Iruñeko Artzapezpikutzak barkamena eskatu die El Puy ikastetxean gertatutako abusuen biktimei. Abusuak jasandakoek salatu dute eske hori ez dela nahikoa izan, eta beste biktima asko kanpoan utzi dituela.
Elkarrizketak
“Komeni bezala irekitzen eta ixten dituzte mugak”
Errefuxiatuek bizi duten egoeraren larritasuna bistakoa da datuetan; 2020an 900 lagunek baino gehiagok eskatu zuten babesa Nafarroan. CEAR-ek txosten batean jaso ditu hainbat datu eta eske.
“Gauak iluna behar luke, eta jadanik utzi dio hala izateari”
Argi kutsadurari buruzko informazio falta sumatzen du inguruan Fernando Jauregik, eta gogor dabil lanean hutsune hori betetzeko. Horren gaineko hitzaldi bat eman berri du ALAN kongresuan.
“Nefrologo bakarra dago, inork ez baitu Erriberara joan nahi”
Nafarroako Gobernuak eta Alcer elkarteak akordio bat sinatu berri dute giltzurrunetako gaitzak dituztenak Tuteran artatzeko baldintzak hobetzeko. Garridok agerian jarri ditu orain arteko gabeziak.
“Aurrerapauso eta keinu txiki bakoitza asko da guretzat”
Enaitz Iparragirre garuneko paralisia duen ume bat da. Haren ama Nagore Arretxeak liburu batean bildu ditu semearen bizialdiko esperientziak eta erronkak. Lanak harrera beroa izan du; bigarren edizioa eskatuta da jada.
“Oso agerikoa da hilekoaren gaineko kulturaren falta”
Jendeak menstruazioarekin duen harremana osasuntsuagoa izatea nahi luke Rosinok. Horretan laguntzeko, 'Lehenengo hilekoetarako kit praktikoa' tailerra egiten ari da Uharteko Ugazten; atzo hasi zuen.
“Lordak auzi sozialak lehenetsi zituen; bat egin zuen herriarekin”
Aitor Pescadorrek Francisco Lorda Ioldiren biografia argitaratu berri du, Pamiela argitaletxearekin. Iruñeko Udaleko zinegotzi izan zen Lorda, 1918tik 1923ra aurreneko aldiz, eta 1930etik 1930ra, berriz, bigarren aldiz.
“GIB diagnostikoen %43 dira berantiarrak, oraindik ere”
Nafarroako GIB eta hies programaren koordinatzailea da Estrella Mikeleiz, otsailetik. Gaitz horren aurka lanean segitzeko beharra jarri du erdigunean, COVID-19aren pandemiaren jokalekuan.
“Altxatu dira galtzeko deus ez dutelako, eta dena irabazteko”
Bermudez 2016tik bizi da Nafarroan. Giza eskubideen defendatzailea zen bere sorterri Kolonbian, eta lan horrek eraman zuen erbestera. Minez hartu du bere herrikideak sufritzen ari diren errepresioaren berri.
“Behartsuenei laguntzeko garaia ere bada ramadana”
Apiriletik, ramadanean murgilduak dira hainbat herritar. Bigarrenez, birusak oztopatu egin ditu haren parte diren zenbait ospakizun. Elkartasunak, ordea, ez du indarra galdu, Chachairen ustez.