Nafarroa

Beharrezkoak bezain gutxietsiak

Beharrezkoak bezain gutxietsiak

Nafarroako Berdintasun Institutuaren ikerketa batek erakutsi du etxeko langileen sektorea irregularra dela oraindik: 9.000 langileetatik 6.800 inguru daude Gizarte Segurantzan izena emanda. Lan eskubideak ez dituzte bermatuak, eta haiengan batzen dira sexuagatiko, jatorriagatiko eta klaseagatiko zapalkuntzak. Langile ororen eskubideak eskatzen dituzte, haiek ere langileak baitira.

Udazkena berotzeko txapela

Udazkena berotzeko txapela

Nafarroako Bertsolari Txapelketa azken txanpan sartu da: azaroaren 1ean eginen dute lehendabiziko finalaurrekoa, Altsasun, eta finala, berriz, azaroaren 28an izanen da, Iruñean. Hemezortzi bertsolari ariko dira hiru finalaurrekoetan, eta zortzi sailkatuko dira Anaitasuna kiroldegiko azken saiorako.

Indarkeria, jokoz kanpo

Indarkeria, jokoz kanpo

Osasuna B-ko jokalari Karolina Sarasuak jasotako irain eta mehatxuek agerian utzi dute kirolean matxismoa badela, oraindik ere. Gisa horretako erasoei aurre egiteko protokoloak behar direla nabarmendu dute zenbait eragilek, erasoa jasan duenak salatzeko ardura hartu behar ez izateko.

Hustutako guneei zor dien begiruneaz

Hustutako guneei zor dien begiruneaz

Asier Gogortza argazkilariak 'Autopsiak' erakusketa jarri du Berako Labiaga ikastolan, abenduaren 19ra bitarte. Hustutako etxe eta herrien inguruko hausnarketa bat egin eta proposatu du artistak, arkitektura tradizionala abiapuntu gisa hartuta.