Urraulgoitin lanean hasi dira, XX. mendeko memoria gordetzeko. Karekin Kultura etxeko Kati Leatxe ari da materiala biltzen, liburu bat eta dokumental bat osatzeko.
Nafarroa
Kobazuloko bizilagunak
'Ursus spelaeus' leizeetako hartzari buruzko erakusketa bat dago Iruñeko Planetarioan, irailaren 25era arte. Besteak beste, Amutxaten aurkitutako animalia horren hezurdura oso bat ikus daiteke.
Uztaren uzta, inor ez uzteko urrian
Deierriko Udalak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Intiak Buruxka proiektu pilotua jarri dute martxan. Asmoa da elikagaien xahutzeari buruzko kontzientzia sortzea eta nekazaritzari duen balioa ematea. Boluntarioak ari dira uzta jaso eta gero soroetan gelditzen dena hartzen, banatzeko.
Denen gustukoa ez den akordio batekin amaitu da azken greba Zalainen
Lesakako enpresako sindikatuek zortzi eguneko lanuztera deitu zuten; sei egin dituzte. LABek, CCOOk eta UGTk aurreakordioa sinatu dute. ELAk du ordezkari gehien, eta ez du agiria babestu
Zaintzaren hariak ahaldundu ditu
Las Poderosas emakume migratzaileen elkarteko bost kidek Costura Poderosa josketa tailerra sortu dute, oztopoei aurre egin eta "lan duin bat" lortzeko. Emakumeen Trafikoaren Aurkako Ekintzak sustatu du proiektua; formakuntza amaituta, halere, asmoa da kideek beren bidea egitea.
Adinaren ajeak
Agerikoa da iruindarrek hiriko Erraldoien eta Buruhandien Konpartsari dioten maitasuna. XIX. mendekoak dira panpinak; zutik dira geroztik, eta, tente jarrai dezaten, azterketa sakona egin die udalak.
Tafallak prest du larrialdi plan bat uholdeei aurrea hartzeko
Helburua da herritarrei arrisku egoerez ohartaraztea, eta, kalterik bada, ahalik eta txikienak izatea. Udalak ez du nahi berriz gertatzea 2019. urteko uztaileko hondamendia
Harri bizia
Helena Bengoetxea 'Petrus' dokumentala egiten ari da, XII. mendeko Gergetiaingo Petrus harginaz. Itzagaondoan daude haren lan gehienak. Simeon Hidalgok harginaren omenezko museo bat zuzentzen du han.
Liburutegiek bakearen eta bizikidetzaren aldeko zikloa hasi dute
Herrialdeko 33 gunetan eginen dute. 75 tailer eginen dituzte denera, 5 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Giza eskubideak jorratzea da helburu nagusia