Ana Ibañezek eta Dani Martirenak elkarrekin ondutako laugarren liburua plazaratu dute: 'Amonarenean kea'. Errezeta bati lotutako irudiak dira oroitzapenen inguruko testuaren oinarri.

“Artea erabili behar dugu kontzientziak astintzeko”
Madrildik Errioxara, eta handik Iruñera. Antzinako pinturen zaharberritzailea da Lucia Cervantes, bai eta hori baino anitzez gehiago ere: tatuatzailea, eskulangilea... Hitz batean, artista.

Iritzia: Ongi esan beharko
Lohizune Amatria
Aurreko astean ezusteko erantzun bat jaso nuen elkarrizketatu bati "zer moduz?" galdetzean. Nire hitzak entzun, eta aurpegia eskuekin igurtzi zuen berehala, nik entzun nahi nuenaren, publikoak espero zuenaren edo egiaren artean erabaki...

Memoria eta kontzientzia sortu
'Bizipenak eta testigantzak. Konfinamenduaren eragina eta ondorioak Nafarroako emakumeengan' izenburuko lana egin du Sara Ibarrolak. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eskatutako "ikerketa kualitatiboa" da, eta itxialdian "lehen lerroan" izan diren andreen hitzak jaso ditu.

Denda berri bat ireki dute Tuteran, arduraz kontsumitzera deitzeko
Trapuketariek Raimundo Lanas karrikako egoitza itxi dute, eta beste bat zabaldu Miguel Izako 12.ean. Bi pertsona ari dira dendan lanean. Berriozarren, Burlatan, Lizarran eta Iruñean ere badaude

Jangelarekin batera, proiektu bat kolokan
Leitzako Amazabal institutuko gurasoek salatu dute Hezkuntza Departamentuak jangelako zerbitzua bertan behera utzi nahi duela. Zentro horrek Leitzako eta Araitz, Arano, Areso, Betelu, Goizueta, Larraun eta Lekunberriko ikasleak hartzen ditu.

“Antzezlanen aurretik, ia beldurtu egiten naiz; oso emozionantea da”
Han-hemenka ari da azken urteotan Hernandez-Sanchiz, antzokiz antzoki. Narratzaile gisa arituko da bihar, Baluarteko oholtza gainean. 'Peru eta otsoa' emanaldian hartuko du parte, Nafarroako Orkestrarekin.

Iritzia: Ez dago arbolarik adar ihar bakorik
Olatz Azpirotz Larzabal
Ez dago arbolarik adar ihar bakorik. Euskal esaera zahar bat da: esan nahi du denok daukagula bekaturen bat, eta, bekatu guztiek euren atzean arrazoi edo istorio bat daukatenez, egokia da inguratzen gaituena ikusteko.Agintariek ...

Pandemia baten ibaira isuritakoak
Alfredo Murillo eta Patxi Aldunate Cabeza de Artista dira. Izen horrekin sinatzen dituzte elkarrekin sortutako artelanak: '20 20' fanzinea da azkena. Hogei idazlek eta hogei artista plastikok 2020ari buruz egindako gogoetak jaso dituzte, 20x20ko argitalpen batean.

Gidari berekoiak kameren jomugan
Juan Larretak esklerosi anizkoitza du; ondorioz, desgaitasunen bat dutenentzako txartela dagokio, haientzat gordetako tokietan aparkatzeko. Sareak baliatzen ditu agerian uzteko leku horiek baimenik gabe erabiltzen dituztenen "kontzientziarik eza".