Enigma Green Power eta Savanna Power Solar enpresek egiteko asmoa zuten parke eolikoa atzera bota du Nafarroako Gobernuko Ingurumen zuzendari nagusiak, haize errotek ingurumenean izango duten inpaktua dela eta. Gaur argitaratu dute ezezko hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta zehaztu dute ebazpen horri ezingo zaiola helegiterik jarri. Zortzi errota jarri nahi zituzten enpresek Goñin eta Etxaurin,...
Euskal Herria
Azaroaren 26an Iruñean auto batek harrapatutako oinezkoa hil egin da
Azaroaren 26an Iruñeko Iturrama auzoan auto batek gurpildun aulkian zihoan oinezko bat harrapatu zuen. Egun hartan Iruñeko Udaltzaingoak zabaldutako oharraren arabera, behar ez zen tokitik igarotzen ari zen oinezkoa, San Juan Bosco kalean, 17:50 aldera. Orain, Noticias de Navarra egunkariak ezagutzera eman berri du hil egin zela oinezkoa. Urtarrilaren 11an hil zen Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, istripuaren ondorioz izandako...
Jaso ikastolaren eraikin zaharra eraitsiz gero, han bizi diren etxegabeei laguntza emateko «prestatzen» ari da Iruñeko Udala
Iruñeko Udalak ez daki noiz eraitsiko duten Jaso ikastolaren eraikin zaharra, baina hasia da prestatzen, unea iristen denerako. Hori esan du Ekintza Sozialeko zinegotzi Txema Mauleonek, gaur, kazetarien galderei erantzunez: «Ebazpen judizial baten zain gaude oraindik [eraikin abandonatua botatzeko], baina prestatzen hasiak gara, etorkizunean eraikina hustu beharko balitz, ahalik eta pertsona gehienei gizarte laguntza emateko, eskura...
Nafarroako Auzitegiak berriz abiatu du 14 urteko neska baten ustezko salerosketari lotutako ikerketa
Iragan azaroan, 14 urteko neska baten gurasoak atxilotu zituen Poliziak Nafarroan. Leporatu zien alaba Lleidako (Katalunia) beste familia bati saltzea eta haien 21 urteko semearekin ezkontzera behartzea. Orduko hartan, Tuterako 1. Instrukzio Epaitegiak (Nafarroa) erabaki zuen kasua behin-behinean artxibatzea, adingabeak esan zuelako «bere borondatez» joan zela Lleidara mutilarekin eta haren gurasoekin. Orain, Nafarroako Auzitegiko Lehen Sekzioak erabaki...
Auzolanaren eta kafe bero baten geriza
«Bidea ez zen samurra izan. Zu oinez zoaz, eta zure alboan heriotza doa oinez. Bidelagun duzu une oro». Issa berberea da, eta Marokon jaio zen. 23 urte ditu, baina hitz egiteko duen manerari erreparatuta, helduagoa dirudi. Asko irakatsi dio kaleak. Badaki zer den goizero jatekoa bilatu behar izatea, zer sasian ibiltzea, poliziengandik edo mafiengandik ihesi,...
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, hainbat migratzaileri errolda agiriarekin iruzur egiteagatik
Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Tuteran (Nafarroa), 30 bat etorkini iruzur egiteagatik. Bostehun euro kobratu zizkion haietako bakoitzari, eta denak etxebizitza berean erroldatu zituen. Espainiako Poliziaren arabera, duela zenbait aste antzeman zituzten irregulartasun zantzu batzuk alokairuko etxebizitza horretan, eta, ikerketaren ostean, ondorioztatu zuten gizonezko horrek etorkinen zaurgarritasun egoeraz baliatzen zela, eta dirua kobratzen ziela erroldatze agiria tramitatzearen...
Hezkuntza publikoan gehiago inbertitzea galdegin diote Nafarroako Gobernuari
Egungo aurrekontua halako bi. Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuen ustez, Nafarroako Gobernuak ia bikoiztu egin beharko luke hezkuntza publikoan inbertitzen duen dirua, sektoreak gaur egun dituen erronkei behar bezala erantzun ahal izateko. Sindikatuok elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunaren karira. Protestaldian azaldu dutenez, NBE Nazio Batuen Erakundeak 2018. urtean...
Hamar urteko espetxe zigorra hipika irakasle batendako, adingabe bati sexu abusuak egiteagatik
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du hipika irakasle bati ezarritako hamar urte eta egun bateko espetxe zigorra, ikasle adingabe bati sexu abusu jarraituak egiteagatik. Epaiaren arabera, gizonezkoak ezin izango du hamabost urtez biktimarengana hurbildu gutxienez 300 metroko distantziara, eta zortzi urtez zaintzapean egon beharko du. Halaber, 25.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko dio biktimari, kalte...
Corellako eskolan eta institutuan euskarazko ereduei jarritako trabak salatu ditu guraso talde batek
Irailean, Corellako (Nafarroa) 11 familiak salatu zuten herriko ikastetxean D ereduko lerro bat ezartzeko eskaera egina ziotela Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari, baina hark atzera bota zuela. Orduko hartan, departamentuak argudiatu zuen «protokolo bat» duela halako kasuetarako, eta ezinezkoa zitzaiola eskola mapa aldatzea ikasturte honetan. Hala ere, gurasoei esan zien eskaera egiteko 2026-2027 ikasturteari begira. Orain, herriko...
Haurrak euskarazko ereduetan matrikulatzera deitu dute Nafarroako hainbat gizarte eragilek
Euskara ematea aberastea da. Ideia horren inguruan, euskarazko hezkuntza ereduen aldeko kanpaina ondu dute euskalgintzaren eta hezkuntzaren alorreko hamabost eragilek eta hiru sindikatuk. Etorkizuna euskaraz hazi lelopean, seme-alabak euskaraz eskolatzeko deia eginen dute AEK, IKA, Errigora, Taupa, Euskal Herrian Euskaraz, Dindaia eta Administrazioan Euskaraz erakundeek, Gazte Euskaltzaleen Sareak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, Euskalgintzaren Kontseiluak, Sortzen elkarteak, NIE Nafarroako Ikastolen Elkarteak, NIZE...









