Nafarroaren Eguna ospatuko dute bihar Baigorrin, pandemiagatik bi urtez bertan behera gelditu eta gero. Jendea "elkartzeko gogoz" dela erran du Maider Luro Basaizea elkarteko lehendakariak.

Iritzia: Altxorrak
Lohizune Amatria
Kezkaz jaso nituen Marine Le Pen Frantziako presidentetzarako eskuin muturreko hautagaiak bigarren itzulirako kanpainan eskualdeko hizkuntzen irakaskuntzari buruz Ouest France egunkariari esandakoak. Hizkuntzak frantziarren ondasunaren...

“Nik ez dut batere sufritu; plazer handia izan da Argan aritzea”
Hogei urtez izan da Nekane Zibiriain Iruñeko Arga tabernako barran. Erretiroa hartu zuen abenduan, uholdeak gertatu eta gero. Ostatua nork hartuko duen zain da, euskaldunentzat bilgune izaten segitzeko.

Artea dute pasio eta bizibide
Jokin Armanek eta Trini Mikelarenak Armi galeria dute, Beran. Beren pintura eta eskulturak dituzte ikusgai orain, baina bertze artisten lanak ere erakustea dute xede.

“Agertoki bat ere bada laborategi bat; piezak, esperimentu txikiak”
Dantza ikuskizun berri bat taularatu du joan den astean Led Silhouette konpainiak: 'Los perros'. Bi dantzari oholtza gainean; Martxel Rodriguez horietako bat. Maitasuna, fideltasuna eta denbora giltzarri dira obran.

Iritzia: Errusiar mendiak euskal larreetan
Olatz Azpirotz Larzabal
Ez ditut, Ural mendiez gain, Errusian dauden mendiak ezagutzen. Hortaz, nire hitzek ez dituzte lurralde horretako mendi altu eta elurtuak egituratu eta marraztuko. Beste errusiar mendiak ekarri nahi ditut gurera; haurtzarotik ed...

Egoerak okerrera egin du
NUPeko irakasle Cristina Garcia Vivarrek segida eman dio pandemiak erizainen osasun mentalean izan duen eragina aztertzeko iaz hasitako ikerketari: seigarren olatuak oinarrizko arretan ari direnei egin die kalte.

Silvia Garcia Hernandez: “Triste eta errudun sentitu naiz, insomnioak eta antsietateak jota”
Mutiloako zahar etxeko erizaina da Silvia Garcia Hernandez; hemezortzi urte daramatza han lanean, eta harreman estua du egoiliarrekin. Pandemiak eragindako beldurrak, ardurak eta kezkak arrastoa utzi diote.

Nafarroako Gobernuak ‘Estratos’ argitaratu du, Canovasen lanekin
Argazkilariak Vianako Printzea saria jaso zuen 2020. urtean. Carlos Canovasek egindako 30 argazkitik gora jasu dituzte liburuan; haietako batzuk, orain arte argitaratu gabeak