Mendigorria izanen da eskolan D eredua ezarriko duen hamalaugarren herria, eremu euskaldunetik kanpo. Herriko gurasoen ahaleginari esker lortu dute, euskaraz ikasteko aukera ez baita Nafarroa osoan bermatua, oraindik ere, ustez legeak horretarako bidea ematen duen arren.
Nafarroa
Memoria eta kontzientzia sortu
'Bizipenak eta testigantzak. Konfinamenduaren eragina eta ondorioak Nafarroako emakumeengan' izenburuko lana egin du Sara Ibarrolak. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eskatutako "ikerketa kualitatiboa" da, eta itxialdian "lehen lerroan" izan diren andreen hitzak jaso ditu.
Denda berri bat ireki dute Tuteran, arduraz kontsumitzera deitzeko
Trapuketariek Raimundo Lanas karrikako egoitza itxi dute, eta beste bat zabaldu Miguel Izako 12.ean. Bi pertsona ari dira dendan lanean. Berriozarren, Burlatan, Lizarran eta Iruñean ere badaude
Jangelarekin batera, proiektu bat kolokan
Leitzako Amazabal institutuko gurasoek salatu dute Hezkuntza Departamentuak jangelako zerbitzua bertan behera utzi nahi duela. Zentro horrek Leitzako eta Araitz, Arano, Areso, Betelu, Goizueta, Larraun eta Lekunberriko ikasleak hartzen ditu.
Pandemia baten ibaira isuritakoak
Alfredo Murillo eta Patxi Aldunate Cabeza de Artista dira. Izen horrekin sinatzen dituzte elkarrekin sortutako artelanak: '20 20' fanzinea da azkena. Hogei idazlek eta hogei artista plastikok 2020ari buruz egindako gogoetak jaso dituzte, 20x20ko argitalpen batean.
Gidari berekoiak kameren jomugan
Juan Larretak esklerosi anizkoitza du; ondorioz, desgaitasunen bat dutenentzako txartela dagokio, haientzat gordetako tokietan aparkatzeko. Sareak baliatzen ditu agerian uzteko leku horiek baimenik gabe erabiltzen dituztenen "kontzientziarik eza".
Batera, herri garbi baten alde
Arbizuko bizilagunen eta agintarien nekeak goia jo du, eta urrats bat egin dute aurrera, Agotzaina enpresak herriko ibaira egindako isurketak salatzeko: udalak Nafarroako Gobernura jo du, eta ikerketa jarri dute abian; herritarrek, berriz, Leziza Bizirik plataforma sortu dute, "presioa" egiteko.









