Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko saxofoi irakaslea da Sergio Eslaba musikaria. Saxofoi talde bat sortu berri du, Aurora Vives lankidearekin, bere ikasleei gelatik at jotzeko aukera emateko asmoz.

Iritzia: Beldurra
Lohizune Amatria
Errazagoa da hirugarrenekin hitz egitea, maiz. Bereziki, barru-barruan haustura eragin duen gairen bat denean kanporatu beharrekoa. Bi Arnas dokumentala ikusi dut berriki, eta ezin identifikatuago sentitu naiz Iratxe Sorzabalen eta har...

Egiturazko konponbideen zain
Lehen arretaren egoerari buruzko kezka ez da oraingo kontua; arazoak okerrera egin du zenbait tokitan, ordea, eta gora egin du osasungintzako profesionalen eta herritarren haserreak. Bortzirietan, adibidez, pediatrarik ez dute, eta dagozkien zazpi mediku eta erdietatik lau bertzerik ez daude lanean.

Ruth Gonzalez: “Uste dut sistemak huts egin duela bere gabeziak kudeatzeko moduan”
Lesakako Lehen Arretarako Osasun Eremuko zuzendari izan da Ruth Gonzalez zazpi urtez. Dimisioa eman berri du, Osasun Departamentuko agintariengan konfiantza galdu duelako. Bortzirietako egoera salatu du.

Zabalik da, hilabete osoan, Topagunearen Mintzakide egitasmoan izena emateko epea
Xedea da euskara ikasten ari direnei mintzapraktika egiteko aukera eskaintzea. Parte hartzaileek bi rol bete ditzakete: bidelagun edo bidelari. 'Irunerrikomintzakide.org' helbidean daude argibideak

“Oinazea desagertzea da orain nire lehentasuna”
Norvegiako Vipers taldean ari da Nerea Pena eskubaloi jokalaria, iaztik. Kirol Merituaren Urrezko Domina jasotzera etorri zen Iruñera, azaroan, eta hemen egon da, astelehenera arte. Aitortu du une gogorra dela oraingoa.

Iritzia: Non dantzatu behar dugu?
Olatz Azpirotz Larzabal
Selim-pia Elcazaok bere zopa edaten duen bitartean, Olentzerok bere eta Larancha-laren alkandoraren artean antzekotasunak nabaritu ditu. Aldi berean, sukaldeko sutondoan, Esther Arata Joshemiguelerico kontsolatzen dabil, berak e...

Joserra Amoros Oskoz: “Bilatzen dut animalia bere inguruan edo jarrera jakin batekin erakustea”
Pirinioetan lehendabizi, eta Kantauriar mendikatean gero: hartzen eta otsoen bila ibiltzen da Joserra Amoros mendian. Maisu eta alkate izan da behatzaile arantzarra.

Trantsizio garaiko kameleoiak
Mikel Buenok PSNren eta Nafarroako UGT sindikatuaren bilakaera ikertu du 'Nos llamarán chaqueteros' liburuan, batez ere 1974tik 1982ra bien barruan egondako aldaketa ideologikoa