Guardia Zibilak 'mozal legea' ezarri die 'Ahotsa.info' eta Ekinklik hedabideetako bi kideri, Lekarozko Aroztegia proiektuaren aurkako ekintza baten berri emateagatik: 600 euroko isun bana jarri diete. Kazetariok salatu dute ez dela lehendabiziko aldia, eta beren proiektuak "isilarazi" nahi dituztela.

Piperraren “poza” mahai gainera
Abian da Lodosako pikillo piperra biltzeko kanpaina; iaz baino lursail gehiago landatu dituzte aurten, eta nekazariek garbi dute uzta "hagitz ona" izanen dela: uste dute milioi bat eta erdi kilo prestatuko dituztela.

Hiriburutik kanpo ateratzeko
Nafarroako Filmotekak proiektu bat abiatu berri du, zinema herrietara eramateko. Leitzak, Lizarrak, Altsasuk, Tafallak eta Corellak bat egin dute. Egile nafarren ziklo bat antolatu dute

“Antolatu beharra desagertu ez den seinale da Auzotegi”
Iruñeko Txantrea auzoko Auzotegi kultur etxe autogestionatuak 40 urte baino gehiagoko bidea du egina. Hausnarketa prozesu bat hasi zuten duela bizpahiru urte, eta gunea indarberritua da orain.

Iritzia: Aukera bakarra denean
Lohizune Amatria
Aitortuko dizuet. Aspertuta nago zutabe honetara landa eremuko aldarrikapenak ekartzeaz. Errepikakorra egiten zait nire ahotsa, eta nekatzea ez da asmoa, noski. Baina Orkoiengo eskolako guraso elkarteko Dabid Nerik Euskalerria Irratian...

Mintegi bat, haziak loratzeko
Gureak Egin sortu dute Iruñean: gazteentzako kultur transmisiorako eta sormenerako laborategi bat da, euskaraz. Datorren urriaren 15ean jarriko dute martxan. Aritz Ibañez dantzariak, Ion Celestino musikariak eta Oier Zuñiga aktoreak osatzen dute lantalde nagusia. Izena emateko epea zabalik da.

Bidea ahalik eta azkarrena hasteko
Alzheimerra duten anitzek ez dakite eritasuna dutenik, eta diagnostiko goiztiar baten faltak zaildu bertzerik ez du egiten hari aurre egiteko prozesua. Afan elkarteko kideek garbi erran dute Nafarroako Parlamentuan: "Baliabideak behar ditugu".

“Gorrak ia ikusezinak dira, gizartea guztiz ahozkoa baita”
Landagain guraso elkarteak komunikazio bimodalaren gaineko ikastaro bat antolatu du berriki, Etxalarren. Larunbatero bilduko dira, abendura arte. Ane Pacheco logopeda da gidari ikastaroan.

Iritzia: Tripetan eramatekoak
Olatz Azpirotz Larzabal
Gure arteko harremanak kontu fisiko bihurtzeko, eta distortsioari eskumenik ez emateko, hamaika hitz ditugu; ordea, hitz horien guztien artean kasualitatea da gehien atsegin duguna. Kontrolatu ezin izan dugun gertaera izan dela ...