Musika, ardoa eta jendegabetzeari aurre egitea izango dira ekitaldiaren protagonistak. San Martin Unxen elkartuko dira irailaren 16an, kultura sustatzeko eta herria biziberritzeko
Aisialdia
Lagunen artean euskal hiztegia landuz
Euskarazko irakurketa errazeko lehendabiziko taldea sortu dute Iruñerrian, irakurtzeko zailtasuna dutenentzat. Hilabeteko azken ostiralean elkartzen dira, Nafarroako Liburutegian, liburuak elkarrekin irakurtzeko eta komentatzeko.
Aurtengoa ospatu eta hurrengoak bermatu
Baztandarren Biltzarra ospatuko dute igandean, Elizondon, pandemiagatik bi urtez bertan behera utzi eta gero. Antolatzaileek "ohiko" besta moldeari eutsi diote, eta orgen desfilea eta bazkaria izanen dira ekitaldi nagusiak. Ohartarazi dute elkarteak jende berria behar duela baztandarren besta antolatzen segitzeko.
Ateak ireki, sartzen uzteko
Lantxotegi elkarteak Kabia proiektua abiatuko du uztailean; helburua da zubi lana egitea, 18 eta 30 urte bitarteko gazte migratzaileen eta herrialdean jaiotakoen arteko harremanak garatzeko. Arduradunek herritarrei eskatu diete gogoeta egin dezatela, Nafarroa "benetako" harrera herrialde bilakatu dadin.
Bide bat mendian, berdintasunaren alde
Abiatu dute Pirinioez Haraindiko Elkartasun Elkarte Sozialaren mendi martxa, zortzigarrenez. Bazterketari aurre egitea du xede. Katalunia, Aragoi eta Euskal Herriko 150 gaztek parte hartuko dute.
Itzulipurdia zirkuari
Urtxintxa Txoko zirku eskola jaio da, Antsoainen. Gunearen sortzaile Almazanek dio ikasteko espazio bat izateaz gain helburu duela zirkuari beste begirada bat eskaintzea eta komunitatea sortzea: "Zirkuak espazio bat behar du Nafarroan".
Herritarrek herriarentzat egina
Berako boluntario talde bat Gondendiagako benta moldatzen ari da, auzolanean, apirilaren bukaeratik. Lanak bukatzean, asmoa da benta herritar guztiek erabiltzeko moduko gune bilakatzea eta irekita uztea