Itsaso eta Deikaztelu herrien artean eraiki nahi duten goi tentsioko linea arbuiatzeko, giza katea antolatu du Lurkide Konpromisoa plataformak, igandean. Proiektua osasunarentzat eta herritarrentzat kaltegarria dela salatu dute. Herrien artean 127 kil...
Nafarroa
Behin-behinean geratu du parlamentuak Udalen Mapa
Nafarroako Gobernuak aurkeztutako Udalen Mapa geratu du behin-behinean Nafarroako Parlamentuko oposizioak. Egitasmoaren arabera, Nafarroa osoko mankomunitateak zortzi edo hamar barrutitan batu nahi dituzte, eta 2.000 biztanletik beherako udalerrietako...
AHTaren inguruko informazio falta salatu dute Etxabakoitzen
"Etsipena eta ziurtasunik eza", salatu dute Etxabakoitzeko bizilagunek. AHTaren Iruñeko geltokia han egingo dute. Iruñeko Udalak diseinatutako hirigintza planaren arabera, 120 etxe bota behar dituzte. Baina Etxabakoitzeko bizilagunek ez dakite oraindik zein etxe botako dituzten eta udalak nola kudeatuko dituen etxe aldaketak. Bizilagunek Enrike Maia alkateari eskatu diote auzoan bilera publikoa egiteko.
Etxeen egoera txarra
"Hemen ez da beharrezkoa izango etxeak eraistea; bakarrik eroriko dira", esan du Etxabakoitzeko bizilagunen plataformako bozeramaileak. Auzoko etxe ugari udal arautegitik kanpo daude. Hori dela eta, bizilagunek ez dituzte egokitze lanak egiten etxeetan. "Inork ez du dirurik gastatuko etxea konpontzen, zer gertatuko den jakin arte".
“Normaltasuna ez da hitz egitea; normaltasuna komunikatzea da”
"Parez pare dugun erronka nagusia komunikazio hesiak haustea da", aldarrikatu du Sofia de Esteban keinu hizkuntzako irakasleak (Tafalla, 1972). Bizi osoa darama gorren mundua entzunaraztea, umetatik behar dituzten jakinarazten. Nafarroan pertsona go...
“Arrazakeria instituzionalak gizarte arrazakeria elikatzen du”
SOS Arrazakeriak Europa gotorlekuaren aurka, eskubideen alde jardunaldiak antolatu ditu. Hainbat hitzaldi eta dokumentalen bitartez aztertzen ari dira, besteak beste, etorkinek pairatzen dituzten eskubide urraketak eta azken urteetako eskuin muturrare...
LUIS REZOLA GOGOAN
Joseba Tapiak eta Lorea Intxaurrandietak Luis Rezola Aranaren bertsoak musikatuko dituzte, gitarra eta biolontxeloarekin. Rezola 36ko gerran borrokatu zen, eta 22 urterekin kapitain izendatu zuten. Hainbat frontetan aritu zen: besteak beste, Gorbean, Oizen, Gernikan eta Bilbon. Duesoko espetxean (Santoña, Espainia) preso egon zen, eta han idatzi zituen hainbat poema. Saioa, bihar, 19:00etan, Katakraken.
Barcinak CANeko dietetan kobratutakoa.
68.500 euro jaso zituen dietetan Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak Nafarroako Kutxaren kontuetatik. Nafarroako Auzitegi Nagusiko Maria Paz Benitok hala aginduta, jasotako guztia bueltatu behar izan du.
1.128
• Nafarroan aurreko urtean auto istripuz hildakoak. Nafarroako Gobernuak auto istripuz hildakoen kopurua milatik behera mantendu nahi du 2014an. Azken urteetako markak gutxitzeko lan egingo du, beraz. Iaz, Nafarroan 1.128 pertsona hil ziren auto istripuren baten ondorioz, administrazioak emandako datuen arabera.
Bi milioi euro Fiteroko kuartela egiteko
Igandean jarri zuten Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak eta Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak Fiteroko kuartelaren lehenengo harria. Iragarri dutenez, urtebetean eraikiko dute, eta bi milioi euroko kostua izango du. Patxi Yanguas Fiterok...
NORABIDEA ASMATZEN
Jon Sarasuak —irudian— idatzi du Hiztunpolisa. Euskaltasunaren norabideaz apunteak liburua. Egileak hiztun komunitatearen zuntzetan jarri ditu begiak. Hortik aurrera, Zer egin? galderari erantzuten saiatuko da. Ez da erantzun zehatzik, biderako apunteen forma du lanak. Gogoeta horietan sakonduko du Jon Sarasua berak, Rosa Ramosekin, David Anautekin eta Kike Amonarrizekin batera, asteartean, 20:00etan, planetarioan.