean erroldatu zituen. Espainiako Poliziaren arabera, duela zenbait aste antzeman zituzten irregulartasun zantzu batzuk alokairuko etxebizitza horretan, eta, ikerketaren ostean, ondorioztatu zuten gizonezko horrek etorkinen zaurgarritasun egoeraz baliatzen zela, eta dirua kobratzen ziela erroldatze agiria tramitatzearen...

Hezkuntza publikoan gehiago inbertitzea galdegin diote Nafarroako Gobernuari

Hezkuntza publikoan gehiago inbertitzea galdegin diote Nafarroako Gobernuari

Egungo aurrekontua halako bi. Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuen ustez, Nafarroako Gobernuak ia bikoiztu egin beharko luke hezkuntza publikoan inbertitzen duen dirua, sektoreak gaur egun dituen erronkei behar bezala erantzun ahal izateko. Sindikatuok elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunaren karira. Protestaldian azaldu dutenez, NBE Nazio Batuen Erakundeak 2018. urtean...

Hamar urteko espetxe zigorra hipika irakasle batendako, adingabe bati sexu abusuak egiteagatik

Hamar urteko espetxe zigorra hipika irakasle batendako, adingabe bati sexu abusuak egiteagatik

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du hipika irakasle bati ezarritako hamar urte eta egun bateko espetxe zigorra, ikasle adingabe bati sexu abusu jarraituak egiteagatik. Epaiaren arabera, gizonezkoak ezin izango du hamabost urtez biktimarengana hurbildu gutxienez 300 metroko distantziara, eta zortzi urtez zaintzapean egon beharko du. Halaber, 25.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko dio biktimari, kalte...

Corellako eskolan eta institutuan euskarazko ereduei jarritako trabak salatu ditu guraso talde batek

Corellako eskolan eta institutuan euskarazko ereduei jarritako trabak salatu ditu guraso talde batek

Irailean, Corellako (Nafarroa) 11 familiak salatu zuten herriko ikastetxean D ereduko lerro bat ezartzeko eskaera egina ziotela Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari, baina hark atzera bota zuela. Orduko hartan, departamentuak argudiatu zuen «protokolo bat» duela halako kasuetarako, eta ezinezkoa zitzaiola eskola mapa aldatzea ikasturte honetan. Hala ere, gurasoei esan zien eskaera egiteko 2026-2027 ikasturteari begira. Orain, herriko...

Haurrak euskarazko ereduetan matrikulatzera deitu dute Nafarroako hainbat gizarte eragilek

Haurrak euskarazko ereduetan matrikulatzera deitu dute Nafarroako hainbat gizarte eragilek

Euskara ematea aberastea da. Ideia horren inguruan, euskarazko hezkuntza ereduen aldeko kanpaina ondu dute euskalgintzaren eta hezkuntzaren alorreko hamabost eragilek eta hiru sindikatuk. Etorkizuna euskaraz hazi lelopean, seme-alabak euskaraz eskolatzeko deia eginen dute AEK, IKA, Errigora, Taupa, Euskal Herrian Euskaraz, Dindaia eta Administrazioan Euskaraz erakundeek, Gazte Euskaltzaleen Sareak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, Euskalgintzaren Kontseiluak, Sortzen elkarteak, NIE Nafarroako Ikastolen Elkarteak, NIZE...

Remirezen arabera, Nafarroako Gobernuak ez du zerikusirik Sendavivako kontratuekin

Remirezen arabera, Nafarroako Gobernuak ez du zerikusirik Sendavivako kontratuekin

Urrundu egin nahi izan du Nafarroako Gobernuak. Asteartean jakin zen Nafarroako Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoak (OANA) «egiazkotasun zantzuak» ikusi zizkiola UPNk egindako salaketari. Horren aurrean, gaur eguerdian, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko eledunak gogora ekarri du Sendaviva kudeatzen duen enpresa, Parques de Naturaleza de Navarra SA (Parquenasa), mistoa dela, eta gobernua ez dela haren jabe....

78 urteko emakume nafar bat, Kordobako tren istripuan desagertutako bidaiarien artean

78 urteko emakume nafar bat, Kordobako tren istripuan desagertutako bidaiarien artean

Igande gauean istripua izan zuten bi trenek Adamuzen, Kordoban (Espainia). Azken datuen arabera, gutxienez berrogeita bat pertsona hil ziren, baina Andaluziako 112 larrialdi zerbitzuko iturrien arabera, litekeena da gehiago ere izatea, bidaiari ugari desagertu baitziren istripuan. Horietako bat, hain zuzen, 78 urteko emakume nafar bat da: Maria Luisa Eugi. 78 urteko iruindarra da Eugi, eta...

Sendavivaren obretan «irregulartasun zantzuak» atzeman ditu ustelkeriaren kontrako bulegoak

Sendavivaren obretan «irregulartasun zantzuak» atzeman ditu ustelkeriaren kontrako bulegoak

OANA Nafarroako Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren aurkako Bulegoak ikertu egingo du UPNk jarritako salaketa. Juan Luis Sanchez de Muniain UPNko parlamentariak gaur arratsaldean ezagutzera eman duenez, Sendaviva parkearen lanak zatitu egin ziren, administrazio prozedura laburtu bidez egin zedin adjudikazioa. OANAk «egiazkotasun zantzuak» ikusi dizkio salaketari. «Administrazio prozedura batean izandako balizko irregulartasunen eta ustelkeria kasu posible baten aurrean egon gaitezke»,...

Jose Manuel Entrecanales Accionako presidentea ez da joan Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordera

Jose Manuel Entrecanales Accionako presidentea ez da joan Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordera

Accionako presidenteak pultsua bota nahi izan dio Nafarroako Parlamentuari. Nahiz eta legeak behartu egiten duen hori egitera, Jose Manuel Entrecanales ez da joan ikerketa batzordera. Behin ez dela agertu egiaztatuta, ikerketa batzordeak ateak itxi ditu «zer egin erabakitzeko». Berez, ikerketa batzordearen araudiaren arabera, pertsona bat ez agertuz gero beste deialdi bat egin behar da «hiruzpalau...