Arantzako Udalak proiektu bat jarri du abian, herriko gaztaina barietateak ez galtzeko. Zuhaitzak identifikatu, eta haien analisi genetikoa egin dute, Nafarroako Gobernuko teknikarien laguntzarekin, barietate tradizionalei eusteko asmoz. Eskolako haurrek gaztainondoak landatu dituzte.
Ingurunea
AHTaren “gezurrak” agerian utzi nahi dituen jardunaldi bat, bihar
Nafarroako AHT Gelditu taldeak antolatu du, eta Iruñeko Plazara gunean eginen dute. Ingurumenaren eta ekonomiaren arloko zenbait adituk parte hartuko dute. Goizez eta arratsaldez izanen da
Gobernuak airearen kalitaterako plana egin beharko du
Edurne Elizondo
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Erriberako Ekologistak Martxan taldearen alde egin du: Administrazio Gaietarako Aretoak frogatutzat jo du 2011. eta 2015. urteen artean giza osasuna bermatzeko ozono maila gainditu egin zela Erriber...
Artzibarko loreen memoria gordetzeko
Kattalin Barber Lakabekoa da, eta ibarreko ondarea biltzeko proiektu bat jarri du abian: Artzibarko herbarioa osatzen ari da. Loreak artelan bilakatu ditu, gainera; Artiumen erakutsi ditu, Maddi Barber eta Marina Lameiroren 'Paraiso' lanaren osagarri.
Interes orokorraren izenean
Uraren kudeaketarena "gatazkaz" betetako historia bat da Nafarroan, auzi horri buruz Iruñean egindako mahai inguru batean zenbait adituk nabarmendu dutenez. Itoitz-Nafarroako ubidea binomioa jo dute "gutxi batzuen mesederako" sustatutako politika publikoen eredu nagusitzat.
Behiak, diskurtsotik kanpo
Zenbait elkarte ekologistak txosten bat zabaldu dute, Caparrosoko makroetxaldea ingurumenean "kalte larria" eragiten ari dela salatzeko. Behien egoerari ez dio aipamenik egin; Nor talde antiespezistak, hain zuzen, gogoeta egiteko eskatu du gizakien eta gizakiz bertzeko animalien arteko harremanari buruz.
Norbanakoak enpresen tokian
Enpresa handiak daude, gaur egun, energia ereduaren erdigunean, eta sistemak haiei egiten die mesede, argindarraren prezioaren inguruko gorabeherek agerian utzi dutenez. Badira errealitate hori aldatu nahi duten proiektuak Nafarroan; jendearen esku egonen den eredu baten alde ari dira.