Olinpiar Jokoek markatu dute kirolarien urtea. Aimar Olaizola, Naiara Diez eta Ioseba Fernandezentzat, berriz, agurraren urtea izan da aurtengoa. Cesar Azpilikueta futbolaria eta Osasuna ere nabarmendu dira.
gaiak
Zortzi orri eta komunitate bat
'Egunkaria' zenak duela 30 urte kaleratu zuen 'Nafarkaria' gehigarriaren lehen zenbakia. 11 urte iraun zuen bidea hasi zuen Nafarroako gehigarriak 1991ko abenduaren 6an. 2002ko uztailaren 26koa izan zuen azken zenbakia, UPNren gobernuak diru laguntza kendu eta gero, ezin izan zuelako eutsi.
Ebakuntza gelarik gabe
Bidasoko Ospitaleko ebakuntza gelak hemezortzi hilabetez itxiko dituzte berritzeko. Han artatzen dituzte Bortzirietako herritarrak, eta haserrea eragin die erabakiak.
Elbarrientzako BSR Navarra saskibaloi taldea sortu dute
Kluba legez eratu eta gero, kanpaina hasi dute parte hartu nahi dutenek izena eman dezaten. Laguntza bila ari dira, otsailean lanean hasteko
Ez dute amore eman nahi
Muskildaren inguruko azken sententziak Otsagabiko herritarren haserrea eragin du, Elizaren alde egin baitu. Udalak helegitea jarriko du, baseliza herriarena dela iritzita.
Cirmautok kaleratu eginen ditu langileak, hilaren 11 eta 15a bitartean
30 langile daude lantaldean. Greba hasi zuten azaroaren 4an, baina enpresak ixtea erabaki zuen berehala. Cirmautoko agintariek prozesuan izandako jarrera salatu du ELAk
Adinekoen Aldeko Itunak hutsean utzi nahi du arrakala digitala
Iruñeko Donibane auzoko hamaika eragilek bat egin dute egitasmoan. Zaharrei gailu elektronikoak erabiltzen irakastea da haien asmoa
Gordetako iragana agerian uzteko lana
Nafarroako Gobernuak Erriberriko Santa Brigita baseliza berritu du. Egindako lanen artean, adituek paretetako XIV. mendeko zenbait margolan zaharberritu dituzte. Ezin izan dituzte denak landu oraingoz, pintura galtzeko arriskua badelako.
Intiak 78 hazi zahar jaso eta gorde ditu
Zaragozako hazien bankuan hartu dituzte. Erriberan lantzen zuten 'melona' izeneko sandia mota berreskuratu dute