Deierriko Udalak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Intiak Buruxka proiektu pilotua jarri dute martxan. Asmoa da elikagaien xahutzeari buruzko kontzientzia sortzea eta nekazaritzari duen balioa ematea. Boluntarioak ari dira uzta jaso eta gero soroetan gelditzen dena hartzen, banatzeko.
Asteko Gaiak
Zaintzaren hariak ahaldundu ditu
Las Poderosas emakume migratzaileen elkarteko bost kidek Costura Poderosa josketa tailerra sortu dute, oztopoei aurre egin eta "lan duin bat" lortzeko. Emakumeen Trafikoaren Aurkako Ekintzak sustatu du proiektua; formakuntza amaituta, halere, asmoa da kideek beren bidea egitea.
Harri bizia
Helena Bengoetxea 'Petrus' dokumentala egiten ari da, XII. mendeko Gergetiaingo Petrus harginaz. Itzagaondoan daude haren lan gehienak. Simeon Hidalgok harginaren omenezko museo bat zuzentzen du han.
Biktimak “umiliatzen” dituen ikur frankista
PSNk atzera egin du Navarra Sumarekin Iruñeko Erorien Monumentua erakusketa areto huts bilakatzeko hitzartutako akordioan. Sozialisten eta udal gobernuko kideen arteko liskarrak erdigunean jarri du 1936ko altxamenduaren gorazarrerako egindako eraikina. Fusilatuen senideek botatzeko eskatu dute.
Dantzan jarraitu nahi baitute
Baztan ikastolak mende erdia bete du bukatu berri den ikasturtean, eta ikastolako gurasoek CD-DVD bat plazaratu dute orain arte egindako bide hori ospatzeko. Hezkuntza komunitatea eta ikastolako kide izandako herritarrak inplikatu dituzte proiektuan. Atzera egin dute so, aurrera segitzeko asmoz.
Zigor hutsaren logikatik erreparazioaren bidera
Epaile batek espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri du Nafarroan, lehenengo aldiz: Kasedako krimen hirukoitzaren bi egileak dira zigortuak. Zenbait eragilek zigor horren kontra egin dute, ez delako bateragarria ustez espetxeak izan behar duen gizarteratzeko xedearekin. Justizia errestauratiboaren alde egin dute.
Udako suari aurre egiteko prest
Nafarroako Gobernuak asteazkenean burutu zuen hilaren 2an suhiltzaileen lantaldea indartzeko hasi zuen prozesua: Barne Departamentuko arduradunek 150 suhiltzaile laguntzaile kontratatu dituzte udan lan egiteko. Gainera, 120 basozain eta 13 ingurumen teknikari ariko dira urrira arteko kanpainan.
Bide erdia, pandemia batek jota
Udalak 2019ko ekainaren 15ean osatu ziren; legegintzaldiaren erdia joan da. Krisiak baldintzatu du azken urtea, baina, birusak ezarritako mugen gainetik, alkateek aurrera egin dute. Kargu horretan estreinakoz ari dira Faltzes, Zangoza eta Tafallakoak; bigarren aldia du Zizur Nagusikoak
Ahaleginak ordaina jaso dezan
Ados sortu dute, eskuzko pilotari emakumezkoen lehen klub profesionala. Bide bat egin nahi dute kantxan exijitzen dieten maila emateko baliabideak izateko. Gaur hasiko dute Plazaz Plaza binakako txapelketa, Leitzan.
Orbaindu gabeko zauriak
Itoizko urtegiak kalte egindako udalerriei ordainak ematea aztertuko dute Nafarroako Parlamentuan. 1993an hasi zituzten lanak, eta 2008an burutu zuten betetzeko prozesua. Geroztik, urpean dira eraitsitako zazpi herriak; urtegiak baldintzatuta, berriz, zutik diren bertze zenbait.