Laguntzaileak

Iritzia: Aritmetika ezinezkoa (2015)

Barkatuko didazue, irakurle estimatuok, baina duela lau urte berripaper honetantxe idatzi nuen artikulu baten egitura kalkatuko dut jarraian. Ordu hartan izkiriatu nuen ergelkeria are ergelagoa, eta beraz (ustez) interesgarriagoa, baita lau urte geroago. Hortaz, irudika maiatzaren 25a dela.

UPN (19), PSN (8), EH Bildu (8), GeBai (7), PP (3), Ezkerra (3), Podemos (1), Ciudadanos (1). Bada jendea Senda Viva basamortuko zoologikoa gustuko duena; eta Los Arcosko zirkuitu apenas bisitatua; eta Reyno Arena ireki gabea; eta loturarik gabeko AHTa; eta osasun etxea baztertu duen Fiteroko kuartela; eta eraikuntza enpresak neurriz kanpo aberasten dituzten autobiak eta Nafarroako Ubidea; eta Noaingo aireportu ezertarako handitua; eta Agoizko Udalaren zulo hondo gabea… Eta jende horrek guztiak UPNri eman dio botoa berriz, lotsa gabe. Hasiera batean etxean gelditu behar zuten, baina azken asteetan Esparza ikusi dute Nafarroak Nafarroa izateari uzteko nahi duten nafar ukatzaileei oihukatzen, errieta egiten, eta adoretu egin dira. Eta tropelka joan dira hauteslekuetara. Eta inertziaz, beraiekin batera eraman dituzte triste samar zebiltzan PSNko boto-emaileak.

Podemos (18), EH Bildu (11), UPN (8), PSN (5), GeBai (4), Ezkerra (2), PP (1), UpyD (1). Navarrometro inkesta fantastikoak iazko azaroan eman zituen emaitza zinez sinesgarriak errepikatu dituzte nafarrek txintxo-txintxo. Zaila zirudien, baina Laura Perezen lan taldearen koherentziak, argitasunak, lasaitasunak eta zehaztasunak nafar asko eta asko konbentzitu ditu. Eta aldaketaren zirimolak lagunduta, ezker abertzalea eta bertze batzuk biltzen dituen koalizioak abertzaletasunaren hegemoniari txukun eustea lortu du. Eta horren guztiaren usaina zutenez, UPNko boto-emaile fidelenak ere etxean gelditu dira, lotsatuta.

UPN (15), EH Bildu (9), Podemos (7), GeBai (7), PSN (5), PP (3), Ciudadanos (2), Ezkerra (2). Kostatu zaie, ederki kostatu ere. Baina, azkenean, botoa ematera joan diren nafar guztiek lotu dute akordioa boto banaketak parra egin dezan, eta beraz erregimenaren aldeko alderdiek 25 eserleku lor ditzaten eta erregimenarekin zerikusirik ez dutenek, bertze 25. Barreak ziurtatu nahi izan dituzte horrela. Eta bigarren itzuli bat. Edo nork daki, akaso hirugarren bat ere bai.

GeBai (13), UPN (12), Podemos (7), EH Bildu (6), PSN (6), PP (3), Ezkerra (2), Ciudadanos (1). Inkestek hobekien baloratu ohi duten politikaria, Uxue Barkosek, azkenean erdietsi du balorazio on hori boto uholde bilakatzea. Nafarroan eskela gehien saltzen dituzten egunkarien zerrendan bigarren sailkatua dagoen berripaperak eginiko lanak eman du fruiturik, eta Geroa Baik lasai asko eratu ahal izanen du aldaketarako gobernua, barnean PSN sartuta.

PP (17), PSN (15), Podemos (7), Ciudadanos (6), Ezkerra (2), UPN (1), EH Bildu (1), GeBai (1). Tele5 eta La Sexta telebistetako larunbat gauetako eztabaidek izan dute ondoriorik: Nafarroak Nafarroa izateari utzi dio.

OHARRA: Goiko zenbaki segida horiek guztiek ez dute batere oinarri zientifikorik (egunkarietan argitaratzen dituzten inkesta anitzen gisara, bide batez erranda).

4

'nafarroako hitza'-k bilduko dituen alderdiakNafarroa ofizialetik Nafarroa errealera zikloaren barruan, hauteskunde eztabaida antolatu dute Nafarroako Hitza-k, Euskalerria irratiak, BERRIAk eta Hamaika telebistak heldu den asteazkenerako. EH Bildu, Ge...

%10

langabezia tasa, esparzaren araberaJoan den asteleheneko eztabaidan, Javier Esparza UPNren hautagaiak datu ikusgarriz apaindu zuen bere diskurtsoa, baina harridura handiena eragin zuena langabeziarena izan zen. Esparzaren arabera, UPNk hauteskundeak i...

Bi eredu, aurrez aurre

Iragan astelehenean, hedabide eta analista politiko guztien arreta erakarri zuen Adolfo Araiz (EH Bildu) eta Javier Esparza (UPN) hautagaien arteko aurrez aurreko eztabaidak. Navarra Television katean eman zuten solasaldia, eta, bertan, politika ulert...

Esparza eta Araizen arteko aurrez aurreko eztabaida, 22:00etan

Esparza eta Araizen arteko aurrez aurreko eztabaida, 22:00etan

Jon Ordoñez / Berria Nafarroako presidentetzarako UPNren eta EH Bilduren hautagaien eztabaida izango da gaur, 22:00etan. Javier Esparzaren eta Adolfo Araizen arteko eztabaida izango da, eta Navarra Television-ek emango du. Aurrez aurrekoa Oihane Garzaron aurkezleak zuzenduko du; euskarazko albistea aurkezten du telebista kate horretan.Bi alderdiek elkarren artean hala adostuta, lau atal hauetan banatuko dute eztabaida:...

Javi eta Miren gogoan

Juan Manuel, Arantza, Ramon, Araceli eta Karmen Paniagua Gure anaia Javi Paniagua sistemak erail zuen 2013an, duela gutxi Miren Peñarekin gertatu zen bezala.  Horregatik Javiren senideok elkartasuna adierazi nahi diogu Mirenen senitartekoei. Mirenekin gertatutakoa oso gogorra izan da guretzat, gure anaia, aita edo aitona kaleratua izan zenean  sentitutakoa biziberritu dugulako. Javiren kaleratzearen inguruan gertatutakoak antza...

Alderdi politikoak eta sare sozialak, biharko ‘Hitza’-n

Alderdi politikoak eta sare sozialak, biharko ‘Hitza’-n

Hilabete bat falta da maiatzeko foru eta udal hauteskundeetarako, baina alderdiak kanpaina betean dira aspalditik. Partida, ordea, ez da plazetako mitinetan edo frontoietako ekitaldi politikoetan jokatzen ari, pantailetan baizik: telefono adimendunen, tableten eta bestelako gailuen pantailetan. Izan ere, sare sozialen hedatzeak sakoneko aldaketak bultzatu ditu alderdien barruan. Askok hausnarketa egin behar izan dute, beren mezua...

Aurrera pausoa, sarean

Aurrera pausoa, sarean

Urtzi Urkizu / BERRIA BERRIAk hasitako aldaketa prozesuaren bidean, «jarraipen naturaltzat» jo du Ion Orzaiz Nafarroako Hitza-ko zuzendariak webgunea berritzea. «Bere garaian apustua egin genuen papereko diseinua eta edukiak indartzeko: irudi erakargarriagoa, diseinu ikusgarriagoa… eta, aldi berean, sakoneko erreportaje eta elkarrizketak». Horren osagarria dator orain, euskarri digital berria: Nafarroa.hitza.eus. «Nafarroako Hitza-k bazuen webgune bat, baina ez zen...