Madrildik Errioxara, eta handik Iruñera. Antzinako pinturen zaharberritzailea da Lucia Cervantes, bai eta hori baino anitzez gehiago ere: tatuatzailea, eskulangilea... Hitz batean, artista.
Elkarrizketak
“Antzezlanen aurretik, ia beldurtu egiten naiz; oso emozionantea da”
Han-hemenka ari da azken urteotan Hernandez-Sanchiz, antzokiz antzoki. Narratzaile gisa arituko da bihar, Baluarteko oholtza gainean. 'Peru eta otsoa' emanaldian hartuko du parte, Nafarroako Orkestrarekin.
“Zenbait herritan euskara ez da hain agerian, baina han da”
Hamaika TBko 'Nafar Away' programak Tutera, Lizarrerria eta Tafallaldea izan ditu hizpide, oraingoz. Saioaren lantaldeko kide da Martikorena; dioenez, "pozik" da izandako harrerarekin.
“Maite dut hari batetik tiratu eta gauzak handitzen ikustea”
Lizarraga artista erbesteratuari buruzko erakusketa ondu du Oriak, eta Nafarroako Museoan da ikusgai. Komisario izan da, baina ez ditu alboratu beste proiektuak: FANeko zuzendaria ere bada.
“Zerbitzuaren ikusgaitasuna mugatu nahi dute; hiltzen utzi”
Iruñeko Udalak abenduan onartutako aurrekontuen arabera, ia erdira murriztu da Harrotu LGTBI zentroak jasoko duena. Zerbitzuaren iraupena kinka larrian dela salatu dute arduradunek.
“Diskriminazioa nabaritzen da begiradetan, iruzkinetan”
Ijitoen kontrako diskriminazioaren biktima izan da Amador: Lizarrako denda batek ukatu egin dio praktikak egiteko aukera, abizenak zein dituen ikusitakoan. Eraso arrazistatzat jo du hark.
“Denok kabitzen garen gizarte bat eraiki nahi dugu”
Berriz ireki dituzte emakumeari buruzko liburutegi eta dokumentazio zentroaren ateak. Iruñeko Alde Zaharra utzi, eta Emakumeen Etxera mugitu da zentroa, zabalgunera. "Ilusioz" egin dute lekualdaketa.
“Mendeurreneko kapitaina izateak harro sentiarazi nau”
Gorritxoek ezin izan dute nahi bezala ospatu klubaren mendeurrena, eta pena hori betiko geratu zaio kapitainari. Zaleen babesa berriz sentitzeko irrikan dira, taldeak Sadarren falta duelako.
“Desberdinak dira hemengo sukaldaritza eta Marokokoa”
Iruñeko Txantrea auzoan sortutako Bizi Tajine egitasmoak sukaldaritza marokoarra nork bere etxean dastatzeko aukera ematen du. Abenduan emanen dute zerbitzua; Zarouali da sukaldaria.
“Denborak egiten ditu obrak, eta haiek elkarrekin josten”
Collageek, bolumenek eta intuitiboki landutako geruzek osatzen dituzte, batik bat, Baldaren obrak. Hamabost piezako erakusketa bat estreinatu du berriki, Lizarran: 'Denbora sekuentzia'.