Astebete da 'Dardara' zinema aretoetara ailegatu zela. Filmak Berri Txarrak-en azken birako irudiak ditu oinarri, eta zaleak dira protagonista. Lameiro zinemagile iruindarrak zuzendu du.
Elkarrizketa
“Etorkizunari begira, aski arrazoi ditugu baikor izateko”
Garcia Carreño da Kuna Nafarroako Kultur Kudeaketarako Profesionalen Elkarteko lehendakari berria. Aitortu du iragan urtea iluna izan dela kulturan, baina susmo ona hartu dio datorrenari.
“Estiloaren erdigunea ez dugu galdu, baina ertzetara joan gara”
Disko berria kaleratu du Ibil Bedi musika taldeak: 'Beltxarga beltza'. Senosiainek azaldu duenez, "askatasunez" ondu dute lana, eta irrikan dira kantuak aurkezteko. Bihar ekingo diote kontzertu birari, Iruñean.
“Ez da bidezkoa denek inbutu beretik pasatu behar izatea”
Trans legearen eztabaida piztua den honetan, ate joka da Martxoaren 8a. Deialdietan parte hartzeko gogoz da Ari Vigo, garbi baitu mugimendu feministaren gehiengoa transen alde dela.
“Arlo guztietan eman behar zaio ikusgaitasuna euskarari”
Castiella Imaz bitan ageri da Nafar Ateneoaren organigraman: eledun da Euskara eta Zientzia sailetan. Bere aurrekoek egindako bidearekin segitzea eta horretan sakontzea du helburu.
“Artea erabili behar dugu kontzientziak astintzeko”
Madrildik Errioxara, eta handik Iruñera. Antzinako pinturen zaharberritzailea da Lucia Cervantes, bai eta hori baino anitzez gehiago ere: tatuatzailea, eskulangilea... Hitz batean, artista.
“Antzezlanen aurretik, ia beldurtu egiten naiz; oso emozionantea da”
Han-hemenka ari da azken urteotan Hernandez-Sanchiz, antzokiz antzoki. Narratzaile gisa arituko da bihar, Baluarteko oholtza gainean. 'Peru eta otsoa' emanaldian hartuko du parte, Nafarroako Orkestrarekin.
“Zenbait herritan euskara ez da hain agerian, baina han da”
Hamaika TBko 'Nafar Away' programak Tutera, Lizarrerria eta Tafallaldea izan ditu hizpide, oraingoz. Saioaren lantaldeko kide da Martikorena; dioenez, "pozik" da izandako harrerarekin.
“Maite dut hari batetik tiratu eta gauzak handitzen ikustea”
Lizarraga artista erbesteratuari buruzko erakusketa ondu du Oriak, eta Nafarroako Museoan da ikusgai. Komisario izan da, baina ez ditu alboratu beste proiektuak: FANeko zuzendaria ere bada.
“Zerbitzuaren ikusgaitasuna mugatu nahi dute; hiltzen utzi”
Iruñeko Udalak abenduan onartutako aurrekontuen arabera, ia erdira murriztu da Harrotu LGTBI zentroak jasoko duena. Zerbitzuaren iraupena kinka larrian dela salatu dute arduradunek.