'Ipuingarria izango da' egitasmoa eginen du azaroaren 4tik 7ra, Iruñean. Haur eta gazte literatura bultzatu nahi dute. Egitarau berezia prestatu dute Iruñerriko eskolentzat

“Jendeak orain badaki amildegiaren ertzera iristen ari garela”
Hamar urte bete dira AHTaren kontrako zenbait ekintzailek Yolanda Barcinari tartakadak eman zizkiotenetik. Villanueva eta Garcia izan ziren auzipetuetako bi. Oztopoak oztopo, irmo segitzen dute AHTaren aurka.

Iritzia: Zigorgabetasuna zer den
Lohizune Amatria
Bizpahiru izan ziren, bai, Jainkoaren mundu horietan galdu zirenak, baina horri buruz ezin dizut erantzun. Nik, tamalez, ez nuen parte hartu, nahiz eta gustura eginen nukeen". Espainiako Poliziako komisario erretiratu Jose Manuel Villa...

Indarkeria, jokoz kanpo
Osasuna B-ko jokalari Karolina Sarasuak jasotako irain eta mehatxuek agerian utzi dute kirolean matxismoa badela, oraindik ere. Gisa horretako erasoei aurre egiteko protokoloak behar direla nabarmendu dute zenbait eragilek, erasoa jasan duenak salatzeko ardura hartu behar ez izateko.

Hustutako guneei zor dien begiruneaz
Asier Gogortza argazkilariak 'Autopsiak' erakusketa jarri du Berako Labiaga ikastolan, abenduaren 19ra bitarte. Hustutako etxe eta herrien inguruko hausnarketa bat egin eta proposatu du artistak, arkitektura tradizionala abiapuntu gisa hartuta.

“Gure iraganari zintzo begiratzeko ariketa bat falta da oraindik”
Gerra garaian Altsasun gertatuei eta senide batzuek egindako urratsei segika aritu da Alberto Barandiaran urteetan. Orain, argitara atera ditu luzez ezkutuan izanak. 'Gurea falangista zen' kronika liburua idatzi du.

Iritzia: ‘Bihar ekusen gutzu’
Olatz Azpirotz Larzabal
Aurkeztu dute Ainarak egitasmoa: 1870-1940 urteetan Maulera lanera joandako enarei buruzko informazioa zabaltzeko eta iparraren eta hegoaren lotura estutzeko proiektua. Ezaguna egiten zaigu guri, azaletik baldin bada ere, emakum...

Erlojua martxan da berriz
Txalapartak 'Y el tiempo se detuvo' liburua argitaratu du, Natalio Cayuela zenari buruz. Zenbait egilek "auzolanean" egindako lan bat da, eta helburu du Cayuelatarren memoria zabaltzea. Osasunako presidente izan zen; 1936an hil zuten, Santiago anaiarekin batera. Enriquek ihes egitea lortu zuen.