Castiella Imaz bitan ageri da Nafar Ateneoaren organigraman: eledun da Euskara eta Zientzia sailetan. Bere aurrekoek egindako bidearekin segitzea eta horretan sakontzea du helburu.

Iritzia: Ereserkia behar dugu?
Amets Aranguren Arrieta
Badira hilabete batzuk gaiak galdu duela protagonismoa (sareetan, behintzat), baina hor dago kontua, batzuen buru eta esku artean. Euskal Herriak, beste herri/nazio/estatuen antzera, ereserkia behar duela uste dute batzuek, eta ...

Beti bultzaka, atea zabal dadin
Mendigorria izanen da eskolan D eredua ezarriko duen hamalaugarren herria, eremu euskaldunetik kanpo. Herriko gurasoen ahaleginari esker lortu dute, euskaraz ikasteko aukera ez baita Nafarroa osoan bermatua, oraindik ere, ustez legeak horretarako bidea ematen duen arren.

“Artea erabili behar dugu kontzientziak astintzeko”
Madrildik Errioxara, eta handik Iruñera. Antzinako pinturen zaharberritzailea da Lucia Cervantes, bai eta hori baino anitzez gehiago ere: tatuatzailea, eskulangilea... Hitz batean, artista.

Iritzia: Ongi esan beharko
Lohizune Amatria
Aurreko astean ezusteko erantzun bat jaso nuen elkarrizketatu bati "zer moduz?" galdetzean. Nire hitzak entzun, eta aurpegia eskuekin igurtzi zuen berehala, nik entzun nahi nuenaren, publikoak espero zuenaren edo egiaren artean erabaki...

Memoria eta kontzientzia sortu
'Bizipenak eta testigantzak. Konfinamenduaren eragina eta ondorioak Nafarroako emakumeengan' izenburuko lana egin du Sara Ibarrolak. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eskatutako "ikerketa kualitatiboa" da, eta itxialdian "lehen lerroan" izan diren andreen hitzak jaso ditu.

Denda berri bat ireki dute Tuteran, arduraz kontsumitzera deitzeko
Trapuketariek Raimundo Lanas karrikako egoitza itxi dute, eta beste bat zabaldu Miguel Izako 12.ean. Bi pertsona ari dira dendan lanean. Berriozarren, Burlatan, Lizarran eta Iruñean ere badaude

Jangelarekin batera, proiektu bat kolokan
Leitzako Amazabal institutuko gurasoek salatu dute Hezkuntza Departamentuak jangelako zerbitzua bertan behera utzi nahi duela. Zentro horrek Leitzako eta Araitz, Arano, Areso, Betelu, Goizueta, Larraun eta Lekunberriko ikasleak hartzen ditu.


