Madrilek ikusgai jarri du Iruñea eta Altsasu arteko AHTaren zatiaren txostena

Madrilek ikusgai jarri du Iruñea eta Altsasu arteko AHTaren zatiaren txostena

Nafarroako AHTaren eta euskal Y-aren arteko konexioa oraindik argitu gabe, Espainiako Gobernuak jendaurrean jarri du Iruñe eta Altsasu (Nafarroa) arteko zatiaren txostena. 40 kilometro inguru luze izango da trenbidea, eta tarteko hogei kilometroetarako bi aukera barnebildu dituzte. Hala ere, bi aukerak bateragarriak izango dira oraindik erabaki gabe dagoen konexioaren alternatibekin: Gasteiztik, Aralartik ala Aralar ingurutik. Espainiako Garraio Ministerioak adierazi du jada...

Belateko tunelaren gainkostuen auzian ardura duela ukatu du Lurralde Kohesioko idazkariak

Belateko tunelaren gainkostuen auzian ardura duela ukatu du Lurralde Kohesioko idazkariak

Eduardo Jimenez Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko idazkari teknikoak bere lana defenditu du. Belateko tunelen herri lanek zortzi milioi euroko gainkostuak izan dituzte eta igoera hasierako aurrekontuarekin alderatuta %10etik gorakoa zenez, administrazioaren baitan espedientea ireki zen. Jimenezek txosten batean aldaketa hura juridikoki babestu zuen, eta gaur goizean Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean defenditu du hori egin zuela ustekabeetan oinarrituta zegoelako. Ardurarik duela ukatu...

Pistatxoari buruzko pistatxoak

Pistatxoari buruzko pistatxoak

Tximeleta efektuak Tiktokeko bideoek eragiten dituzte orain. Galdera ez da posible ote den tximeleta batek Brasilen hegoak astindu eta Texasen tornado bat eragitea. Galdera da txokolate kurruskari bati buruzko bideoak eragin ote dezakeen pistatxoaren munduko merkatua hankaz gora jartzea. Erantzuna baiezkoa da. Sarah Hamoudak emandakoa da lehen pistatxoa. Jatorri ingeles-egiptoarra duen emakumezko bat da, eta Dubain bizi da. 2021ean, haurdun...

AP-68 autobidearen Nafarroako tartea foru gobernuak hartuko du bere gain

AP-68 autobidearen Nafarroako tartea foru gobernuak hartuko du bere gain

Aurki, Nafarroan dauden errepide guztien titulartasuna izango du Nafarroako Gobernuak. Orain arte, Bilbo eta Zaragoza arteko AP-68 autobidea izan da salbuespena. Nafarroa hegoaldean daude errepide horren bi tarte, orotara 39,5 kilometrokoak —bata, Lodosatik gertu eta bestea, berriz, Erriberan, Castejon ingurutik Corteserako tartean—. Berriki, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak hitzartu dute zati hori Nafarroaren esku uztea, eta gaur arratsaldean bide eman diote...

Zerbitzu publikoetan euskaraz jarduteko eskubidea aldarrikatu dute LAB, ELA eta Steilas sindikatuek

Zerbitzu publikoetan euskaraz jarduteko eskubidea aldarrikatu dute LAB, ELA eta Steilas sindikatuek

LAB, ELA eta Steilas sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean, Nafarroako Parlamentuaren parean, bi eskubide aldarrikatzeko: batetik, administrazioko langileek euskaraz lan egiteko duten eskubidea; eta bestetik, herritarrek zerbitzu publiko oro euskaraz jasotzeko dutena. Funtsean, «gaztelaniak dituen eskubide berberak» galdegin dituzte euskararentzat. Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatu. Euskararik gabe, kalitatezko zerbitzu publikorik ez zioen pankarta baten atzean elkartu dira...

BSHren itxieraren atarian, agur gutun bat idatzi die langileen batzordeko buruak lankideei

BSHren itxieraren atarian, agur gutun bat idatzi die langileen batzordeko buruak lankideei

Gaur urtebete bizitza aldatu zitzaien BSHren Ezkirozko lantokian lanean zeuden 660 langileei. Alemaniatik iritsitako multinazionalaren ordezkari batek fabrika ixteko asmoa iragarri zien. Egun gutxi falta dira mehatxu hori errealitate egiteko, eta azken hilabeteotan bizitako guztiaren aurrean, Juanjo Hermoso de Mendozak atzo arratsean agurtzeko gutun bat bidali zien lankideei eta komunikabideei.  «29 urte eta sei hilabete iragan dira Ezkirozko BSHn lanean hasi...

«Ez diot alde bati edo bertzeari uko egin behar hemengo sentitzeko»

«Ez diot alde bati edo bertzeari uko egin behar hemengo sentitzeko»

Marokoar eta nafar. Chaimae Hainanek (Guelmim, Maroko, 1998) garbi du han eta hemen garatu duela bere nortasuna, eta ez duela zertan alde batean eta bertzean bizitakoari eta ikasitakoari uko egin. Nafarroako Gobernuaren Nafarroa Koloretan saria jaso berri du. Pozik hartu du, uste baitu Itaka Escolapios fundazioan egiten duten lana aitortu dutela sariaren bidez. Nola hartu duzu saria? Orain ohartzen ari...

Patinak jantzita, eta orekari eusten

Patinak jantzita, eta orekari eusten

Patinak janztearekin batera, kirola beste era batera bizitzeko esparru bat sortu zuten Iruñean Nafarriors roller derby taldeko kideek. Euskal Herrian geroz eta ezagunagoa den arren, kirol gutxitu bat eta ertzetako errealitateentzako leku bat da roller derbya. Azaroaren 29an, hamargarren urteurrena ospatu dute Nafarriors taldekoek. «Roller derbya gorabehera handiko kirol bat da. Beraz, hamar urtez martxan egotea oso lorpen garrantzitsua da guretzat», esan...

«Negozio turistikoaren» kontra egin dute Iruñeko manifestazioan

«Negozio turistikoaren» kontra egin dute Iruñeko manifestazioan

«Negozio turistikoari ez!», oihukatu dute gaur Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitutako manifestazioan. Negozio turistikoari ez! Mercaderes 18ekoekin elkartasuna lelopean abiatu dira Iruñeko Errekoleten plazatik alde zaharreko kaleen barna, Mercaderes kaleko 18. portalera iritsi arte. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistaz gain, Iruñeko hainbat eragile sozial ere batu dira deialdira: Nahiko AZ, Harituren Etxebizitza Sindikatua, Berriozarko PAH, Martes al Sol, Dar Etxea, PIM-MIG...

Ekologistak Martxan-ek adierazi du «habitat osoa kolapsatzeko arriskuan» dagoela Alhama ibaian

Ekologistak Martxan-ek adierazi du «habitat osoa kolapsatzeko arriskuan» dagoela Alhama ibaian

Ebro ibaiaren eskuinaldean dagoen ibaiadarretako bat da Alhama. Izena arabieratik dator, al-hamma hitzetik. Horrek ur termalei edo horiek dituzten tokiei egiten die erreferentzia. Nafarroan, hain zuzen ere, Fiteroko bainuetxearen ingurutik igaro da ibaia. Herri horrez gain, Cintruenigo eta Corella ere zeharkatzen ditu Nafarroan. Dena den, gaur egun egoera ekologiko «penagarria» du erdiko eta beheko ibilguetan. Hala salatu du Ekologistak Martxan taldeak....