IKAren Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak 50 urte bete ditu, eta, hori ospatzeko, arduradunek egitarau zabala prestatu dute, hilaren 26tik aurrera. Gainera, liburu bat argitaratuko dute, eta dokumental batean jasoko dute euskaltegiaren bidea. Mende erdia egin du Alde Zaharrean.

AHTaren “gezurrak” agerian utzi nahi dituen jardunaldi bat, bihar
Nafarroako AHT Gelditu taldeak antolatu du, eta Iruñeko Plazara gunean eginen dute. Ingurumenaren eta ekonomiaren arloko zenbait adituk parte hartuko dute. Goizez eta arratsaldez izanen da

“Politikariek hitz egin bai, baina ekin, ez diote ekiten”
Izurriteak are gehiago sakondu ditu lehendik ere osasun sisteman ziren zuloak; Nafarroako Osasun Plataformako Lazaro Elizaldek ez du dudarik horretan. Taldeak manifestaziora deitu du gaurko: 19:00etan, Iruñean.

Iritzia: ‘Feminismo’ baztertzailea
Bidatz Villanueva Etxague
Zer sentitzen garen galdetzen digute, baina gakoa da nor garen". Zizur Nagusian antolatutako Marikaroa jardunaldietan aktibista batek egindako ekarpenetako bat da hori, Mar Cambrolle trans ekintzailearen hitzaldiaren ondotik i...

Berako irudien memoria
Berari buruzko artxiborik handiena daukate Rosa Mari eta Jose Antonio Errandoneak. Postalak, prentsa zatiak, irudi zaharrak...; denetarik dute beren etxean. Dagoeneko kanpo lana uzteko erabakia hartua dute, baina etxekoa antolatzen segitzen dute anai-arrebek.

Irudi bilakatutako historia zatiak
Nafarroako Gobernuak 'Una ventana al pasado' argitaratu du; Iñaki Dieguez arkeologo eta ilustratzaileak koordinatu du lana. Herrialdeko berrogei aztarnategitako marrazkiak jaso ditu, historiaren berri zabaltzeko.

“Amorrua sentitzen dut, eta ezintasuna; ez da justiziarik egon”
Iazko Martxoaren 8an Iruñean egindako protesta baten harira, hamabost hilabeteko kartzela galdegin dute mugimendu feministako Larunbe Biurrunentzat. Poliziaren bortizkeria salatu zuen hark; muzin egin diote.

Iritzia: Altus berria
Amets Aranguren Arrieta
Behin baino gehiagotan libratu nintzen Poliziaren eskuetatik pasatzeaz eta esanen nuke segur aski atorrez jantzita joaten zen bakarra nintzelako zela", esan zidan behin tipo batek. Baliteke, modak bere bidea egiten segitzen duen...