Sephorako langileek 2020ko otsailean hasitako protestari eutsi diote, eta greban daude oraindik ere, lan baldintza duinak exijitzeko. Orain arte, multinazionalak ez du urratsik egin langileekin hitz egiteko.

“Zenbait herritan euskara ez da hain agerian, baina han da”
Hamaika TBko 'Nafar Away' programak Tutera, Lizarrerria eta Tafallaldea izan ditu hizpide, oraingoz. Saioaren lantaldeko kide da Martikorena; dioenez, "pozik" da izandako harrerarekin.

Batera, herri garbi baten alde
Arbizuko bizilagunen eta agintarien nekeak goia jo du, eta urrats bat egin dute aurrera, Agotzaina enpresak herriko ibaira egindako isurketak salatzeko: udalak Nafarroako Gobernura jo du, eta ikerketa jarri dute abian; herritarrek, berriz, Leziza Bizirik plataforma sortu dute, "presioa" egiteko.

Justiziak bat egin du Iguzkitzarekin, eta lizentzia ukatu du lohien plantarako
Arenak 2011n jaso zuen baimena. Iguzkitzako Udalak kendu egin zion, urratsik ez egiteagatik. Erabaki hori berretsi du orain epaile batek

“Maite dut hari batetik tiratu eta gauzak handitzen ikustea”
Lizarraga artista erbesteratuari buruzko erakusketa ondu du Oriak, eta Nafarroako Museoan da ikusgai. Komisario izan da, baina ez ditu alboratu beste proiektuak: FANeko zuzendaria ere bada.

Iritzia: Arma, tiro, pum!
Amets Aranguren Arrieta
Ertzaina ertz zaina zela uste zuela esan zidan lagun batek duela urte batzuk, ertzak zaintzen dituena. Izan zitekeen, baina ez, herri zaina omen. Hemendik gutxira urtebete eginen duen pandemiak dena gelditu eta mantsotu duen hon...

Mende eta erdiko eremu librea
Nafarroako Liburutegiak zabalik du 150. urteurrena ospatzeko erakusketa, 'Liburu eremua-Eremu librea' izenburupean. 1870ean sortu zuten, baina 1810ean du jatorria. Azken hamarkadetan, 2011ko toki aldaketa izan da urrats nagusia. Anabel Olaso zuzendariak proiektua garatzen jarraitu nahi du.