Osasuna B-ko jokalari Karolina Sarasuak jasotako irain eta mehatxuek agerian utzi dute kirolean matxismoa badela, oraindik ere. Gisa horretako erasoei aurre egiteko protokoloak behar direla nabarmendu dute zenbait eragilek, erasoa jasan duenak salatzeko ardura hartu behar ez izateko.

Hustutako guneei zor dien begiruneaz
Asier Gogortza argazkilariak 'Autopsiak' erakusketa jarri du Berako Labiaga ikastolan, abenduaren 19ra bitarte. Hustutako etxe eta herrien inguruko hausnarketa bat egin eta proposatu du artistak, arkitektura tradizionala abiapuntu gisa hartuta.

“Gure iraganari zintzo begiratzeko ariketa bat falta da oraindik”
Gerra garaian Altsasun gertatuei eta senide batzuek egindako urratsei segika aritu da Alberto Barandiaran urteetan. Orain, argitara atera ditu luzez ezkutuan izanak. 'Gurea falangista zen' kronika liburua idatzi du.

Iritzia: ‘Bihar ekusen gutzu’
Olatz Azpirotz Larzabal
Aurkeztu dute Ainarak egitasmoa: 1870-1940 urteetan Maulera lanera joandako enarei buruzko informazioa zabaltzeko eta iparraren eta hegoaren lotura estutzeko proiektua. Ezaguna egiten zaigu guri, azaletik baldin bada ere, emakum...

Erlojua martxan da berriz
Txalapartak 'Y el tiempo se detuvo' liburua argitaratu du, Natalio Cayuela zenari buruz. Zenbait egilek "auzolanean" egindako lan bat da, eta helburu du Cayuelatarren memoria zabaltzea. Osasunako presidente izan zen; 1936an hil zuten, Santiago anaiarekin batera. Enriquek ihes egitea lortu zuen.

Matalaz, “umil eta pragmatiko”
Iruñeko Alde Zaharreko gazte mugimenduak autogestioa oinarri duen proiektu berri bat abiatu du, Jarauta karrikako 75.ean. Maravillas gaztetxearen husteak utzitako "ajea" gainditu, eta hutsetik hasi dute bidea.

“Bidea oso luze joan da, baina ilusioa berpiztea lortu dugu”
Urtebeteko atzerapenarekin, baina azkenik bukatu zaio atzera kontua Nafarroa Oinez jaiari. Bihar eta etzi eginen dute, Lizarra ikastolaren eskutik. Antolatzaileak arduratsu dira, baina gogoz batez ere.

Iritzia: Alde
Lur Albizu Etxetxipia
Euskaltzaleen Topaguneak jardunaldi batzuk antolatu zituen atzo: Nafarroan Euskararen aldeko jarrerak indartzeko aukerak. Egun batzuk atzera ari naiz hau idazten, beraz, ez dakit nola egon diren, zenbat jende egon den, zein girota...