Irail hasieran, Nafarroako Lanbide Heziketan greba orokorrera deitu duten lau sindikatuek mahai sektorial bat eskatu zuten 2024-2025 ikasturtean sortutako arazoari heltzeko beren-beregi: programa dualaren ezarpen orokorra eta eredu berriko ikasleek aurreko FCTko eredukoekin bat egitea. Egoera zela eta praktikak hasi ezin izan zituzten ikasleak ere bazeuden arren, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak hilabete eta erdi behar izan zuen mahaira deitzeko! Bertan, gure gaia...

Iruñeko Erorien Monumentua eraisteko prozesu parte hartzaile bat exijituko dute larunbatean
Hamabost eragile politiko eta sindikal Iruñeko Erorien Monumentua eraistearen alde mobilizatuko dira larunbatean, eta manifestazioarekin bat egiteko deia egin diete nafarrei: «Nafarroako gizarte guztiari dagokio auzia norabide egokian bultzatzea eta faxismoaren korronte zaharberritzaileei aurre egitea». Hartara, eraikinaren etorkizunaren inguruko prozesu parte hartzaile bat abiatzera bultzatu nahi dute Iruñeko Udala. Manifestazioa 18:00etan abiatuko dute, eta helburu argia du: «Exijitzea ikur frankista...

Euskarak badu bere tokia futbolean
Duela hamar urte Gaizka Garitano garai hartan Eibarko entrenatzailea Almeriaren aurkako partida baten ostean prentsaurrekotik altxatu zen, euskaraz hitz egiten ari zenean bertako kazetari bat kexatzen hasi zelako. Keinu hark lortu zuen oihartzuna eta hizkuntzarekiko errespetua erdigunean jartzea. Hamarkada bat pasatu da ordutik, eta gizonezkoen Espainiako lehen mailan aritzen diren lau euskal taldeek nabarmendu dute euskararen kontrako jarrera guztiz ezohikoa dela. Nafar Ateneoak...

Adingabeak dituzten hiru familia kale gorrian gelditu dira, Buztintxurin piztutako sutearen ondorioz
«Etxera itzuli nahi dut, ez dut besterik eskatzen». Iragan asteartetik, begirik bildu ezinik dago Barbara. Iruñeko Buztintxuri pasealekuko 16. zenbakian bizi da, bikotekidearekin eta hiru seme-alabarekin batera, alokairuko pisu batean. Urriaren 28an, baina, sute bat piztu zen eraikin horretako 4-D etxebizitzan: ez Barbararen etxean, albokoan baizik. Egun horretan, zazpi lagun artatu zituzten larrialdi zerbitzuek, kea arnasteagatik, eta horietako bat ospitalean...

Gozategi, Kaparrak, Merina Gris eta beste hamabi talde bilduko ditu Aske jaialdiaren estreinako aldiak
Aske jaialdiaren antolatzaileek kolpez eman dute argitara festibalaren estreinaldirako soinu banda osoa: hamabost taldek joko dute abenduaren 27an Atarrabian (Nafarroa). Merina Gris, Neomak, Hazas, Gozategi, Kaparrak, Janus Lester, Nafarroa 1512, Streetwise, Juantxo Skalari, The Clayton, Chuleria, joder!, Dodosound, Marte Lasarte, Bisaiak eta Sustrai Berriak taldeen kontzertuak izanen dira, zehazki. Askeko kideek azpimarratu dutenez, «askotariko generoak eta talde euskaldun gazte zein...

Sindikatuen arabera, «erantzun oso handia» izan du Nafarroako Lanbide Heziketako lehen greba egunak
Nafarroako Lanbide Heziketako irakasleak greban daude. Hain zuen, Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek hiru lanuztetara deitu dituzte langileak: gaurko, biharko eta etziko. Lehen egunaren balorazioa ere egin dute. Sindikatuen irudiko, «erantzun oso handia» izan du Lanbide Heziketako ikastetxe gehienetan, goizeko zein arratsaldeko txandetan. Halaber, nabarmendu dute ehunka irakaslek «haserrea» erakutsi dutela piketeetan eta elkarretaratzeetan. Badituzte horretarako arrazoiak, sindikatuek ohar...

Espetxeratu egin dute Sarrigurenen 14 urteko neska bat bortxatu zuen gizona
Gizon bat atxilotu zuten larunbatean Sarrigurenen (Nafarroa), 14 urteko neska bat bortxatzea egotzita. Atxilotua espetxeratzeko agindu du gaur Agoizko 2. Auzialdiko Epaitegiak. Behin-behineko eta bermerik gabeko espetxeratzea ezarri dio gizonari, 16 urte baino gutxiagoko pertsona bati sexu eraso bat egiteagatik. Biktimarekiko urruntze agindua ere ezarri dio. Epaileak azaldu du akusatuak Euskal Herritik «ihes egiteko arriskua» dagoela, atxilotu zutenean maleta bat eskuan...

Abenduaren 18an eztabaidatu eta bozkatuko dituzte 2026ko aurrekontuak Nafarroan
Tramite luzea baino ez da geratzen. Behin Nafarroako Gobernuak EH Bildurekin 2026ko aurrekontuei bide emateko akordioa lortu ondotik, Nafarroako Parlamentuak kontuen onarpenerako bidea zehaztu du. Bi mugarri garrantzitsu izango ditu. Azaroaren 20an atzera botako dira oposizioaren osoko zuzenketak —PPk jada aurreratu du aurkeztuko duela— eta abenduaren 18an aterako da aurrera urteko legerik garrantzitsuena. Haatik, bide luze horretan, beste hainbat geltoki bete...

Salatu dute higiezin enpresa batek jazarri egin diela Iruñeko zenbait bizilaguni, etxetik alde egiteari uko egin ziotelako
Obra hondakinak pasabideetan pilatuta, igogailua itxita, ur beroa etenda, eta Interneterako sarbiderik gabe. Iruñeko Mercaderes kaleko 18. zenbakiko bizilagunek eragozpen ugari pairatu dituzte azken hilabeteetan. Etxebizitza bloke osoa Vidaurre Group enpresarena da, eta 11 pisu turistiko egin nahi ditu bertan. Helburu hori lortzeko bidean, baina, oztopo zaizkio eraikinean maizter bizi direnak. Bizilagunek etxetik alde egiteari uko egin ziotenean, «jazarpeneko praktikak»...

Jaso ikastola zaharraren eraikinean bizi diren etxegabeen «egoera dramatikoa» salatu dute
Udazkeneko lehenengo hotzaldiekin batera egin du salaketa Dar Etxea elkarteak: Iruñeko Arostegi etorbideko eraikin huts batean —garai batean Jaso ikastolarena zen eraikinean— dozenaka gazte migratzaile bizi dira, egoera ezin prekarioagoan: argindarrik, urik eta berotze sistemarik gabe. Egoera «dramatikoa» da, elkarteko kideen ustez: «Hondakinen artean irauten dute». Iruñeko Udalak esana du «lanean» ari dela arazoa konpontzeko, baina Dar Etxeko arduradunek kezka adierazi...