Irakurri serie honetako artikulu guziak Hamabi urte eman ditu politika instituzionalean eta bizitza osoa politikan. Marisa de Simon (Burgos, Espainia, 1959) Ezkerrako parlamentari eta Nafarroako Ezker Batuko koordinatzaile ohia oraindik ere asaldatu egiten da «politikari guztiak berdinak eta alferrak zarete» entzuten duen bakoitzean. «Oso ikuspegi sinplista da. Politika erabat beharrezkoa da; denok egiten dugu politika egunero, familian, kalean, lantokian....
Euskal Herria
«Gobernu batean esku hartzeko ahalmenik ez baduzu, ez duzu hartan egon behar»
Irakurri serie honetako artikulu guziak Hamabi urte eman ditu politika instituzionalean eta bizitza osoa politikan. Marisa de Simon (Burgos, Espainia, 1959) Ezkerrako parlamentari eta Nafarroako Ezker Batuko koordinatzaile ohia oraindik ere asaldatu egiten da «politikari guztiak berdinak eta alferrak zarete» entzuten duen bakoitzean. «Oso ikuspegi sinplista da. Politika erabat beharrezkoa da; denok egiten dugu politika egunero, familian, kalean, lantokian....
Nafarroako Parlamentuko presidenteak GEBehatokia babestu du Ricardo Zabalzaren aferan
1940ko otsailaren 24an fusilatu zuten indar frankistek Ricardo Zabalza Elorga politikari nafarra. 1936ko gerran Espainiako Bigarren Errepublikaren alde lerratu zen, eta guda galdu ostean, Francisco Francoren gidaritzapean zeuden indarrek atxilo hartu zuten. Ondorengo gerra kontseiluan fusilatua izatera kondenatu zuten. Epai hori «legez kanpokotzat» eta «legitimitaterik gabekotzat» jotzearen aldeko aldarria babestu du Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak....
Txirrindulari bat hil da Azkoienen, istripu batean
Iragan asteazkenean 42 urteko gizon bat topatu zuten hilik foruzainek NA-128 errepidean, Azkoien parean (Nafarroa). Errepidetik irten zen eta erorikoan izandako lesioengatik hil zen. Poliziaren aurreneko hipotesiek auto istripu baten ondorioz hil zela adierazten zuten, zauriek hori ematen baitzuten aditzera. Foruzaingoak gaur jakinarazi duenez, autopsiak hipotesi hori baieztatu du: txirrindulariak talka egin zuen auto batekin...
Negu Gorriak kolektiboak afariak banatu ditu Iruñean, Donostiako debekuaren aurrean
«Ceutan eta Donostian gertatu dena segurtasun politika eta migratzaileen aurkako politika berberen emaitza da: kanpoko mugan, Sanchezen gobernuak beroan itzultzen ditu milaka pertsona; Donostiako barne mugan, Insaustiren gobernuak Kaleko Afari Solidarioak taldeari kalean jaten ematea debekatu dio ordenaren eta segurtasunaren aitzakipean». Testuinguruaren irakurketa horrekin eman dio hasiera Negu Gorriak kolektiboak atzo zabaldu zuen oharrari. Ceutan...
Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, indarkeria matxista egotzita
Iruñeko Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu ditu asteburuan, indarkeria matxista egotzita. Donibane auzoko etxebizitza batean atxilotu zuten horietako bat, bikotekideari sexu erasoa egitea egotzita; 54 urte ditu gizonezkoak. San Jorge auzoan, berriz, bertze gizon bat atxilotu zuten sexu erasoak egitea leporatuta, baina diligentziak egin eta gero aske utzi zuten. Horrez gain, 42 urteko gizon bat atxilotu zuten,...
Gizon bat atxilotu dute Lizarran, urruntze agindua urratzea egotzita
Gizon bat atxilotu dute Lizarran (Nafarroa), urruntze agindua urratzea leporatuta. Foruzaingoak gaur jakinarazi duenez, jaietan gertatu da urraketa. Poliziak abisua jaso zuen, eta kaleko jantzita gerturatu zen atxilotuaren eta biktimaren ingurura. Iritsi eta berehala atxilotu zuten gizonezkoa, biktimarengandik behar baino gertuago zegoela ikusita. Foruzaingoak nabarmendu du halako protokoloak «ezinbestekoak» direla indarkeria matxistarekin lotutako kasuen jarraipena...
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko goi karguduna kaleratu dute, lankideenganako sexu jazarpena egotzita
Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak kargutik kendu du Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko goi karguduna, lankideei sexu jazarpena egitea egotzita. Joan den abenduan, erietxe horretan lan egiten duen emakume batek salaketa bat jarri zuen gizon horren aurka, Osasunbideko Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuan. Horren ostean, ikerketa batzorde bat abiatu zuten, eta horrek ondorioztatu zuen gertakariak delitu izan zitezkeela. Kasua...
Hutsik dauden etxebizitzak merkatura aterarazi nahi ditu Nafarroako Gobernuak
Etxebizitza parkearen «erabilera egokia bermatzea» jarri zion helburu gisa bere buruari Nafarroako Gobernuak. Eta ildo horretan neurri berri bat jarri du martxan gaur: hutsik dauden etxebizitzak detektatzea eta jabeekin harremanetan jartzea. Horrela, bi helburu bete nahi ditu foru gobernuak: alde batetik, Nafarroan dauden etxebizitza hutsen erregistro ahalik eta eguneratuena izatea; eta, bestetik, jabeei etxebizitza horiek...
Leiho batetik erorita hil den gizon baten heriotza ikertzen ari da Foruzaingoa, Lizarran
Gizon bat hil da Lizarran (Nafarroa), Santiago plazako etxebizitza bateko leiho batetik erorita. Foruzaingoak jakinarazi du gaur goizaldean izan dela ezbeharra, eta gertatutakoa argitzeko ikerketa bat martxan jarri dutela. Horiek dira orain artean Foruzaingoko informazio iturriek ofizialki eman dituzten datu bakarrak. Hainbat hedabidek azaldu dute Nafarroako SOS Deiek Lizarrako Udaltzaingoari dei bat egin ziola jakinarazteko...






