Euskal Herria

Iruñeko babes ofizialeko 500 etxebizitza merkatu librera eraman nahi dituztela salatu dute

Iruñeko babes ofizialeko 500 etxebizitza merkatu librera eraman nahi dituztela salatu dute

Iruñeko Etxabakoitz, Arrotxapea, Sanduzelai, Buztintxuri eta Artikaberri auzoetako hainbat bizilagun beren etxea galtzeko arriskuan daude, Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu duenez. Auzo horietako 500 etxebizitzak babes ofizialeko kalifikazioa galdu zuten 2020an, baina Nafarroako Gobernuak horiek 2027. urtera arte diruz laguntzen jarraitzeko akordioa egin zuen Testa Residencial enpresarekin; alabaina, sindikatuak salatu du konpainia horrek etxebizitzak merkatu librera eraman...

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu eraso bat egitea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu eraso bat egitea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu eraso bat egitea leporatuta. Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, larunbat goizaldean gertatu zen erasoa, Gipuzkoako etorbidean. Horren arabera, gizona emakumearen atzetik joan zen hiriko alde zaharretik, eta Trinitarioak parkean egin zion eraso. Handik gertu zeuden lau gaztek ikusi zuten erasoa, eta Poliziari deitu zioten.  Emakumea ospitalera eraman zuten, zauri larriak baitzituen....

Lizarrako Udalak ziurtatu du Montejurran gertatutakoa argitzeko «borrokan» segituko dutela

Lizarrako Udalak ziurtatu du Montejurran gertatutakoa argitzeko «borrokan» segituko dutela

50 urte bete dira gaur Montejurran (Nafarroa) Ricardo Garcia Pellejero eta Aniano Jimenez Santos karlistak tiroz hil zituztela. Eta gaur, lehenbizikoz, biktimei aitortza egiteko ekitaldi instituzionala egin du Lizarrako Udalak. Ziurtatu du «Montejurran gertatutakoa argitzeko borrokan» jarraituko dutela. Bi karlistei eraso egin zietenak erregimen frankistako zerbitzu sekretuek finantzatutako eskuin muturreko mertzenarioak izan ziren. [articles:2157717] Mikel Kolmo EH...

87 urteko oinezko bat hil da auto batek harrapatuta, Iruñean

87 urteko oinezko bat hil da auto batek harrapatuta, Iruñean

Iruñeko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, atzo eguerdian auto batek 87 urteko oinezko bat harrapatu zuen; gauean hil da. Larrialdi zerbitzuek 14:20 aldera istripu baten berri izan zuten, eta bertara iritsi zirenean larri zauritutako gizon bat ikusi zuten. Ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen, zauriengatik.    

Estatuko estolden kiratsa Montejurran

Estatuko estolden kiratsa Montejurran

Montejurran, karlisten mendi sakratuan, odola isuri zen gaur duela 50 urte, 1976ko maiatzaren 9an. Karlisten eta antifrankisten bilkura izan behar zuen hura tragedia bihurtu zen bat-batean. Mendiaren iparraldeko hegalean, Iratxeko monasterioaren inguruetan, gabardina luzea eta txapel gorria zeraman gizon batek tiro egin zion Aniano Jimenez santandertarrari (Espainia). Handik hiru egunera hil zen, ospitalean. Mendiaren tontorrean,...

ELAk Nafarroako zahar etxeetako hitzarmena sinatuko du, erosteko ahalmena bermatzen badu

ELAk Nafarroako zahar etxeetako hitzarmena sinatuko du, erosteko ahalmena bermatzen badu

LABek, CCOOk eta UGTk Nafarroako zahar etxeetako langileen lehen lan hitzarmenaren aurreakordioa sinatu zuten iragan astean. ELAk ez, itun kolektiboaren alde egonagatik, ez duelako bermatzen langileen erosteko ahalmena. Hala ere, langileei galdetuko ziela esan zuen ELAk. Aste honetan batzarrak egin ditu afiliatuekin eta ordezkariekin, eta iragan asteko jarrerari eustea erabaki dute: hitzarmenaren aurreakordioa sinatuko dute,...

Belateko tuneletan orain arte 33 milioi euro ordaindu dira

Belateko tuneletan orain arte 33 milioi euro ordaindu dira

«Ez gaituzue kikilduko, ez gaituzue geraraziko». Nahiz eta eskuineko oposizioak irregulartasun susmoak zabaltzen saiatu, Oscar Txibite Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko kontseilariak azpimarratu du Belateko tunelaren obrek aurrera jarraitzen dutela. Honez gero, aurreikusitakoaren erdia inguru ordaindu da: martxora arte 33 milioi euro inguru. Gainera, 191 metro falta dira tunelaren bi aldeak lortzeko. Txibitek iradoki du sanferminetarako amaituko...

Nafarroako ikastolek kalera atera dituzte ikasmahaiak, Gimenoren «erabaki arbitrarioa» salatzeko

Nafarroako ikastolek kalera atera dituzte ikasmahaiak, Gimenoren «erabaki arbitrarioa» salatzeko

Behingoagatik, ikasleek kalean izan dute gaur eskola. Nafarroako ikastolek kalera atera dituzte ikasmahaiak, aulkiak eta liburuak, aldarrikatzeko ikastolak «herritik sortuak eta herriarentzat lanean» ari direla, eta Nafarroako Gobernuaren jokabidea kritikatzeko. Izan ere, Haur Hezkuntzako 14 ikasgelaren itunak ez berritzea erabaki du Hezkuntza Departamentuak, eta erabakiak bete-betean eraginen die ikastolei. Erlazionatuta Ikastolek salatu dute ikasgelak gutxitzeko...

Steilasen aburuz, UPNren legea ez da ikasgelen arazoa konpontzeko bidea: «Mesede eginen dio pribatuari, publikoaren kaltetan»

Steilasen aburuz, UPNren legea ez da ikasgelen arazoa konpontzeko bidea: «Mesede eginen dio pribatuari, publikoaren kaltetan»

Ikasgelen itxiera eragotzi nahi dute, baina ez horrela. Steilas sindikatuak uste du UPNk Nafarroako Parlamentuan aurkeztu duen lege proposamena ez dela bide egokia Gimenok iragarritako murrizketari aurre egiteko. Sindikatuko kideek protesta egin dute gaur Nafarroako Gobernuko egoitzaren parean, salatzeko proposamen horrek «kalte izugarria» eginen diola eskola publikoari, eta «sare pribatu eta itunpekoari soilik» eginen diola mesede....

Itunpeko ikasgela kopuruari eusteko lege proposamenaren «kalte larriez» ohartarazi du Gimenok: «Ezinen dugu D eredurik ireki Faltzesen»

Itunpeko ikasgela kopuruari eusteko lege proposamenaren «kalte larriez» ohartarazi du Gimenok: «Ezinen dugu D eredurik ireki Faltzesen»

Presazko agerraldia egin du gaur Carlos Gimenok, aurretik iragarri gabe eta bihar Nafarroako Legebiltzarrean egitekoa den Hezkuntza Batzordearen bezperan. Itunpeko ikastetxeetan ikasgela kopurua murrizteko erabakiaz mintzatu da Hezkuntza kontseilaria, eta, zehatzago, UPNk afera horri buruz aurkeztu duen lege proiektuaz. Izan ere, egungo ikasgela kopuruari eusteko proposamena aurkeztu dute erregionalistek parlamentuan, baina, Gimenoren irudiko, proposamen horrek «kaosa...