Iruñeko Donibane auzoko hamaika eragilek bat egin dute egitasmoan. Zaharrei gailu elektronikoak erabiltzen irakastea da haien asmoa

“Askok bakardadean bizi dute hiesa, isilik, erreakzioen beldur”
Hiesaren Kontrako Nazioarteko Eguna da abenduaren lehena, eta aurten dira 40 urte GIB birusa identifikatu zela. Hari aurre egiteko bidean, baina, pauso irmoak falta dira oraindik, Burgi Rey ekintzailearen esanetan.

Iritzia: Oroimenaren lapikoa
Lohizune Amatria
Oroimenaren lapikoa, tantaz tanta, muxu pilaz zein mila minez betetzen da bihotzean. Dani Martirena eta Ana Ibañez, 2020.Karmen kalean bizi zen nire aitonetako bat. Hark esana dakit Mola familia ere Alde Zaharreko kale horietan bizi z...

Interes orokorraren izenean
Uraren kudeaketarena "gatazkaz" betetako historia bat da Nafarroan, auzi horri buruz Iruñean egindako mahai inguru batean zenbait adituk nabarmendu dutenez. Itoitz-Nafarroako ubidea binomioa jo dute "gutxi batzuen mesederako" sustatutako politika publikoen eredu nagusitzat.

Gordetako iragana agerian uzteko lana
Nafarroako Gobernuak Erriberriko Santa Brigita baseliza berritu du. Egindako lanen artean, adituek paretetako XIV. mendeko zenbait margolan zaharberritu dituzte. Ezin izan dituzte denak landu oraingoz, pintura galtzeko arriskua badelako.

“Berdin dira bideko bihurguneak; pasioz bizi dugu gure lana”
Editore Independenteen Nazioarteko Topaketak eginen dituzte Iruñean, azaroaren 23tik 26ra. Liburuen edizio lanari begirako soa zabaltzeko balioko dute, Aritz Otazuren esanetan. Egitarau mardula antolatu dute.

Iritzia: Zaila da
Olatz Azpirotz Larzabal
Artile, galtzetin luze eta bota artean gabiltza jada. Tenperatura jaisten dabil. Beste urte bat. Beste zenbait hilabete. Fularra lepoan. Pasatuko da. Asteotan arroparen loditasuna eta testura orokortu dira. Guztiok daukagu hotza...

Prekaritatea arrisku nagusi
Hobetzeko anitz bada Nafarroan lan osasunaren esparruan, administrazioak eta sindikatuek nabarmendu dutenez. Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Nafarroako Institutuak onartu du "aldaketa sakona" behar dela lan arriskuen prebentzioan. Istripuak %30 gehitu dira, 2012tik.