Euskal Herria

A-68a doakoa izango da Nafarroan bihartik aurrera

A-68a doakoa izango da Nafarroan bihartik aurrera

Gaur gauerdian izango da aldaketa: A-68 autobidearen egungo kontzesioa amaituko da, kudeaketa publikoa hartuko du errepideak, eta berritasunak izango dira. Nabarmenena Nafarroan izango da: doan izango da han autobidean ibiltzea. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, doakotasunari eutsiko diote legealdi amaierara arte bederen. Nafarroa hegoaldean daude errepide horren bi tarte, orotara 39,5 kilometrokoak —bata, Lodosatik gertu, eta bestea, berriz, Erriberan,...

Haurrentzako zaintza aringarri «duinak eta jarraituak» galdegin dituzte Iruñean

Haurrentzako zaintza aringarri «duinak eta jarraituak» galdegin dituzte Iruñean

«Gure seme-alabak ez dira gaixotzen astelehenetik ostiralera eta goizeko ordutegian bakarrik; etenik gabeko arreta behar dute». Argi mintzo dira gaixotasun larriak, kronikoak, konplexuak edo sendaezinak dituzten haurren gurasoak. Uste dute Nafarroan eskaintzen den arta pediatrikoa ez dela nahikoa beren seme-alabek dituzten premiei erantzuteko, eta zaintza aringarri «duinak eta jarraituak» eskatu dizkiote Osasun Departamentuari: «Gure haurren gaixotasunek...

Eraso homofoboa Iruñean: atxilotu bat, bikote bati ukabildakada oldartu eta haietako bat konorterik gabe uzteagatik

Eraso homofoboa Iruñean: atxilotu bat, bikote bati ukabildakada oldartu eta haietako bat konorterik gabe uzteagatik

Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du Iruñean eta beste biren bila ari da, eraso homofobo larri batekin lotura dutelakoan. Larunbat goizaldean gertatu zen erasoa, Tejeria eta Estafeta kaleen arteko kantoian. Biktimak, mutil bikote bat eta 19 urteko emakumezko bat, solasean ari ziren txoko horretan. 03:30 aldera, hiru gizonezko gerturatu zitzaizkien, afaltzeko toki batez galdezka, eta argibideak...

Makroproiektu «txikitzaileen» aurkako oihua ozendu da Lizarran

Makroproiektu «txikitzaileen» aurkako oihua ozendu da Lizarran

Biometanizazio plantak eraikitzeko planak Arroitzen, Andosillan eta Vianan; proiektu eolikoak Urbasan; kobre meategiak eraikitzeko zundaketak Sorladan; makroetxaldeak eraikitzeko asmoa Eneritzen eta Deikaztelun… Azken urteetan, azpiegitura eta ustiatze proiektu handiak martxan jartzeko planak ugaritu egin dira Estellerrian (Nafarroa), energiaren eta elikaduraren sektoreetako enpresek eta multinazionalek sustatuta. Halakoak pilatu ahala, baina, gora egin du herritarren haserreak ere....

Saizek murrizketen aldeko «agenda ezkutu bat» izatea egotzi die PPri, UPNri eta Voxi

Saizek murrizketen aldeko «agenda ezkutu bat» izatea egotzi die PPri, UPNri eta Voxi

Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak pentsioen jasangarritasuna ezbaian jarri ostean, Alderdi Sozialistak ez du aukera galtzen utzi, eta hauteskundeei begirako agendan kokatu dute gaia. Gaur bertan, Tuteran (Nafarroa) egindako agerraldi batean, Elma Saiz Espainiako Gobernuko eledun eta Alderdi Sozialistaren Kongresurako Nafarroako zerrendaburuak auziaz «errespetu gutxirekin» aritzea egotzi die PPri eta Voxi, eta UPN ere zaku...

Nafarroako Epaitegiak zazpi urteko zigorra ezarri dio gizon bati adingabe bat bortxatzeagatik

Nafarroako Epaitegiak zazpi urteko zigorra ezarri dio gizon bati adingabe bat bortxatzeagatik

Nafarroako Epaitegiak zazpi urteko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, neska adingabe bat bortxatzeagatik. Erasoaren garaian, gizonak 20 urte zituen, eta biktimak, 14. Fiskaltzak hamahiru urteko zigorra eskatu zuen, eta akusazio partikularrak, hamabostekoa, baina bi elementuk murriztu dute kondenaren luzera: ez dute frogatutzat jo erasotzaileak zekienik biktimak 16 urte baino gutxiago zituela, eta gainera, intoxikatuta egotearen aringarria...

Lizarrak hartuko du 2027ko Nafarroa Oinez, ‘Herritik errotik’ lelopean

Lizarrak hartuko du 2027ko Nafarroa Oinez, ‘Herritik errotik’ lelopean

Eskutik eskura pasa da lekukoa. Vianako Erentzun eta Zizurko San Fermin ikastolen txanda amaituta, Lizarra ikastolak hartu du Nafarroa Oinez festa antolatzeko ardura, «auzolana eta herrigintza» aldarri gisa hartuta. 2027ko urriaren 17an ospatuko dute, Herritik errotik lelopean. Gaur eman dituzte festaren gaineko lehen zertzeladak, Nafarroako Ikastolen Elkartearen egoitzan eginiko agerraldian. Aurrretik, Lizarra ikastolak lautan antolatu du euskararen...

Salatu dute isuna jarri dietela AHTaren zundaketen aurka mobilizatutako sei pertsonari

Salatu dute isuna jarri dietela AHTaren zundaketen aurka mobilizatutako sei pertsonari

Uztailaren 27tik abuztuaren 4ra arte zundaketa bat egin zuten Altsasun (Nafarroa), Nafarroako AHTaren eta euskal y-aren arteko lotura eremua ikertzeko. Protesta eta ekinaldi asko izan ziren egun horietan; tartean, laurehun pertsona baino gehiagoko manifestazioa Altsasun. Bada, zundaketen kontrako mugimenduak salatu du sei pertsonari ehun euroko isun bana iritsi zaiela zundaketen aurka mobilizatzeagatik. Azaldu dutenez, Guardia...

Nafarroako larrialdietako sistema berria kentzeko eskatu dute 112ko langileek

Nafarroako larrialdietako sistema berria kentzeko eskatu dute 112ko langileek

Hiru hilabete iragan dira Nafarroan larrialdi zerbitzuen kudaketa ezarri zenetik. Gaur egun, Espainiako Poliziaren 091 eta Guardia Zibilaren 062 telefono zenbakietako dei guztiak 112 larrialdi zerbitzuetara bideratzen dira. Bertako langileen arabera, lan karga handitu egin zaie eta are larrialdiei aurre egiteko sistema ere okertu egin da, «premiazkoak ez diren polizia deiei erantzutea oztopo bat delako»....

UPNk osoko zuzenketa aurkeztu dio Nafarroako Gobernuaren aurrekontu proiektuari

UPNk osoko zuzenketa aurkeztu dio Nafarroako Gobernuaren aurrekontu proiektuari

Ezustekorik ez: UPNk osoko zuzenketa aurkeztu dio Nafarroako Gobernuaren aurrekontu proiektuari. Erregionalistek argudiatu dute aurreko urteetako «akatsak» errepikatu dituela gobernuak bere proposamenean, baina bide motza dute kexa horiek, Maria Txibite presidentearen taldeak aurreko astean sinatu baitzuen horiek onartzeko akordioa EH Bildurekin. Koalizioa abstenitu egingo da, hamabigarren urtez jarraian aurrekontuei bide emateko. UPNren arabera, aurrekontuek bide...