Ainhoa Garcia hezitzaile feministak indarkeria estetikoa landu du, Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako saio batean. Erakunde horrek egindako inkesta batek agerian utzi du herritar gehienak loditzeko beldur direla.
gaiak
Saihestu ezinezko begiradak
Iruñeko Islada taldeak hiru abestiko EP bat argitaratu du: 'Hiru'. Taldekideak berrogeialdiaren ondoren elkartu ziren, errealitatea haien abestietan islatzeko asmoz.
Zabalik da Burlatako Emakumeen Etxea
Zenbait emakume Burlatako Emakumeen Etxea eskatzen hasi ziren duela ia hamar urte. Kontent dira etxeak ateak ireki dituelako azkenean. Duela bi aste egin zuten inaugurazio besta
Zaborreko igorlea
Mikel Irure diseinatzaileak 'Hemen goian' izenburuko fanzinea kaleratu du. Zakarrontziaren ondoan aurkitu zuen eskutitz bat ilustrazioekin irudikatu du, risografiaren metodoa erabiliz.
Kezkak gora egin du AHTaren obrek ukitutako herrietan
Zenbait alkatek desjabetzeak salatu dituzte. Sustrai Erakuntza fundazioak alegazioak aurkeztu dizkio Castejongo zatiko proiektuari
Tradizioaren erritmoan sortzen
Iker Alvarez eta Aitor Urkiza Harribitxi txistulari bikoteak bere lehendabiziko diskoa kaleratu du: 'Deiadar'. Bi musikariek txistua eta beste zenbait musika tresna baliatu dituzte, eta musika tradizional garaikidean oinarritutako lan bat ondu dute.
Ertzeetatik artea sortzen
Artearen zenbait ataletan lan egiten duen sortzaile talde batek La Zurda espazioa jarri du martxan, Iruñeko Arrosadia auzoan. "Ernatze kolektiboak" sustatzea dute xede.
Zabalik da, hilabete osoan, Topagunearen Mintzakide egitasmoan izena emateko epea
Xedea da euskara ikasten ari direnei mintzapraktika egiteko aukera eskaintzea. Parte hartzaileek bi rol bete ditzakete: bidelagun edo bidelari. 'Irunerrikomintzakide.org' helbidean daude argibideak