Iruñeko Udalak abenduan onartutako aurrekontuen arabera, ia erdira murriztu da Harrotu LGTBI zentroak jasoko duena. Zerbitzuaren iraupena kinka larrian dela salatu dute arduradunek.

Iritzia: Ipar eta hego
Lohizune Amatria
Hitza hiz, herriaren, mendiaren eta gerokoen onerako": hitz horiekin sinatzen dute urtero Aezkoak eta Garazik bi herrien arteko artzainen senidetasuna. Iratiko goialdeko bazkalekuak denek, aetzek eta garaztarrek, aprobetxatzeko sortu z...

Irakaskuntzaren enborra errotik moztu zutenekoa
Nafarroako Gobernuak bertze urrats bat egin du errepresio frankista sufritu zuten maisu-maistren memoria jorratzeko: 'Militancia y represion. La Federación Española de Trabajadores de la Enseñanza (FETE) en Navarra, 1931-1936' argitaratu du. Irakasleen aurkako garbiketa prozesua aztertu du liburuak.

Reyes Berruezo: “Errepresioak kolektibo osoa isilaraztea lortu zuen, izua zabalduz”
Altxamenduak zigortutako irakasleen inguruko ikerketa egiten ari den lantaldeko kide da Berruezo, bai eta argitaratu berri duten liburuaren egile ere, Juan Jose Casanova eta Francisco Javier Emarekin batera.

Bertzaldeko begiradak
Iruñeko Vaguada zahar etxean hilaren 7an jaso zuten COVID-19aren aurkako txertoaren lehen dosia, eta bigarrena 28an hartu bitartean, bisitarik ezin dute jaso. Eremu seguruak sortu dituzte hirian.

“Diskriminazioa nabaritzen da begiradetan, iruzkinetan”
Ijitoen kontrako diskriminazioaren biktima izan da Amador: Lizarrako denda batek ukatu egin dio praktikak egiteko aukera, abizenak zein dituen ikusitakoan. Eraso arrazistatzat jo du hark.

Iritzia: Zaratak askatuko gaitu
Olatz Azpirotz Larzabal
Ibaiak ur-korronte naturalak dira. Halere, euren kabuz bidea jarraitu ezin dutenean, kanpotik zenbait kontaktu izan ditzakete ur-emaria jaisten denean emankortasunera berriz heltzeko. Hainbatetan, Argaren emaria txikitu egin da,...

Bidean, baina hagitz mantso
Nafarroako 0-3 plataforma 2001. urtean sortu zuten, ziklo hori "duintzeko" asmoz; herrialdeko hezitzaileek protestekin hasi zuten 2020a, baina osasun krisiak mobilizazioak hutsean utzi zituen. Lanean segitu dute, halere, eta gobernuko taldeekin lantalde bat osatzeko zain dira. Bilera dute 15ean.


