Obra hondakinak pasabideetan pilatuta, igogailua itxita, ur beroa etenda, eta Interneterako sarbiderik gabe. Iruñeko Mercaderes kaleko 18. zenbakiko bizilagunek eragozpen ugari pairatu dituzte azken hilabeteetan. Etxebizitza bloke osoa Vidaurre Group enpresarena da, eta 11 pisu turistiko egin nahi ditu bertan. Helburu hori lortzeko bidean, baina, oztopo zaizkio eraikinean maizter bizi direnak. Bizilagunek etxetik alde egiteari...
Euskal Herria
Jaso ikastola zaharraren eraikinean bizi diren etxegabeen «egoera dramatikoa» salatu dute
Udazkeneko lehenengo hotzaldiekin batera egin du salaketa Dar Etxea elkarteak: Iruñeko Arostegi etorbideko eraikin huts batean —garai batean Jaso ikastolarena zen eraikinean— dozenaka gazte migratzaile bizi dira, egoera ezin prekarioagoan: argindarrik, urik eta berotze sistemarik gabe. Egoera «dramatikoa» da, elkarteko kideen ustez: «Hondakinen artean irauten dute». Iruñeko Udalak esana du «lanean» ari dela arazoa konpontzeko, baina...
Eraso LGTBIfobo bat salatu dute Gorraitzen
Berhezi berdintasun kontsultoriako bi langilek salatu dute Gorraitzen (Nafarroa) eraso faxistak eta LGTBIfoboak jasan zituztela. Joan den irailaren 13an gertatu ziren erasoak, bi emakumeak harrera gune feministan lanean ari zirela herriko festetan. Ikur «frankistak eta falangistak» zeramatzaten gazte batzuk emakumeengana inguratu ziren, eta irain «homofobo eta transfoboak» egin zizkieten. Horren ostean, harrera guneko material informatiboa apurtu...
Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJko presidente ohia hil da
Jose Angel Agirrebengoa hil zen atzo, gaixotasun luze baten ondorioz. Nafarroako EAJko presidentea izan zen 2004tik 2012ra arte, eta Euzkadi Buru Batzarreko kidea ere bai. 1952an jaio zen, Altsasun (Nafarroa), eta bere herriko alkatea izan zen 1995etik 1999ra. Horrez gain, EAJko Asanblea Nazionaleko kide eta Napar Buru Batzarreko presidente izan zen, baita Altsasuko Udaleko zinegotzi eta...
Sergio Sayas izango da Nafarroako PPko idazkari nagusi
Sergio Sayas, UPNko transfuga zena, Nafarroako PPko kargudunik garrantzitsuenetan bigarrena bihurtuko da. Ondorioztatu badaiteke ere posible dela jauzi horren atzean sari politiko bat egotea, izendatzeko arrazoiak arrazoi, Sergio Sayas izango da alderdiko idazkari nagusi, Amelia Salanuevaren ordez. PPko senatari ohiak, berriz, toki bat izango du zuzendaritzan: legebiltzarren arteko koordinazioaz arduratuko da. Azken hilabeteetan, alderdi barruan auzitan jarri da Javier Garciaren...
PPk osoko zuzenketa aurkeztuko die Nafarroako Gobernuaren aurrekontuei
Nafarroako Gobernuak atzo aurkeztu zuen 2026ko aurrekontuen lege proiektua parlamentuan, EH Bildurekin horiek bideratzeko akordioa sinatu ostean. Koalizio subiranistaren abstentzioa adostuta, gobernuak bermatuta du aurrekontuak onartzea, baina eskuineko alderdiek ez dute nahi abenduaren 18ra arteko bidea erraztu. Hala, PPk gaur iragarri du osoko zuzenketa bat aurkeztuko duela. Gauza bera iradoki zuen duela egun batzuk UPNk...
Datorren urteko aurrekontuak ahalbidetzeko akordioa lortu du Nafarroako Gobernuak EH Bildurekin
Hamaikagarren urtez aurrekontuak izango ditu Nafarroak. Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk akordioa lortu dute datorren urteko aurrekontuak ahalbidetzeko, eta aurreko urteetan egin bezala, EH Bildu abstenitu egingo da. Negoziazio zailak izan direla baieztatu dute bi aldeek, baina, Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren esanetan, «interes partekatuak» dituzte. Bere aldetik, Laura Aznalen ustez, «balio politikoa» du akordioak....
Kanpaina abiatu dute Nafarroako lantokietan, enpresek Israelekin dituzten harremanak apur ditzaten
Nafarroako enpresek Israelekin eta haren konplize direnekin dituzten harremanak etetea. Horixe da Lantokiak Palestinaren alde izeneko kanpainaren xedea. Yala Nafarroa plataformak sustatu du, zenbait eragilerekin batera: LAB, CGT, Solidari eta Steilas sindikatuak, Giza Eskubideen aldeko Abokatutza, Nafarroako Osasungintza Su Etenaren Alde, Palestinaren aldeko suhiltzaileen kolektiboa eta Irakasleok Palestinarekin. «Gure asmoa da Nazio Batuen Erakundearen eta nazioarteko...
Valle de Odietaren aurkako epaiak zapore «gazi gozoa» utzi die talde ekologistei
Valle de Odieta enpresak Caparroson (Nafarroa) duen makroetxaldeko bi zuzendari zigortu ditu asteon Iruñeko auzitegiak, ingurumenari kalte egin eta legez kanpo digestatoa naturara isurtzeagatik. Epai horren aurrean Sustrai Erakuntza eta Greenpeace pozik azaldu dira, eta «ontzat eta garrantzitsutzat» jo dute epaia. Dena den, zapore gazi-gozoa utzi die batari zein besteari, gaur Iruñean egindako prentsaurreko batean...
Abo Energy-k atzera egin du, eta ez ditu Mendialdean haize errotak egingo
Nafarroako Mendialdean, Mendaur eta Irakurri mendien artean, hamarnaka haize errotaz osatutako zentral eoliko bat egiteko asmoa zuen Abo Energy enpresak, baina herenegun Tttipi Ttapa hedabideak argitaratutako informazioaren arabera, enpresak albo batera utzi ditu bere asmoak. Ituren, Zubieta, Beintza-Labaien, Eratsun, Ezkurra eta Goizueta udalerrietako lurretan ziren errotak kokatzekoak, baina posta elektroniko bidez jakinarazi die udal horiei azkenean...









