Euskara ahora eramateko bere proposamena egin du Yolanda Arrietak, Euskaltzaindiak Iruñean antolatutako jardunaldian. Hizkuntza emozioarekin lotzeko beharra nabarmendu du.
Gizartea
Zonifikazioaren aurkako olatua
Hordagok zonifikazioa salatzeko manifestazioa eginen du urriaren 22an, Tuteran. Nafarroa osoko herritarrak deitu dituzte parte hartzera: "Denok zeharkatzen gaituen auzi bat da".
Geoalcaliren jarrera salatu dute lurra galduko duten nekazariek
Multinazionalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio urgentziazko prozedura onar dezala, Zangozan Muga proiekturako lurrak eskuratzeko. Jabeek "prezio justu bat" exijitu dute
Sortzen, eta sortzen laguntzen
Ia hogei urteko bidea egina du Yarleku Nafarroako antzerki konpainiak. 2003an ekin zion bideari David Lainez zuzendariak, gizarte gaiekin eta hezkuntzarekin zuen konpromisoa oholtzetara eramateko asmoz. Bira bat hasi behar du konpainiak orain, eta ikuskizun berri bat du estreinatzeko.
Ibarra saretzeko toki bat
Nafarroako Gobernuak martxan jarri ditu Artziko Jauregia zaharberritzeko lanak. Madrilek egin behar zituen berez, Itoizko urtegiak eragindako kaltearen ordainean.
Nafarroako liburutegiek hazien biltegi bilakatu dituzte euren egoitzak
Liburutegiak eta Haziak programa garatu du Nafarroako Liburutegiak, haziak gordetzeko eta herritarren esku jartzeko. Nafarroako Hazien Sareak bat egin du proiektuarekin
Isiltasun anitz urratzeko
Nafarroako Gobernuak hitzaldi sorta bat antolatu du suizidioaren auziaz hitz egiteko eta gaia erdigunean jartzeko. Tuteran egin dute lehenengoa, eta azarora bitarte bertze bost izanen dira, Lizarran, Elizondon, Zangozan, Tafallan eta Iruñean.
Arraitz-Orkingo saihesbidea “ez ahazteko” eskatu diote Txibiteri
Nafarroako Gobernuak egina du NA-4230 errepideko proiektua, baina obrak hasteko eperik ez dute zehaztu. Bizilagunek bidea moztu dute auzia erdigunean jartzeko asmoz
Ateak berriz zabaltzeko prest dira
Astelehenean irekiko dute Laba sareak Iruñeko Gazteluko plazan duen egoitza, bi hilabetez itxita egon eta gero. Kideek uda baliatu dute gogoeta egiteko eta eraikina berritzeko. Kultur astea eginen dute, hilaren 19tik 24ra