Iragan urriaren 25ean, Nafarroako Ezker Batuko koordinatzaile hautatu zuten berriz Carlos Guzman (Iruñea, 1991). «Erronka eta ardura handia da koordinazioa berrestea». Olatu autoritarioaren aurka ezkerrak «ausartago» jokatu behar duela uste du, eta Nafarroako Gobernuari mezu hori helarazi nahi izan dio. «Hasierako pultsu eraldatzailea galdu du». Zer analisi egiten duzu egungo Nafarroako Gobernuaren inguruan? Paradoxa bat...
Euskal Herria
Tortura ikusezin egiteko sarea
Azken urteetan, lehenik Nafarroako Torturatuen Sarea eta gero Euskal Herriko sarea osatu dira, iragan hamarkadetan bortizkeria hori jasan dutenek osatutako babestokia. Sarearen metaforak, ordea, badu guztiz kontrako konnotazioa ere. Fernando Lopez Agudin kazetari espainiar zendu berriak kontatu zuen En el laberinto liburuan (Labirintoan). Lopez Agudin Barne Ministerioko informazio arloko zuzendari zela eta Margarita Robles segurtasun arloko estatu...
Bioaniztasun handiko «donut» bat berunezko zulo baten inguruan
Hautsa. Hotza. Beroa. Idorra. Eta Eurofighter hegazkinak, F-4ak eta F-5ak. Bardeari buruz (Nafarroa) pentsatzean, ohikoa da horiek burura etortzea, baina 42.000 hektarea horietan bada gehiago ere, inguru aberats eta oparoa baita askok basamortu bizigabetzat duten hori. Hain zuzen, eremu horren garrantzia berresteko eta degradaziotik babesteko, Nazio Batuen UNESCO erakundeak biosfera erreserba izendatu zuen Bardea, gaur...
Aurrekontu akordioa lortu dute Iruñeko udal gobernuak eta PSNk
Nafarroako Gobernuko kontuak lotuta, Iruñeko Udalekoak ziurtatu dituzte orain. EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeek akordioa lortu dute PSNrekin, 2026. urteko udal aurrekontuak onartzeko. Lau udal taldeok jarraian onartuko dituzten hirugarren kontuak izanen dira heldu den urtekoak, 2023ko abenduan aurkeztutako zentsura mozio baten bidez Cristina Ibarrola (UPN) kargutik kendu zutenez geroztik. Iruñeko Udalak iragarri duenez, bihar bertan...
Zizur Nagusiaren eta Galarren artean egingo dute 2026ko Nafarroa Oinez
Urriaren 19an egin zuten aurtengo Nafarroa Oinez, eta 2026koaren antolaketan murgilduta daude jada. Vianako Erentzun ikastolak eta Zizur Txikiko San Fermin ikastolak «elkarrekin eta elkarlanean» antolatuko dute Nafarroako ikastolen aldeko festa, Zizur Nagusiaren eta Galarren artean. Gaur aurkeztu dute jaia, Iruñean; bertan izan dira Erentzun ikastolako zuzendari Garbiñe Zulaika eta San Fermin ikastolako lehendakari Eider...
Iruñeko Erorien Monumentua eraisteko prozesu parte hartzaile bat exijituko dute larunbatean
Hamabost eragile politiko eta sindikal Iruñeko Erorien Monumentua eraistearen alde mobilizatuko dira larunbatean, eta manifestazioarekin bat egiteko deia egin diete nafarrei: «Nafarroako gizarte guztiari dagokio auzia norabide egokian bultzatzea eta faxismoaren korronte zaharberritzaileei aurre egitea». Hartara, eraikinaren etorkizunaren inguruko prozesu parte hartzaile bat abiatzera bultzatu nahi dute Iruñeko Udala. Manifestazioa 18:00etan abiatuko dute, eta helburu...
Adingabeak dituzten hiru familia kale gorrian gelditu dira, Buztintxurin piztutako sutearen ondorioz
«Etxera itzuli nahi dut, ez dut besterik eskatzen». Iragan asteartetik, begirik bildu ezinik dago Barbara. Iruñeko Buztintxuri pasealekuko 16. zenbakian bizi da, bikotekidearekin eta hiru seme-alabarekin batera, alokairuko pisu batean. Urriaren 28an, baina, sute bat piztu zen eraikin horretako 4-D etxebizitzan: ez Barbararen etxean, albokoan baizik. Egun horretan, zazpi lagun artatu zituzten larrialdi zerbitzuek, kea...
Sindikatuen arabera, «erantzun oso handia» izan du Nafarroako Lanbide Heziketako lehen greba egunak
Nafarroako Lanbide Heziketako irakasleak greban daude. Hain zuen, Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek hiru lanuztetara deitu dituzte langileak: gaurko, biharko eta etziko. Lehen egunaren balorazioa ere egin dute. Sindikatuen irudiko, «erantzun oso handia» izan du Lanbide Heziketako ikastetxe gehienetan, goizeko zein arratsaldeko txandetan. Halaber, nabarmendu dute ehunka irakaslek «haserrea» erakutsi dutela piketeetan eta elkarretaratzeetan....
Espetxeratu egin dute Sarrigurenen 14 urteko neska bat bortxatu zuen gizona
Gizon bat atxilotu zuten larunbatean Sarrigurenen (Nafarroa), 14 urteko neska bat bortxatzea egotzita. Atxilotua espetxeratzeko agindu du gaur Agoizko 2. Auzialdiko Epaitegiak. Behin-behineko eta bermerik gabeko espetxeratzea ezarri dio gizonari, 16 urte baino gutxiagoko pertsona bati sexu eraso bat egiteagatik. Biktimarekiko urruntze agindua ere ezarri dio. Epaileak azaldu du akusatuak Euskal Herritik «ihes egiteko arriskua» dagoela,...
Abenduaren 18an eztabaidatu eta bozkatuko dituzte 2026ko aurrekontuak Nafarroan
Tramite luzea baino ez da geratzen. Behin Nafarroako Gobernuak EH Bildurekin 2026ko aurrekontuei bide emateko akordioa lortu ondotik, Nafarroako Parlamentuak kontuen onarpenerako bidea zehaztu du. Bi mugarri garrantzitsu izango ditu. Azaroaren 20an atzera botako dira oposizioaren osoko zuzenketak —PPk jada aurreratu du aurkeztuko duela— eta abenduaren 18an aterako da aurrera urteko legerik garrantzitsuena. Haatik, bide luze...









