Euskal Herria

Sanferminetan emakume bat bortxatzeaz akusatutako gizonak espetxean jarraituko du

Sanferminetan emakume bat bortxatzeaz akusatutako gizonak espetxean jarraituko du

Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Auzitegiko 1. aretoko magistratuak berretsi du espetxean jarraituko duela uztailaren 14an Iruñean atxilotutako gizonak. Uztailaren 10eko goizaldean Estafeta kaleko atari batean emakume bat bortxatu izana leporatzen diote gizonezko horri. Defentsak argudiatzen du onetsitako sexu harremanak izan zituztela, baina, epailearen arabera, kontakizun hori gezurtatzen dituzten zantzuak bildu ditu orain arteko ikerketak. Horrez gain, biktimak...

Patxi Sanjuan hil da, UGTko eta Ekologistak Martxan elkarteko kidea

Patxi Sanjuan hil da, UGTko eta Ekologistak Martxan elkarteko kidea

Patxi Sanjuan Calvo hil da. Erriberako udal politikan, sindikalismoan eta mugimendu sozialetan nabarmendu zen, batik bat langileen eskubideen eta ingurumenaren aldeko borrokan. Ingurumenaren aldeko kontzientziaren bultzatzaile izan zen eskualdean. Ekologistak Martxan taldeak gogora ekarri duenez, Tuterako (Nafarroa) zinegotzi gisa, udalaren menpeko Ingurumenaren Kontseilua sortu zuen 80ko hamarkada hasieran, eta haren barruan bildu zituen bai naturaren defentsan aritutako militante...

Aske utzi dute Tuterako jaietan neska adingabe bat bortxatzea egotzita atxilotutako gaztea

Aske utzi dute Tuterako jaietan neska adingabe bat bortxatzea egotzita atxilotutako gaztea

Gazte bat atxilotu zuten atzo Tuterako jaietan (Nafarroa) neska adingabe bat bortxatzea egotzita. EFE albiste agentziak zabaldu duenez, atxilotua aske utzi dute eta zain dago Adingabeen Fiskaltzan deklaratzeko. Erasoa larunbat gauean gertatu zen, eta Foruzaingoa izan zen lehen instantzian jardun eta adingabea artatu zuena. Ondoren, Reina Sofia ospitalera eraman zuten. Foruzaingoak gizona identifikatua zuen igandean...

Gizon bat atxilotu dute Tuterako jaietan neska adingabe bat bortxatzea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Tuterako jaietan neska adingabe bat bortxatzea egotzita

Gizon bat atxilotu zuten atzo Tuterako jaietan (Nafarroa) neska adingabe bat bortxatzea egotzita. Erasoa larunbatetik iganderako gauean gertatu zen, eta Foruzaingoa izan zen erasoaren aurrean lehen instantzian jardun eta adingabea artatu zuena. Ondoren, Reina Sofia ospitalera eraman zuten. Foruzaingoak gizona identifikatuta zuen igandeko lehen orduan, eta Alejandro Toquero Tuterako alkateak igande arratsaldean baieztatu zuen atxilotu zutela....

Sute bat piztu da Galarren, eta Castejon eta Iruñe arteko tren zerbitzua eten dute

Sute bat piztu da Galarren, eta Castejon eta Iruñe arteko tren zerbitzua eten dute

Uzta bildua zuen soro batek su hartu du gaur Galarren, eta Nafarroako garraio azpiegituretan eragiten ari da. Adifek jakinarazi du Noain eta Iruñe arteko tren zerbitzua eten egin dutela, eta sutea Noaingo aireportuko eremura ere iritsi da, oraingoz hegaldietan eraginik izan ez badu ere —arratsaldeko lehen orduetarako ez zegoen hegaldirik programatuta—. Lehen hipotesien arabera, litekeena da...

Txibitek ez du erlaziorik ikusi Cerdanen txartelaren eta Belateren artean

Txibitek ez du erlaziorik ikusi Cerdanen txartelaren eta Belateren artean

Errugabetasun printzipioa aldarrikatu du berriz Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak. «Ez dut ezer ezkutatzeko». UPNk azalpenak eskatu dizkio Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak Servinabarren txartel bat erabili zuelako, eta diru horren parte bat Belateko tunelen ordainketetatik etorri zela argudiatuta. Txibitek erantzun du ez duela erlaziorik ikusten bataren eta bestearen artean, datak ez datozelako bat. Nafarroako Parlamentuak...

Nafarroako basozainek salatu dute suteei aurre egiteko baliabide gutxiegi daudela

Nafarroako basozainek salatu dute suteei aurre egiteko baliabide gutxiegi daudela

Nafarroako basozainek protesta egin dute gaur Iruñean. Lan baldintzak hobetu zioen pankarta bat zabaldu dute, eta salatu lantaldea urriegia dela suteetako lanei behar bezala erantzuteko. Adierazi dutenez, basozain ia denek bat egin dute egoeraz ohartarazteko abiatu dituzten mobilizazioekin: «Nafarroako Gobernuan inoiz ikusi gabea da halakorik». Gogoratu dute suteekin aparteko kezka izaten dela uda garaian, eta jada izan...

Euskara Nafarroa osoan ofizial izateko eskatu du Geroa Baik Foru Hobekuntza berritzeko proposamenean

Euskara Nafarroa osoan ofizial izateko eskatu du Geroa Baik Foru Hobekuntza berritzeko proposamenean

Irailaren 29ra arteko epea dute Nafarroako Parlamentuko taldeek Foru Hobekuntzaren Legea eguneratzeko proposamen zerrenda aurkezteko. Bada, aurrea hartuta, Geroa Baik gaur aurkeztu ditu koalizioak egin nahiko lituzkeen aldaketak. Hiru dira nagusiak: euskara ofizial izan dadila Nafarroa osoan, herritarrek Foru Hobekuntzaren Legearen erreforma berrets dezatela, eta Nafarroako Parlamentuak bere gain har dezala erreforma hori martxan jartzeko...

Libano hegoaldean dira Nafarroako Yala plataformako kide batzuk

Libano hegoaldean dira Nafarroako Yala plataformako kide batzuk

Libano hegoaldeko Nabatieh hiriko agintariek gonbidatuta, Israelgo armadak inguru horretan egindako bonbardaketa eta erasoen suntsipena bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du nazioarteko ordezkaritza batek; eta hango ordezkari politikoekin, osasun langileekin eta hildako pertsonen senideekin bildu da. Besteak beste, Frantzia, Belgika eta Danimarkako politikariek, kazetariek eta ekintzaileek osatzen dute ordezkaritza hori, baita Euskal Herrikoek ere, Yala Nafarroa...

Txibitek azalpenak emango ditu etzi Guardia Zibilaren azken txostenari buruz

Txibitek azalpenak emango ditu etzi Guardia Zibilaren azken txostenari buruz

Behartuta, oporretatik itzuliko dira. Ostiralean, ateak irekiko ditu Nafarroako Parlamentuak eta foru erregimeneko batzordean azalpenak emango ditu Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak. Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak Santos Cerdan eta haren senideen finantzak aztertu ditu, eta dokumentu horren inguruko agerraldia eskatu du UPNk. Txosten horren edukiari buruz zeharkako informazioa baino ez dago, eta UPNk abantailarekin jokatzen...